«2020»: berrikuspenen arteko aldeak
(→2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK) |
(→2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK) |
||
298. lerroa: | 298. lerroa: | ||
|- align=left | |- align=left | ||
|[[Fitxategi:Komikiak 17.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/]] | |[[Fitxategi:Komikiak 17.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/]] | ||
− | ||Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko | + | ||Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko. |
− | '''2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ ''''' | + | '''2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ '''''JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA''''' ] '''ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen''' |
− | + | ' | |
+ | [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ '''''OINARRIAK''''' | ||
15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. | 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. |
22:12, 16 ekaina 2020(e)ko berrikuspena
Edukiak
- 1 2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 2 2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
- 3 EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
- 4 EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 5 2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2020 03 MARTXOA | Samaldan | Oxfam Intermon | Susanna Martín | Susanna Martín | Gazteleraz jatorrizkoa | Gotzone Olarra | 2020ko Martxoa |
04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
05 MAIATZAK 28 | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
UZTAILERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
Uztailaren 2an iritsiko da liburudendetara haurrentzako 'Uxio' komikia, Astiberriren Txikiberri bilduma saileko bigarrena.
Martín Romero galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari." Jatorrizkoa galegoz argitaratu zen, eta 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen liburuak, haur eta gazteentzako atalean. |
‘Emakume guztiok’ komiki liburua argitaratuko da uztailean Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin du eta marrazkiak Higinia Garaik. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.
2020ko uztailaren 17an aurkeztuko da komikia Donostiako Tabakaleran, eta ‘La historia de todas nosotras’ dokumentala proiektatuko da ere. |
URTEAN ZEHAR ARGITARATU DAITEZKEEN KOMIKIAK
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, nahiz eta COVID19 egoera dela eta ez da erraza jakitea argitalpenen epea zein izango den. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi da liburudendetara, Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia, eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar: Martín Romeroren "Uxío" (uztailean argitaratuko dena), Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen "Avni: Animal Vraiment Non Identifié" .
Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta. Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma |
Harriet Ediciones-en Webgunean 2020ean argitaratuko diren bi komikiren aipamenak egiten dira: "Harald eta Ignir-en altxorra" sailaren bigarren alea eta "Gizonak behar dira" izenburuko beste bat. |
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da. |
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitaratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri |
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:
|
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK
|
Wilfrid Lupano gidoilariarekin eta Paul Cauuet irudigilearekin batera sortutako 'Le Loup en slip' lanarengatik Pauen bizi den Mayana Itöiz ilustratzaile baionesa 2020 urteko Eisner komiki sari bat jasotzeko finalisten artean dago, zehazki 9–12 Urte bitarteko haurrentzako kategorian (Best Publication for Kids). Epaimahai batek erabaki ditu finalisten izenak eta ekainak 18 bitarte hautatu ahal izango dituzte bozketarako izena eman duten Komikigintzako profesionalek. Uztailean jakinaraziko dira irabazleen izenak. |
* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai ardutaru da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
Hasiera batean Apirilaren hasieran egitea aurreikusten zen, baina COVID19 pandemia dela eta oraongoz uztailak 3-4-5era atzeratu da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia |
2020ean ez da egingo Getxoko komiki azoka. Hau izan da antolatzaileek zabaldutako mezua: "Getxoko Kultur Etxeak 2020ko urriaren 2tik 4ra aurreikusita zegoen Getxoko 19. Komiki Azoka bertan behera behera uztea erabaki du COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta esparru itxietan jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean. Halaber, urruntze soziala bermatzeko neurriak ere kontuan hartu dira" |
komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki
EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK
- 2020ko neguan Antsoainen lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira.
2020 urtean COVID19 pandemiak hankaz gora jarri ditu egutegiak:
udaberrirako aurreikusten zen Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia uztailean ospatuko da. Sarako Biltzarra Irailaren 6ra (igandea) eta irailaren 7ra (astelehena) atzeratzen da
Saran ere IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina 2021 urteko apirilera atzeratu da
2019an ekainean antolatu zen ere Ziburuko liburu azoka ere, baina oraingoz ez da 2020 edizioaren berririk
Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka (aurten ez da egingo)Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.
JADA BURUTU DIRENAK
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak . Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz, Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia eta Maiatzaren 12an Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea.
- TOLOSA: Joseba Larratxek dinamizatu ditu Tolosan otsailetik maiatzera asteartetan antolatzen diren Irakurketa klubaren saioak. Otsailaren 18an lehen solasaldia “Joana Maiz” komikiaren egileekin, Yurre Ugarte Tolosar gidoilaria eta Joseba Larretxe marrazkilariarekin. Jarraian martxoaren 31an Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”, Apirilaren 28an Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” antologia, eta maiatzaren 26an: Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen “Antzara eguna”.
- OÑATI: Konfinamendu garaian, Oñatiko Liburutegiak "Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Imaz" bideo-solasaldia antolatu zuen Yurre Ugarterekin
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen ' [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
Bi Kategoria
3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, maiatzak 31 bitarte.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, Kursaal Kongresuen Jauregian.(uztaila hasieran egitea aurreikusten da). LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK |
AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK
Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke