«Rosalind B. Penfold»: berrikuspenen arteko aldeak
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
Cherie Blair-ek liburuaren hitzaurrean esaten digunez: “Gaur egun Rosalind emakume zoriontsua da Brian-engandik urrun, eta bere bizitzako momenturik latzenak gainditu ahal izan ditu, izugarrizko borondateari eta laguntza medikuari esker. Orain badaki garrantzitsuena ez dela biziki maite gaituena aurkitzea, ondo maite gaituena topatzea baizik, maitasun horrek gure izate eta balioa ken ez diezazkigun. Irudi laño, hauetan, lilurak zalantzari eta lazturari bidea ematen dien hitz hauetan, abisu bat ere badago, tranpa berean eror litezkeen beste emakume asko bertan eror ez daitezen."'' | Cherie Blair-ek liburuaren hitzaurrean esaten digunez: “Gaur egun Rosalind emakume zoriontsua da Brian-engandik urrun, eta bere bizitzako momenturik latzenak gainditu ahal izan ditu, izugarrizko borondateari eta laguntza medikuari esker. Orain badaki garrantzitsuena ez dela biziki maite gaituena aurkitzea, ondo maite gaituena topatzea baizik, maitasun horrek gure izate eta balioa ken ez diezazkigun. Irudi laño, hauetan, lilurak zalantzari eta lazturari bidea ematen dien hitz hauetan, abisu bat ere badago, tranpa berean eror litezkeen beste emakume asko bertan eror ez daitezen."'' | ||
+ | |||
+ | |||
+ | [[Category:2017an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
09:49, 31 urria 2018(e)ko berrikuspena
Rosalind B. Penfold goitizenaren atzean hamar urtean zehar tratu txarrak jasan zituen emakume kanadiar bat dago: bere bizipenak 2005ean "Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat" komikian jaso zituen.
Jatorrizkoa ingelesez Kanadan argitaratu zen 2005 urtean eta hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da, tartean 2006ean gaztelerara (Quiéreme bien: Una historia de maltrato, Lumen) eta 2007an frantsesera (Dans Les Sables Mouvants: Une histoire de violence conjugale, Editions çà et là)
2017 urteko Emakumearen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak gaztelania eta euskarazko bertsioak argitaratzeko diru laguntza eman zuen, eta Astiberri etxea arduratu zen edizioaz. Arrate Hidalgok itzuli zuen euskarara.
Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren webgunean kontatzen da komikiaren sortze prozesua
"Tratu txarrak jasaten zituen urte horietan zehar marrazkiak egiten zituen ezkutuan, barrua hustu eta askatzeko. Komiki itxuran, eguneroko drama erreal bat aurkezten digu, etxe asko eta askotako hormen artean beti ere antzeko ereduen arabera errepikatzen den istorioa. Binetaz bineta, genero-indarkeriaren biktimek bizi ohi dituzten izuaren aldiak identifikatuko ditugu.
Autobiografia honetako marrazkietan, egileak garai hartan bikotekide zuen Brianengandik jasotako gehiegikeria etengabeak biltzen dira: abusu berbazkoak, psikologikoak, ekonomikoak, fisikoak, baita sexualak ere. Tratu txar horiek Brianek aurreko emaztearekin izandako lau seme-alabek ere pairatzen zituzten, eta haur horiek protagonistaren kargu egon ziren bikotea elkarrekin bizi izan zen artean. Egileak ez zituen marrazkiak egin kaleratzeko asmoz, barruko mina arintzeko baino. Rosalindek berak adierazi bezala: “Marrazkiek nire pentsamenduen artetik salto egin eta egiara jotzen zuten zuzenean (…) Egiak beti botatzen du argia txoko ilunen gainera: horrexegatik dira hain nabarmenak itzalak”.
Osasuna berreskuratzeko bide luze eta mingarri baten ondoren, egilea gai izan zen, bere terapeutaren laguntzarekin, nobela grafiko txundigarri eta egiati hau ordenatu eta argitaratzeko.
Cherie Blair-ek liburuaren hitzaurrean esaten digunez: “Gaur egun Rosalind emakume zoriontsua da Brian-engandik urrun, eta bere bizitzako momenturik latzenak gainditu ahal izan ditu, izugarrizko borondateari eta laguntza medikuari esker. Orain badaki garrantzitsuena ez dela biziki maite gaituena aurkitzea, ondo maite gaituena topatzea baizik, maitasun horrek gure izate eta balioa ken ez diezazkigun. Irudi laño, hauetan, lilurak zalantzari eta lazturari bidea ematen dien hitz hauetan, abisu bat ere badago, tranpa berean eror litezkeen beste emakume asko bertan eror ez daitezen."