«Javier de Isusi»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
32. lerroa: 32. lerroa:
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
|- align=center
 
|- align=center
|2015 11 AZAROA
+
|2015 11 AZAROA |02 OTSAILA [[Fitxategi:2007 ASYLUM.jpg|center|thumb|100px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Asylum]]
|Asylum
+
|[[Asylum]]
 
|CEAR-Euskadi
 
|CEAR-Euskadi
 
|Javier de Isusi  
 
|Javier de Isusi  
42. lerroa: 42. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|2014 05 MAIATZA  
 
|2014 05 MAIATZA  
|Baleak ikusi ditut
+
|Baleak ikusi ditut  
 
|Astiberri
 
|Astiberri
 
|Javier de Isusi  
 
|Javier de Isusi  

00:26, 25 azaroa 2017(e)ko berrikuspena

JAVIER DE ISUSI

Javier de Isusi Bilbon 1972an jaiotako komikigilea da.

Arkitektura ikasketak egin zituen Donostian eta Lisboan. Garai horretan haurtzaroko komiki zaletasuna beste autoreen erreferentziekin aberastu zen: europear eta italiar marrazkilariak, Metal Hurlant estiloa, Moebius, Manara...kolorea txuri beltza baino gehiago. Loisel aipatu izan du eredu bezala.

Epe labur batean arkitekturaren arloanlan egin ondoren, Latinoamerikan zehar egindako bidaia batean erabaki zuen komikigintzan saiatzea, marrazkien bidez istorioak kontatzeko gogoak bultzatuta: bidai horretan hasiko zen ere Vasco pertsonaia gorputza hartzen, bere lehen komikien protagonista izango zena. Bidaiatik itzultzean komikigintza latinamerikarrari arreta gehiago eskaini zion, txuri beltzaren erabilpena eta aukerak ikasteko asmoz.

Zenbait komiki lehiaketetan parte hartu zuen: 2003 urtean finalista izan zen Glenat etxeak sustatutako Europear komiki Albumen I Lehiaketan, 2004ean La Cárcel de Papel webguneko sariketan autore berrien saria irabazi zuen eta 2005ean Portugaleteko XIX Komiki Lehiaketaren irabazle izan zen.

Urtebeteko lan prozesuaren ondoren, 2004 urtean Los viajes de Juan Sin Tierra 1 – La pipa de Marcos komikia kaleratu zuen Astiberri argitaletxearekin: sail berdinaren beste 3 album argitaratuko zituen ondoren, eta 2012an Ometepe lana argitaratu zuen, Luciano Saracinoren gidoiarekin. Autore berdinarekin Historias del Olvido argitaratu zuen.


Ivan Ferreiroren Mentiroso Mentiroso diskako kanta bakoitzarekin harremana zuen diskaliburuan parte hartu zuen, Raquel Alzate, David Rubín, Paco Roca eta beste autore batzuekin batera (Astiberri).

2011eanLa partida del soldado liburuaren gidoia egin zuen,bere bikote Leticia Ruifernández-en ilustrazioekin.

Euskaraz irakurri daitezke Isusiren hainbat komiki: 2012 urtean Alhóndiga Bilbaoren sekretua lan kolektiboan parte hartu zuen, eta 2014 urtean aldiberean argitaratu ziren He visto ballenas lana eta bere euskarazko bertsioa Baleak ikusi ditut. 2015ean CEAR erakundeak sustatutako Asylum lanak ere edizio elebiduna izan zuen (2017an Astiberrik berrargitaratu zuen).

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
02 OTSAILA
2007 ASYLUM.jpg
Asylum CEAR-Euskadi Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2015 (2017urtean Astiberrik berrrargitaratua)
2014 05 MAIATZA Baleak ikusi ditut Astiberri Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 05 MAIATZA

Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri)

BESTE KOMIKILARIEKIN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2012 Alhóndiga Bilbaoren sekretua Bilboko Udala koordinatzailea: Antonio Altarriba

Komiki bakoitzaren gidoia: Laura Daniel Torres Alfonso Font David Rubín RaquelAlzate Isusi Miguel Ángel Martín Santiago Valenzuela Paco Roca

Laura

Daniel Torres Alfonso Font David Rubín RaquelAlzate Isusi Miguel Ángel Martín Santiago Valenzuela Paco Roca

Edizio elebiduna Joxe Rojas 2012

2005eko urtarrilan Trama aldizkarirako egindakoelkarrizketa http://www.guiadelcomic.es/javier-de-isusi/entrevista-trama43.htm