«Mattin»: berrikuspenen arteko aldeak
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Euskaldunon Egunkarian, Napartheiden, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian eta Berrian. Prentsan Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu, gaur egun larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago —Espainiako justiziak itxiarazi zuen arte— Euskaldunon Egunkarian. | Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Euskaldunon Egunkarian, Napartheiden, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian eta Berrian. Prentsan Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu, gaur egun larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago —Espainiako justiziak itxiarazi zuen arte— Euskaldunon Egunkarian. | ||
− | 1988 urtean | + | |
+ | Andoni Tolosaren bidez hasi zen Argia aldizkarian komikiak argitaratzen: Tolosa 1987 urteko iraletik Bokarta inspektorea pertsonaiaren komikien gidoiak egiten zituen, eta hasiera horretan Iñaki Bakedano arduratu zen marrazkietaz. [http://www.argia.eus/argia-astekaria/1234/mattin-eta-morau-aurreritzi-gehiegi-daude-komikia-eta-bere-inguruarekiko 1988 urtean, apirilaren 3ko data zeraman 1.193. alean, Bakedanoren ordez Mattin hasi zen pertsonaia marrazten]. Andoni Tolosak kontatzen duenez, gerora kantari moduan ezaguna izango zen Morau ezizena Mattinek asmatu zuen, Capitan Trueno komiki pertsonaiaren gidoilari zen Victor Moraren omenez. Andoni Tolosa Morau kantari bezala hasi zenetik eta 2018an oraingoz bere azken diska den Egunsentiak alperrentzat lana bitarte, Mattinek ilustrazio eta animazio lan ugari egin ditu kantariarentzat. | ||
+ | |||
+ | 1989 urtetik aurrera, Mattin TXT komiki gehigarriaren arduraduna izan zen. Garai berean Naparhteid fanzinean argitaratu ziten lanak garai berean. Moraurekin lankidetza urte askotan luzatu da, ilustrazio lanak egin baititu bere diska gehienetan. | ||
1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria. | 1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria. |
20:52, 23 maiatza 2018(e)ko berrikuspena
Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, Donostian 1967 urtean jaiotako komikigilea da.
Wikipedian argitaratu den informazioaren arabera, Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan...
Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Euskaldunon Egunkarian, Napartheiden, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian eta Berrian. Prentsan Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu, gaur egun larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago —Espainiako justiziak itxiarazi zuen arte— Euskaldunon Egunkarian.
Andoni Tolosaren bidez hasi zen Argia aldizkarian komikiak argitaratzen: Tolosa 1987 urteko iraletik Bokarta inspektorea pertsonaiaren komikien gidoiak egiten zituen, eta hasiera horretan Iñaki Bakedano arduratu zen marrazkietaz. 1988 urtean, apirilaren 3ko data zeraman 1.193. alean, Bakedanoren ordez Mattin hasi zen pertsonaia marrazten. Andoni Tolosak kontatzen duenez, gerora kantari moduan ezaguna izango zen Morau ezizena Mattinek asmatu zuen, Capitan Trueno komiki pertsonaiaren gidoilari zen Victor Moraren omenez. Andoni Tolosa Morau kantari bezala hasi zenetik eta 2018an oraingoz bere azken diska den Egunsentiak alperrentzat lana bitarte, Mattinek ilustrazio eta animazio lan ugari egin ditu kantariarentzat.
1989 urtetik aurrera, Mattin TXT komiki gehigarriaren arduraduna izan zen. Garai berean Naparhteid fanzinean argitaratu ziten lanak garai berean. Moraurekin lankidetza urte askotan luzatu da, ilustrazio lanak egin baititu bere diska gehienetan.
1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria.
Zenbait gizarte mugimenduentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko Zulo beltzean liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean.
Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten zituen proiektuak sortu ditu: 1999an Ixabel Agirresaroberekin Irudipuinak izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen. Bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza.
1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu. Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako Maripuzker liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. Lehiaketarako hautatua izan zen eta 2011n, Haize adina (Cristinaenea Fundazioa) liburuarekin. Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan proposatu zituen hautagaitza hauek.
1995 urtean Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketan saritua izan zen.
1996 urtean Errenteria-Oreretan Karikaturen erakusketa egin zuen.
Wikipedian Mattinek urtez urte sortutako komikietako pertsonaien zerrendatu zituzten:
- 1888- Argia aldizkaria. Andoni Tolosa gidoilaria. Pertsonaia: Bocarta detektibea
- 1990- Argia aldizkaria TXT komiki gehigarriaren arduraduna.
- 1991- Irutxulo aldizkaria : Pertsonaiak: Moko eta Karmele
- 1991- Entzun aldizkaria : No future, no present
- 1991- Aizu alzikaria : Irrintzia
- 1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak
- 2003– Berria egunkariaren Mantangorri,larunbateko haur gehigarrian, Belardo pertsonaia, oraindik ere Berria egunkarian argitaratzen dena.
- 2000-2007- Gaztetxulo aldizkaria : Ander+Graun
- 2013. urtean, Mattinek marraztutako 1813-2013 Sua itzali,hiria piztu komikia argitaratu zuen Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak.
- 2016 urtean Zarrakamalda komikia argitaratu zuen Txalaparta Argitaletxeak
Bere lanak erakusteko erakusketak ere erabili ditu, hauek adibidez:
2011 urtetik aurrera erakusketen bidez ere ezagutaratzera eman ditu bere lanak, teknika ezberdinak erabiliaz: marrazkiak, tinta txinatarra, akuarelak, linograbatuak...
2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia)
2017an Portugaleteko Uri Urena XXXI. komiki lehiaketaren saria irabazi zuen, Lore denda lanagatik.
Ilustrazio eskolak eta tailerrak ematen ditu.