«Aztihitza»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
38. lerroa: 38. lerroa:
 
|}
 
|}
  
[https://komikeri.wordpress.com/2018/10/18/3-2-1-getxo/ Komikeri web atariak Getxoko Komiki Azokari buruzko artikulua egin zuen eta aurreratu zuen Asisko Urmenetak Aztihitza komikia argitaratuko zuela 2018an.] [https://www.argia.eus/albistea/agosti-xahoren-biografikoa-aurkeztuko-du-asisko-urmenetak-atharratzen Argiak "Aztihitza: Agosti Xahoren biografikoa" azaroaren 24an Atharratzen aurkeztuko dela jakinarazi du, Bizkaian antolatu diren beste aurkezpenen berri eman du. Durangoko Azokan ere Ahotsenean parte hartuko du Asisko Urmenetak.]
+
AztiHitza Xahoren BioGrafikoa Asisko Urmenetak 2018an sortutako komikia da.
 +
 
 +
Argitalpenaren arduradunak Erroa argitaletxea, Gure berriak , Herrima elkartea eta Atharratzeko Prefosta Elkartea izan dira; azken hauek Xahoren etxea izan zen Atharratzeko Xaho trinket-ostatuaren faur egungo arduradunak dira: [https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2018-11-22/gaurkoa_ere_baden_xaho.htmnBerria egunkarian hasi  zenez "bizkaitar batzuek erosi zuten, eraikinak zuen historia gal ez zedin. Etxea, baina, herriko gazteen esku uztea erabaki zuten jabe berriek, gazteek «nahi zuten eran»."]  
 +
"Erosleek baldintza bakarra jarri zieten herriko gazteei: Xahoren memoria eta izpiritua gorde eta Euskal Herriko txoko guztietan barrena hedatzeko ardura. Hala jaio zen Xahoenea deitzen dioten espazioa"
 +
 
 +
Asiskok komikiaren aria Xahoenearen berreskuratzearekin lotzen du:  Prefostako kide batek, Xilbik,  Xahok idatzitako Bidaia Nafarroara liburua irakurtzen hasten da, eta horrela XIX. mendeko Agosti Xaho  zuberotarraren biizitza ezagutuko du, baina XXI mendeko Atharratzeko gazteen  bizipenekin lotura eginez.
 +
 
 +
Aipatu beharra dago Erroa argitaletxeak  aurretik Adur Larrearen eskutik Gabriel Arestiri buruzko komiki BioGrafikoa argitaratu zuela, eta Gure berriak ekimenak Asiskoren Eusklabo Alaiak argitaratu zuela.
 +
 
 +
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zen Aztihitza komikia azaroaren 22an eta azaroaren 24ean Atharratzeko Xahoenean ekimen berezia antolatu zuten: haurrentzako marrazketa saioa,  komikiaren aurkezpen _ilustratu-musikatua", afaria eta Patxi Saizen kontzertua.
 +
 
 +
Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztuko du Asiskok Aztihitza  komikia, abenduaren 7an 12:30etan.

18:27, 26 azaroa 2018(e)ko berrikuspena

IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2018 Azaroa
IZENBURUA AZTIHITZA
ARGITARATZAILEA Erroak / Gure Berriak /Herrima / Prefosta
GIDOIA Asisko
MARRAZKIAK Asisko
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Cartone
TAMAINA ?
ORRIALDE KOPURUA
SALNEURRIA
ISBN

AztiHitza Xahoren BioGrafikoa Asisko Urmenetak 2018an sortutako komikia da.

Argitalpenaren arduradunak Erroa argitaletxea, Gure berriak , Herrima elkartea eta Atharratzeko Prefosta Elkartea izan dira; azken hauek Xahoren etxea izan zen Atharratzeko Xaho trinket-ostatuaren faur egungo arduradunak dira: egunkarian hasi zenez "bizkaitar batzuek erosi zuten, eraikinak zuen historia gal ez zedin. Etxea, baina, herriko gazteen esku uztea erabaki zuten jabe berriek, gazteek «nahi zuten eran»." "Erosleek baldintza bakarra jarri zieten herriko gazteei: Xahoren memoria eta izpiritua gorde eta Euskal Herriko txoko guztietan barrena hedatzeko ardura. Hala jaio zen Xahoenea deitzen dioten espazioa"