|
|
257. lerroa: |
257. lerroa: |
| | | |
| | | |
− | |}
| |
− |
| |
− | '''HARRIET-k 2019RAKO AURREIKUSITAKOAK'''
| |
− |
| |
− | {|class="wikitable sortable" width=100%
| |
− | |- align=left
| |
− | ||[[Fitxategi:2018 macho harriet.jpg|center|thumb|120px]]
| |
− | ||[https://www.berria.eus/paperekoa/1938/034/001/2018-04-01/giza_harremanek_hunkitzen_dute_irakurlea_pertsonaia_interesgarriek.htm 2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan], Gregorio Muro Harrietek kontatu zuen gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratzen ari da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. [https://www.facebook.com/alex.macho.790 Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.]
| |
− |
| |
− | '''Proiektuaren lehen albuma frantzian Glenatek argitaratu du jada, La honte et l'oubli izenburua duen sailean: bigarren albuma irailerako dago aurreikusita.
| |
− |
| |
− | [https://eibar.org/blogak/e-gorblog eta Igor Leturiaren blogaren arabera garai berean euskaraz irakurtzeko aukera izango dugu]
| |
− |
| |
− | Zonanegativa webgunearen arabera Muro beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.
| |
| |} | | |} |
| | | |
10:18, 12 iraila 2019(e)ko berrikuspena
2019an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2019an argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera
BERRALGITALPENAK
2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK
|
Iraila/urrian Harriet Ediciones etxeak 5 komiki argitaratuko ditu: euskal autoreen kasuan, batetik, aipatu bezala, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia, eta bestetik Gregorio Muro "Harriet" editorea berriz ere komiki gidoi langintzara ekarri duen proiektua: "Lotsa eta ahaztea", Alex Machoren marrazkiekin eta Ekaitz "Garluk" Agirreren koloreztatze lanarekin.
Autore frantziarren kasuan,Isaline sailaren bigarren alea argitaratuko da, eta beste 2 komiki autore bikote hauen komiki bana: Didier Quella Guyot/Sébastien Morice eta Deville MK/Girard Christophe
|
|
Bang argitaletxeak Mamut sailaren barne haurrentzako komikiak argitaratzen ditu: 2019an zehar Arthur Laperlaren Superpata komiki saileko albumak euskarara ekartzen ari da. Apirilerako 4 zenbaki merkaturatu ziren jada eta beste 4 maiatza ekaina bitarte iritsi dira denda eta liburutegietara
|
|
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri
|
|
1959 urteko urriaren 29an Asterixen abenturak lehen aldiz argitaratu ziren Pilote komikian. 60.urteurrenean, 2019ko urrian Asterix eta Obelix pertsonaien 35. albuma argitaratuko da "Vertzingentorixen alaba" izenburupean. Maddalen Arzallus Antiak itzuliko du euskarara
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du
|
Hauek dira 2018 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi zituzten autoreak eta 2019an argitaratuko diren komikiak:
- Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortuko dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da.
- Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
- Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK
> Ibarrako-Galtzakomik komiki lehiaketa. Udara eta gero egin ohi da deialdia.
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- HERNANI: Alai Zubimendi komikilariak gidatuta, Komikietaz Solasean zikloan udaberrian saio batean Dani Fanoren Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiari buruz hitz egin zen eta beste saio batean Frank Millerren Batman izan zuten mintzagai.
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
- Donostiako Komiki eta Manga Azoka neguan ospatu ohi da, urteko lehen hilabeteetan, 2019an lehen aldiz antolatu da udaberrian Ziburuko liburu azoka, eta Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.
JADA BURUTU DIRENAK