«Iñaket»: berrikuspenen arteko aldeak
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2020]] 11 AZAROA [[Fitxategi:2020 Helize.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title= | + | |[[2020]] 11 AZAROA [[Fitxategi:2020 Helize.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Helize]] |
|[[Helize]] | |[[Helize]] | ||
|[[Harriet Ediciones]] | |[[Harriet Ediciones]] |
12:11, 27 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Iñaki Martinez 'Iñaket' Bilbon 1965 urtean jaiotako marrazkilaria da.
1983an Bilboko gazte talde batek Metacrilato fanzinea argitaratu zuen, eta bertan agertu ziren Iñaki Martinezen lehen komikiak, Amalia izeneko gidoilariarekin elkarlanean.
1987-1988 urteetan Habeko Mik komiki-aldizkarian istorio ezberdinak argitaratu zituen: Ahoaren goxoa, Mundua dantzan, Rock basatia.
90. hamarkadan Merlin animazio estudioan lanean hasi eta serie ezberdinetako ekoizpenean parte hartu zuen, besteren artean Marco Antonio. Ondoren, 1997 urtean, Bartzelonara aldatu eta Mariscalen Estudioan Hirukiak, Dragon Hill, edo Twipsy bezalako serieak eta Colors antzezlanaren inguruko sortze lanetan ibili zen 2000. urtera arte.
Bilbora bueltan Iñaket goitizena berarekin ekarri zuen, eta Neverland diseinu-grafikoa estudioarentzat lanean 'The Tokis: Bilboko istorio bat' komikia marraztu zuen.
2011 urtetik aurrera Mikel Begoñaren gidoiekin komiki 5 komiki argitaratu zituen gazteleraz: Tristísima Ceniza (2011), El pico de los cuervos (2013), eta azkenik, Ötzi izeneko Trilogia marraztu zuen: Por un puñado de ámbar, El bueno, el feo y el tuerto eta El cobre tenía un precio. Frantsesez eta italiarrez ere argitaratu dira lan hauek.
2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen, eta 2020ko azaroan Harriet Edicionesek 'Helize' komikia argitaratu zuen, hau ere Mikel Begoñaren gidoiarekin.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2001 | The Tokis : Bilboko istorio bat | Neverland | Alfonso Galletero eta Fernando Ruiz | Iñaket | Jatorrizkoa gazteleraz | Iñigo Arambarri | 2001, The Tokis |