«Axpi»: berrikuspenen arteko aldeak
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten. | 2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten. | ||
− | + | 2018an ere Euskal komikiaren ibilaldia ekimenean hartu zuen parte, Mikel Begoña komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta eta Mikel Antero marrazkilariarekin. | |
+ | |||
+ | 2019an Tupust! antologian argitaratu zuen komiki bat. | ||
Haren lana www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke. | Haren lana www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke. |
20:50, 26 martxoa 2019(e)ko berrikuspena
Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" Hernanin 1980 urtean jaiotako marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hanbat komunikabidetan argitaratu ditu komikiak eta H28 aldizkari saretirikoan argitaratu ditu lanak.
Italian Ars In Fabula, Master in illustrazione per l'Editoria ilustrazio masterra burutu zuen.
2005 urtean Portugaleteko komiki lehiaketako euskarazko akzesita irabazi zuen.
Wikipediaren arabera, 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da.
2008an Ibarrako Galtzakomik komiki lehiaketako bigarren saria irabazi zuen eta 2012an lehen saria. Urte berean Arrasateko komiki ez sexisten euskarazko lan onenaren saria jaso zuen.
Hainbat liburutan aritu da ilustratzaile gisa 2010 urtetik aurrera: Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla(Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016)
Gidoilari bezala, Paula Estévez Del Diego marrazkilariarekin 2017 urteko Etxepare saria irabazi zuen Arraroa albumarekin. Etxepare Saria Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako beste 20 erakundeen Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatzen dute eta haurrentzako euskarazko albumak sortzea helburu du.
Horma-irudi ugari egin ditu, Hernanin, Donostialdean eta Tolosaldean bereziki. 2018 urtean Hernaniko Pilotalekuan egindako muralaren sortze prozesuaren bideoa egin zuen.
Hainbat erakusketetan hartu du parte Ilustratzailearen Txokoan Aieteko Kultur Etxean, 2016 urtean Arian- Arian- izenekoan Hernanin.
KOMIKIGINTZA
Hernaniko Kronikan argitaratu zituen lehen zintak, eta ondoren Berria, Irrien lagunak eta Gara egunkariaren Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu bere komikiak, baita Xabiroi aldizkarian ere.
H28 saretirikoan parte hartu zuen.
2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Antton Olariaga, Asisko, Mattin, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.
Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.
2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan"izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz.
2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten.
2018an ere Euskal komikiaren ibilaldia ekimenean hartu zuen parte, Mikel Begoña komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta eta Mikel Antero marrazkilariarekin.
2019an Tupust! antologian argitaratu zuen komiki bat.
Haren lana www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke.
http://irutxulo.hitza.eus/2016/06/10/ainara-azpiazu-axpi-marrazkilaria-elkarrizketa/
https://m.facebook.com/Axpi-Ilustrazioa-170746476295218/?locale2=eu_ES