«Astiberri»: berrikuspenen arteko aldeak
114. lerroa: | 114. lerroa: | ||
|Frantsesetik itzulia | |Frantsesetik itzulia | ||
|Joxe Rojas | |Joxe Rojas | ||
− | | | + | |2001 Delcourt |
|} | |} | ||
139. lerroa: | 139. lerroa: | ||
|Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak | |Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak | ||
|Edizio elebiduna | |Edizio elebiduna | ||
− | | | + | |Iñaki Ugalde |
|2004 | |2004 | ||
|} | |} |
10:40, 7 maiatza 2017(e)ko berrikuspena
ASTIBERRI ARGITALETXEA
2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Album formatuan argitaratzen ditu nazioarteko komikilarien lanak, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuaetakoak eta Estatu espainiarrekoak nagusiki.
500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik.
2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu zituen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika ilustrazio eta testuz osatutako liburuak, 3 liburuki guztira.
2004ean argitartu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. Adalbertok ez du lotsa handirik Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.
Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaru zen euskaraz.
2004 urtean ere gazteleraz eta euskaraz argitaratu zuen (Deustuko Unibertsitatearekin batera) Juan Manuel Díaz de Guereñuk Habeko mik ekimenari buruz egindako azterlana: Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991)
2014 urtean hasi zen Astiberri euskarazko komikikak jaraikortasunez argitaratzen, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratuizna izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.
2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina danak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak izan dira eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren Maria eta Biok (2014) eta Mariak 20 urte betetzen ditu (2015), Alfonso Zapikoren Dublindarra (2015), eta Frederik Peeters-en Pilula Urdinak (2016)
2017 urtean berragitaratu du euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia.
Kasu horietan guztietan (2016an Paco Rocaren Etxea izan ezik),originala argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan da euskarazko bertsioa.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 02 OTSAILA | Asylum | Berrargitarapena(Bigarrena): Astiberri-CEAR-Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena |
2016 10 URRIA | Pilula urdinak | Astiberri | Frederik Peeters | Frederik Peeters | Frantsesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri) |
2016 06 EKAINA | Etxea | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2016 06 EKAINA (Astiberri) |
2015 | Dublindarra | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011 (Astiberri) |
2015 | Mariak 20 urte ditu | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2015 (Astiberri) |
2014 05 MAIATZA | Baleak ikusi ditut | Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2014 05 MAIATZA Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri) |
2014 | Maria eta biok | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007 |
2014 | Zimurrak | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri) |
2004 | Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik | Astiberri | Lewis Trondheim | Fabrice Parme | Frantsesetik itzulia | Joxe Rojas | 2001 Delcourt |
KOMIKIGINTZARIBURUZKO AZTERLANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 | Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) | Astiberri | Juan Manuel Díaz de Guereñu | Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak | Edizio elebiduna | Iñaki Ugalde | 2004 |