«Dani Fano»: berrikuspenen arteko aldeak
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
Getxoko Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti,eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala eta 2016ean Komikigunean bertan bere ibilbideari buruzko solasaldia egin zen. | Getxoko Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti,eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala eta 2016ean Komikigunean bertan bere ibilbideari buruzko solasaldia egin zen. | ||
− | Azken urteetan lan pertsonal baten sorkuntzan murgildua dago, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia, eta 2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren. | + | Azken urteetan lan pertsonal baten sorkuntzan murgildua dago, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia, eta 2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren. 2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen eta ondorioz "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia 2018 urtean argitaratuko dela aurreikusten da. [https://m.facebook.com/dani.fano.75?fref=nf&refid=52&__tn__=C-R Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen ari da komikiaren sormen prozesuaren berri] |
+ | |||
22:10, 26 maiatza 2018(e)ko berrikuspena
Dani Fano Ardanaz Donostian 1968an jaiotako ilustratzaile eta komikigile gipuzkoarra da: 2005 urtetik aurrera Xabiroi komiki aldizkarian koordinatzaile lanak egiten ditu.
Ilustratzaile moduan, Ikastolen Elkarterako lanak egin ditu: Ipuingintzan eta material didaktikoen marrazketan adinidez Olentzeroren oparia, Helikopteroa ikastolan, Hansel eta Gretel, Hiritik mendira...eta multimedia arloan Space Search ingelesa ikasteko CDan eta Txango CDan parte zuen.
Txalaparta Argitaletxerako ilustrazioak egin zituen Gari Berasaluzek idatzitako Elkano: itsasoak emandako bizitza libururako. Azala egiteaz arduratu zen Donostiako Udaleko Liburutegi sareak kaleratutako Azken hamarraldiko euskal komikiari buruzko Irakurketa Gida (2000-2009) lanean.
1998-2002 urteen artean umore grafikoa landu zuen hainbat aldizkarietan: Mutxo! (1998-2000), Ardi Beltza (1999-2000), Kale Gorria(2000-2002)
2001 eta 2002 urteen artean Ipurbeltzen Beto asmatzaile pertsonaia marraztu zuen.
2002-2010 urteen artean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian Satorrak Ilargian saila egin zuen
Xabiroi aldizkaria sortu zenetik, 2005 urtean, koordinatzaile lanak egin ditu, eta aldizkari honetan agertu dira gero album formatuan argitaratutako bere 3 lanak: gidoiak eta marrazkia egin zituen TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak (2005ean hasitako saila,albuma 2010ean) eta Anubis 3.0 (200xan hasitako saila,albuma 2012an) lanetarako, eta Kortsarioen Ostatua komikiaren gidoia egin zuen, Guillermo Gonzalezen marrazkiekin(20XXean hasitako saila,albuma 2015ean).
2012an El Balanzin aldizkarian Harkaitz Canoren Pianoa edaten aritu da olerkiarekin istorioa sortu zuen, eta urte horretan Rumble aldizkariko azala egin zuen eta elkarrizketa egin zioten.
H28 aldizkarian parte hartu zuen ere. Gaur8 aldizkarian argitaratu dira bere lanak ere.
Egin dizkioten elkarrizketa guztietan nabarmentzen denez,Komikia Dani Fanorentzat lanbide bat baino gehiago da: Xabiroi aldizkarirako egindako koordinatzaile lanaren bidez egileen arteko sare lanak bultzatu ditu, estilo anitzetako komikilarien irudiak ikusi daitezke aldizkarian, idazle eta marrazkilarien arteko proiektuak sustatu ditu, komikigintza baldintza egokietan garatzeko baldintzak jarri...
Ibilbide honetan komikigintzari buruzko ikuspegi zabal bat eskuratu du Dani Fanok. Honen isla da medio ezberdinetan bere lanari eta komikigintzari buruz argitaratutako elkarrizketak.
- 2014-07-17 /Berria: Euskal Herrian egun ia inor ez da bizi komikiak egitetik
- 2011-02-27/Argia: Hemen komikigileak konplexuz beteta egon gara
- 2017-10-28/El Correo: Uharte txikia baina indartsua
Getxoko Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti,eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala eta 2016ean Komikigunean bertan bere ibilbideari buruzko solasaldia egin zen.
Azken urteetan lan pertsonal baten sorkuntzan murgildua dago, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia, eta 2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren. 2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen eta ondorioz "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia 2018 urtean argitaratuko dela aurreikusten da. Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen ari da komikiaren sormen prozesuaren berri
Euskaraz argitaratutako komikiak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 | Kortsarioen ostatua | Kortsarioen ostatua | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Dani Fano | Guillermo Gonzalez | Euskaraz Jatorrizkoa | 2011 06 Hasiera(Xabiroi Aldizkaria 23)
2013 10 Amaiera(Xabiroi Aldizkaria 30) | |
2012 | Anubis 3.0 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Dani Fano | Dani Fano | Euskaraz jatorrizkoa | 2008ko Otsailetik 2010eko urrira argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (11,12,13,15,16,17,20 eta 21 zenbakietan) | ||
2010 | TeleATOI: kalabaza haluzinogenoak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Dani Fano | Dani Fano | Euskaraz Jatorrizkoa |