«Amaia Ballesteros»: berrikuspenen arteko aldeak
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu. | Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu. | ||
− | Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan | + | Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan aritzen da: Saure etxerako egindako proiektuak, erakundeen kanpainetarako sortutako komikiak, Gobernuz kanpoko elkarteentzat, fanzineetarako... Xabiroi eta [https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/categories/amaia-ballesteros Gaur 8]-n argitaratzen ditu komikiak ere. |
Sortu dituen iraupen luzeagoko komikien artean azkena 2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" izan da, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin. | Sortu dituen iraupen luzeagoko komikien artean azkena 2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" izan da, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin. | ||
− | '''[https://www.tebeosfera.com/autores/ballesteros_amaia.html Tebeosfera atariaren arabera, komikia lantzen hasi zenean | + | '''[https://www.tebeosfera.com/autores/ballesteros_amaia.html Tebeosfera atariaren arabera, komikia lantzen hasi zenean Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan parte hartu zuen, eta XXIV edizioan sari bat eskuratu zuen euskaraz aurkeztutako komikiarengatik.]''' |
Beste sari batzuk ere irabazi zituen garai horretan, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan) | Beste sari batzuk ere irabazi zituen garai horretan, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan) | ||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
'''2004ean''' 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan. | '''2004ean''' 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan. | ||
+ | |||
+ | '''Bere lehen albuma partekatua izan zen: 2005ean Saure etxeak Pulp Fikzioa komikia argitaratu zuen gazteleraz, katalanez eta euskaraz: Amaia Ballesterosek egin zuen albuma osatzen duten 4 komikietako bat.''' | ||
'''2006ean''' Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai. | '''2006ean''' Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai. | ||
− | + | '''2010ean''' Getxoko Komiki Azokan ikusgai egon zen "Escalera de color" Amaia Ballesterosen erakusketa. | |
− | |||
− | '''2010ean''' Getxoko Komiki Azokan | ||
'''2011''' urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen. | '''2011''' urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen. | ||
− | Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa | + | Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta [http://amaia-ballesteros.blogspot.com/2011/10/mi-comic-en-xabiroi-n-24.html Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa Agirreren gidoiaz.] |
'''2012''' urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen. | '''2012''' urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen. | ||
− | '''2013an''' Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta | + | '''2013an''' Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta bestalde Ganorabako lehiaketan epaimahaiko kide izan zen. Komikintza arloko sari ugari jaso ditu hainbat lekuetan antolatutako lehiaketetan: León, Cornellà de LLobregat, Senpere, Portugalete, Basauri, Zumarraga, Galdakao, Tolosa, Noja, Gasteiz… |
'''2015ean''' "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin (Saure) | '''2015ean''' "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin (Saure) |
17:10, 28 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Amaia Ballesteros Lopez 1978 urtean Trapagaranen jaiotako diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea da. Web orrien diseinuan diplomatura lortu zuen, Madriden Diseinu eta Komunikazio Multimediako Masterra egin zuen eta Bilbon Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari ikasketak egin zituen, Publizitate Diseinu Grafikoaren alorrean.
Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu.
Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan aritzen da: Saure etxerako egindako proiektuak, erakundeen kanpainetarako sortutako komikiak, Gobernuz kanpoko elkarteentzat, fanzineetarako... Xabiroi eta Gaur 8-n argitaratzen ditu komikiak ere.
Sortu dituen iraupen luzeagoko komikien artean azkena 2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" izan da, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.
Beste sari batzuk ere irabazi zituen garai horretan, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan)
2002ko Ermuako Komikiaren III. astean “Cómic de Mujer” erakusketan parte hartu zuen, eta beste erakusketa kolektiboetan Bilbon eta Madrilen
2004ean 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan.
Bere lehen albuma partekatua izan zen: 2005ean Saure etxeak Pulp Fikzioa komikia argitaratu zuen gazteleraz, katalanez eta euskaraz: Amaia Ballesterosek egin zuen albuma osatzen duten 4 komikietako bat.
2006ean Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai.
2010ean Getxoko Komiki Azokan ikusgai egon zen "Escalera de color" Amaia Ballesterosen erakusketa.
2011 urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen.
Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa Agirreren gidoiaz.
2012 urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen.
2013an Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta bestalde Ganorabako lehiaketan epaimahaiko kide izan zen. Komikintza arloko sari ugari jaso ditu hainbat lekuetan antolatutako lehiaketetan: León, Cornellà de LLobregat, Senpere, Portugalete, Basauri, Zumarraga, Galdakao, Tolosa, Noja, Gasteiz…
2015ean "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin (Saure)
Ekonomia Soziala gaitzat hartuta, Oletakorta komikia sortu zuen REAS euskadirako.
2016ean «Ilustrazio digitalaren erronka berriak: sorkuntza, erabilera eta kontsumoa" hitzaldian hartu zuen parte, eta 2017an "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak." solasaldian.
2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" komikia argitaratu zuen, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.
Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke
REASEuskadik enkargu berria egin zion eta 2020ko otsailean argitaratu zen "Kanpoaldean/A las afueras" komikia, Albordefilms kolektiboaren gidoiaz.
- web orrialdea:http://amaiaballesteros.com/
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LAN BATZUK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2019 09 IRAILA | Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna | Euskaltzaindia | Juan Luis Zabala / Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Iraila | |
2015 10 URRIA | Oletakorta | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS/ALBOAN | Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Labayru Fundazioa | 2015 urria |
Euskarri digitalean
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011 | Mapagilea | Saure | Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | 2011 |