«Asisko»: berrikuspenen arteko aldeak
69. lerroa: | 69. lerroa: | ||
|1994 | |1994 | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |1988 [[Fitxategi:1988_hego.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title= | + | |1988 [[Fitxategi:1988_hego.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Hegoekialde_urruneko_legenda]] |
|[[Hegoekialde urruneko legenda]] | |[[Hegoekialde urruneko legenda]] | ||
|Napartheid | |Napartheid |
00:57, 5 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.
Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Korrok eta Napartheid fanzineetan hasi zuen bere ibilbidea. Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu
Napartheid fanzinearen bidez "Hegoekialde Urruneko Legenda" komikia argitaratu zuen, Arturo Campion Kultur Elkarteak argitaratu zuen "Erraondo"(La Habanako Palma Real Saria) eta Argia aldizkarian agertu ziren ondoren "I'm Pellot, Biba festa" albumean argitaratutuako komikiak.
Argia aldizkarian atalez atal argitaratu eta gero, 2003an "Gartxot" albuma argitaratu zuen (Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera) eta 2010ean "Okatxu hegal egiten" (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin)
2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.
2017 urtean Eusklabo Alaiak albuma argitaratu du Gure Berriak komunikabidearen bidez.
H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen.
Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du eta 2017an Basoilatik berri onik ez sailaren gidoiaz arduratu da, Adur Larrearen marrazkiekin.
Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.
ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera Munduaren bira 80 egunetan, doan eta Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
10 URRIA | Eusklabo alaiak | Gure Berriak | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 10 URRIA | |
2003 11 AZAROA | Gartxot | Komunikazio Biziagoa / Argia / Absurde | Asisko | Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) | Euskaraz Jatorrizkoa | 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan | |
1996 | I’am Pellot, Biba Festa | Argia | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan | |
1994 | Erraondo | Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA | Asisko Arturo Campionen ipuin bat jatorri | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 1994 | |
1988 | Hegoekialde urruneko legenda | Napartheid | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 1988ko neguan hasi zen atalka agertzen Naparthei fanzinean eta ondoren argitaratu zen album moduan |