«2020»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
13. lerroa: 13. lerroa:
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
|- align=center
 
|- align=center
|01 URTARRILA [[Fitxategi:2020 Matematikako.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Opil_eta_Muxilen_binetak]]
+
|01 URTARRILA [[Fitxategi:2020 Matematikako.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Matematikako_eta_informatikako_aparteko_istorioak_komikian]]
 
|[[Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian]]
 
|[[Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian]]
 
|[[(Saure]]
 
|[[(Saure]]

16:40, 15 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2020ean argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
2020 Matematikako.jpg
Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian (Saure Nesim Fintz Han-Mi Kim Jatorrizkoa frantsesez Belén Pikabea Laoniz 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas.

2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Zaldieroa rerum.jpg
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. Otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran iritsiko da liburudendetara.
Zero.JPG
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara 2020ko lehen erdialdean.


ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik "Astiberri Infantil" izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratuko dira. Lehen alea Adrien Albert autorearen Claude et Morino komikia izango da eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar, tartean apirilean Martín Romeroren Uxío, maiatzean Emily Tetriren Tiger Vs. Nightmare (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta ekainean Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen Avni: Animal Vraiment Non Identifié .


Basolatik.jpg
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da.
Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela.
TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri


Sasi artean logo.jpg
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020

* 2020ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak liburu ilustratuak eta komikiak  sortzeko diru laguntzen deialdia onartu du, baina proiektuak aurkezteko epea oraindik ez da zabaldu. (Kontsultatu 2019ko araudia aurreikuspenak egin ahal izateko)

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

  • 2020ean lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira Antsoainen; aurten udaberrian ospatuko da Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia, eta 2019an antolatu zen Ziburuko liburu azoka ere sasoi honetan egin zen: Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.


2020 Antsoain komiki logo.jpg
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte


2020 comikd logo.jpg
Apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia

JADA BURUTU DIRENAK

Logo Angouleme.jpg
Urtarrilean Angulemako Komiki Jaialdian euskal egileen presentzia nabarmena izan da, komikiak aurkezten, sinatzen eta proiektu berrietarako kontaktuak egiten. Mikel Begoñak komikeri blogerako kronika idatzi du.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK


EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko

2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna martxoak 10 izango da. OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


PORTUGALETEKO
URI URENA
XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA
2020 portugalete komiki lehiaketa.jpg
Bi Kategoria
  • Komiki Kategoria

3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari

  • Komiki Banda Kategoria

Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK


COMIKD AZOKAKO
II LEHIAKETA
CARTEL CÓMIC EUSK-1.png
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia.

Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak.

Bi kategoria daude: 6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat
14 URTETIK GORAKOAK: Dirutan, 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak.

Parte-hartzaile guztien lanak eragkusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, 2020ko apirilaren 3tik 5era, Kursaal Kongresuen Jauregian.

LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 20ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. OINARRIAK


18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK

12. ELKAR
ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
2020 ELKAR ILUSTRAZIO.jpg
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

OINARRIAK.

TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK

SAKANAKO
MARIA MARKOTEGI
LITERATUR LEHIAKETA 2020
Maria markotegi 1.JPG
Maria Markotegi Sariketa; Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleek parte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat.

lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n bukatuko da

BERGARAKO
KOLDO ELEIZALDE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra arte izango da. OINARRIAK

AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK

Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke