«Didier Conrad»: berrikuspenen arteko aldeak
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren. | Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | [[Category:2017an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
09:17, 31 urria 2018(e)ko berrikuspena
Didier Conrad Marseillan 1959 urtean jaiotako komikilaria da, gidoigintzan eta marrazkigitzan aritzen dena eta ezagunago bihurtu dena 2013 urtetik aurrera Asterix pertsonaiaren album berrien marrazkilari bihurtzean.
Frantziar wikipediaren arabera 14 urtekin argitaratu zuen bere lehen lana Journal de Spirou komiki aldizkarian. 5 urte beranduago, 1978an Jason izeneko lehen komikia argitaratu zuen Mythic-en gidoiaz. Ondoren Yann gidoilariarekin bikotea osatu eta elkarlanean ibilbide luzea egin zuten Dupuis eta Glenat etxeetan.
Sophie Commenge gidoilariarekin ere ibilbide oparoa osatu zuen.
80,90 urteen artean komiki ugari argitaratu zituen eta 1996 urtetik aurrera El Doradorako bidea animazio filmerako lanak egin zituen(2000 urtean estreinatu zena) eta Yann-ekin lan berriak sortu zituen.
2011ko uztailaren 25ean Albert Uderzo eta Hachette Argitaletxeak Asterix pertsonaiaren abentura berrien marrazkilari gisara aurkeztu zuten Didier Conrad, handik aurrera Jean-Yves Ferri-ren gidoiekin lan egiteko. Aurkezpen horrekin Asterix pertsonaiaren sortzaile eta gidoilari Goscinny hil ondoren Uderzo marrazkilariaren esku geratu zen saila beste komikilari batzurekin argitaratzen jarraitzeko erabakia berretsi zen. (Igor Leturiaren Blogean informazio gehiago)
Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren.