«Jordi Bayarri»: berrikuspenen arteko aldeak
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2018]] 10 URRIA [[Fitxategi: | + | |[[2018]] 10 URRIA [[Fitxategi:Aristoteles txiki.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Darwin:_Teoriaren_eboluzioa]] |
|[[Aristoteles: jakiteko irrika]] | |[[Aristoteles: jakiteko irrika]] | ||
|[[IkasElkar]] | |[[IkasElkar]] |
14:42, 14 urria 2018(e)ko berrikuspena
Jordi Bayarri 1972an Valentzian jaiotako komikilaria da. Valentziako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.
Zientzi fikzioa, fantasia eta komiki erotikoa landu izan ditu. Bere sailik ezagunena Magia & Acero (1998, 2002 urtean Bartzelonako komiki Azokan komiki erotiko onenaren saria jaso zuen.
2015ean IkasElkar-ek euskara ekarri zituen Bayarrik hainbat zientzilariei buruz egindako komiki biografikoak: Marie Curie:radioaren aktibitatea, Newton: grabitatea ekinean eta Galileo: izarren mezularia. 2016 urtean Darwin: Teoriaren eboluzioa argitaratu zuen IkasElkarrek.
Maialen Berasategi Catalanen itzuli zituen lan guztiak euskarara
2009an Darwin-en bizitzari buruzkoa izan zen Bayarrik zientzilari bati buruz sortutako lehen komikia, Consell Valencià de Cultura erakundearen enkarguz.
Haur, guraso eta irakasleen artean izandako harrera onak, beste zientzialari batzuen bizitza komikira ekartzeko gogoa piztu zion, baina orduan erakundeen laguntza ez zuen eskuratzerik izan, murrizketa politiken ondorioz.
Bayarrik aurreko komiki lan batzuk autoekoizpenaren bidetik argitaratu zituen, baina zientzialarien proiektuak aurrekontu handiagoa beharko zuela jabetuta, finantziazioa segurtatzeko crowfunding kanpaina jarri zuen martxan.
Irakurleen babesa lortu eta crowfunding-ari esker argitaratu ditu 2013 urtetik aurrera gazteleraz lehen aipatutako lanak eta baita Aristoteles,Ramon y Cajal eta Hipatiari buruzkoak ere. Marie Curie komikiaren 6000 ale saldu ziren, eta bigarren edizioa egin zen. Horrela, Colección Cientificos izeneko saila osatzebn ari da
katalanez, ingelesez... argitaratu izan dira lan hauetako batzuk, baita euskarri digitalean ere.
Bayarrik proiektu hauetan lankide izan zuen Tayra Lanuze, Zientziaren Historian doktorea.
LAN PROZESUA
Elkarrizketa batean adierazi zuenez, 4 hilabetetako lan prozesua izaten da zientzilari bakoitzari buruzko komikia egitea: gidoia eta plangintza garbi izan ondoren, argitaratuak izango duten baina tamaina handiago batean marrazten ditu binetak, gero tintaz landu eta eskaneatzeko. Ordenagailuan egiten ditu koloreztatze lanak, testuak eta bunbuiluak sartu...
Liburuetan komiki bakoitzaren sormen prozesua erakusten duten zirriborroak, pertsonaiak... txertatu ditu.
EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEN AUTOREAREN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 10 URRIA | Aristoteles: jakiteko irrika | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2017: Aristoteles: el deseo de saber |
2017 05 MAIATZA | Darwin: Teoriaren eboluzioa | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2009: Darwin. L'Evolució de la teoría |
2015 | Marie Curie:radioaren aktibitatea | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2013 Marie Curie. La actividad del radio |
2015 | Newton: grabitatea ekinean | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2013 Newtón. La gravedad en acción |
2015 | Galileo: izarren mezularia | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2012 Galileo. El mensajero de las estrellas |
GUZTIRA : 4 KOMIKI |