«Daniel Redondo»: berrikuspenen arteko aldeak
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
2017an Parrapean Komiki Jardunaldietako Joseph Camino saria jaso zuen. | 2017an Parrapean Komiki Jardunaldietako Joseph Camino saria jaso zuen. | ||
− | Harriet Ediciones argitaletxeak Redondoren lanak berriro argitaratu ditu. | + | Harriet Ediciones argitaletxeak Redondoren lanak berriro argitaratu ditu. Sorgin seinalea 2017an eta Mintxoren bilduma 2018ko udazkenean. |
+ | |||
+ | |||
+ | |||
+ | [[Category:2017an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
09:48, 31 urria 2018(e)ko berrikuspena
Daniel Redondo Perez Bilbon 1940 urtean jaiotako komikigilea da; haurtzaro eta gaztaroa Hondarribian pasa zituen. 80. hamarkadako euskal marrazkilaririk oparoenetakoa izan zen, frantziar merkatuan harrakasta izan zuten Harriet gidoilariarekin batera sortutako lanei esker, eta XXI hamarkada bitarte marrazkilari lanak egin ditu.
Komikeri webguneak bere ibilbidearen soslai xehetua egin zuen eta bertatiki jaso dira artikulu honetako datu gehienak, pasarte honetatik hasita "Bere kontura ikasi zuen marrazten Danielek, Emilio Freixasen liburuxkak erabiliz. Hamabost urte igaro zituen Porcelanas Bidasoan, portzelana dekoratzen, 1972 urtean Bartzelonara joan eta bere gaztetako ametsa burutzea erabaki zuen arte."
Bartzelonako Bruguerak argitaratzen zituen Pulgarcito eta Din-dan aldizkarietarako lanean hasi zen, pertsonai berrien ardura hartuta: Valeriano Biela eta El profesor Rodrigo del Grifo.
Bi urte pasa zituen Brugueran lanean, baina bertako lan baldintza estuek eta komikien autoreekiko errespetu eskaxak arrasto sakona utzi zuten Redondorengan.
Euskal Herrira itzuli eta gero, Erein argitaletxerako lanean hasi zen, eta komikiak sortzeko Gregorio Muro “Harriet” gidoilariarekin elkarlanean aritzeko proposamena jaso zuen.
Sorgin seinalea izan zen elkarlan horren lehen emaitza esanguratsua: Habeko Mik aldizkarirako sortu zuten eta Dargaud etxeak frantzian argitaratu zuen “La marque de la Sorcière” izenpean. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, nederlanderaz, danieraz eta suedieraz argitaratu zen ere.
Ion eta Mirka saila sortu zuten ondoren, zientzia fikzio arlokoa. Euskaraz Ereinek argitaratu zuen 1983 urtean, Gazteleraz Ttarttalok 1984ean, eta urte berean, atalka, Pequeño País, El País egunkariko gehigarrian agertu zen. Frantzian La Litote etxeak argitaratu zuen 1986. urtean eta 1990an Alpen Publishers-ek berrargitaratu zuen. Habeko Miken argitaratu zen bigarren atala.
Komikeri atarian komikigilearen 90. hamarkadako ibilbidea laburtzen da
"Les Humanoïdes Associés" argitaletxeari eduki erotikoen ildotik komiki serie bat kaleratzea otu zitzaion 1991, Fripons. Ospe handiko kolaboratzaileen artean Daniel Redondo eta Harriet ibili ziran, Été fripons izeneko alean.
1990 urtean, Ikusager Gasteizko argitaletxearen enkarguz Eusko Legebiltzarra albuma marraztu zuen. Lana Redondok hasi bai, baina arazo familiarrak tarte, Luis Martorell egileak bukatu behar izan zuen. Maite Ruiz de Aostrik egin zuen gidoia. 20.000 ale argitaratu ziren, Eusko Legebiltzarrean dohainik banatu zirenak.
La Jeunesse de Barbe-Rouge
90 hamarkadan krisi orokorra eman zen komikiaren sektorean, eta horrek autore askoren uztea ekarri zuen. Euskal egileen artean, Daniel Redondo aktibo jarraitu zuen bakarrenetariko bat izan zen. 1990 urtean Dargaud argitaletxeak Jean-Michel Charlier eta Victor Hubinon sortutako Barbe-Rouge piratan oinarritutako prekuela bat egitea enkargatu zioten Redondori eta Christian Perrissin gidoigile gazteari.
La Jeunesse de Barbe-Rouge seriearen bost aleak 1996 eta 2001 bitarte argitaratuko dira Frantzian, Herbehereak edo Alemania bezalako herrialde ezberdinetan. Jean frantziar ofizial gaztearen eboluzioa kontatzen dute liburuetan Barbe-Rouge beldurgarria bihurtu zen arte, Karibeko Deabrua.
Nazioarteko ibilbidea atzean utziz, 2000 urtetik aurrera Saure etxearen enkarguz beste album batzuk burutuko ditu: Aritz: Nayarit-eko altxorra eta Knossos-eko ondarea (Pello Gutierrez gidoilariarekin) eta Gandhi, bizitzaren maisua
Jon Fernandez de Larrea historialarekin batera, 2003 urtean Hondarribiko historiako pertsonalitate eta gertaera nabarmenenak azaltzen zituen 20 orriko komikia osatu zuen."
2017an Parrapean Komiki Jardunaldietako Joseph Camino saria jaso zuen.
Harriet Ediciones argitaletxeak Redondoren lanak berriro argitaratu ditu. Sorgin seinalea 2017an eta Mintxoren bilduma 2018ko udazkenean.