«Asisko»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
72. lerroa: 72. lerroa:
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
|- align=center
 
|- align=center
|[[2020]] [[Fitxategi:2020 asisko sugarren mende.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=1620_Nafarroa_Beheregaina]]
+
|[[2020]] [[Fitxategi:2020 asisko sugarren mende.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Sugarren_mende]]
 
|[[Sugarren mende]]
 
|[[Sugarren mende]]
|[[Gure Berriak]]
+
|[[Gure Berriak]] / [[Erroa]] / Lapurdi 1609 elkartea
 
|[[Asisko]]
 
|[[Asisko]]
 
|[[Asisko]]
 
|[[Asisko]]

14:56, 4 abendua 2020(e)ko berrikuspena

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.

Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Napartheid fanzinean hasi zuen bere ibilbidea, honen sorkuntzan parte hartuaz ZaldiEroarekin batera . Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu, Egunkaria eta Berrian ilustrazio lanak..

Napartheid fanzinearen bidez "Hegoekialde Urruneko Legenda" komikia argitaratu zuen, Arturo Campion Kultur Elkarteak argitaratu zuen "Erraondo"(La Habanako Palma Real Saria) eta Argia aldizkarian agertu ziren ondoren "I'm Pellot, Biba festa" albumean argitaratutuako komikiak.

Argia aldizkarian atalez atal argitaratu eta gero, 2003an "Gartxot" albuma argitaratu zuen (Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera, Adur Larrearen koloreekin; Aiacciuko Komikiaren Nazioarteko 7. Jaialdiaren baitan Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak Ezagutzaren Domina eman zien autoreei) eta 2010ean "Okatxu hegal egiten" (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin).

Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.

Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi diskaren liburukian kanta bakoitza Asiskoren komiki batekin ilustratua dator. Marko Armspach-ekin batera Kutxuflet izenpean Marijane kanta zan! Oskorriren diskarako kantak egin zituen. Pottokaren diskaren azala eta Sagarroi taldearen logoak egin zituen.

2001ean Pernanekin Nora hoa, xirimola? eta 2003an Aitor Txarterinaren marrazkiekin Sugea lilipean liburuak egin zituen.

ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Gure kasa programan parte hartzen du ere. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera Munduaren bira 80 egunetan, doan eta Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen. Gartxot : konkista aitzineko konkista liburua ere egin zuen Edorta Barruetabeñarekin.

2015eko urtarrilean, Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Pa­txi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko baten hutsunea zegoela nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena.

2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

2017 urtean Eusklabo Alaiak albuma argitaratu du Gure Berriak komunikabidearen bidez. 2018ko ekainean Els EUSclaus feliços katalanezko bertsioa argitaratu zen (Pol·len Edicions)

Argia aldizkarian kolaboratzaile aritu zen hainbat urtez Gora Pro Nobis atalean, 2017an azken lana argitaratu zuen arte

Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du.

2017an Xabiroi aldizkarian "Basolatik berri onik ez" sailaren lehen atala argitaratu zen: Asisko arduratu zen gidoiaz  eta Joseba Larratxe marrazkietaz; aldizkarian atalka argitaratu eta gero, 2020ko urrian publikatu zen albuma.

2017an Euskal Herriko Sormen sariaren lehen irabazle izendatu zuten Asisko Urmeneta, Lekeitioko Marabili jaialdian.

2018ko azaroan Asiskok `AztiHitza´ albuma argitaratu zuen, Agosti Xahoren bizitzan oinarritutako komikia. Erroa, Gure Berriak, Herrima eta Prefosta elkarteen arteko lankidetzaren emaitza izan zen argitalpena.

Etxepare Institututuaren bitartekaritzaz, 2019ko irailean Bruselan egin zen Fête de la BD komiki azokan parte hartu zuen Asisko Urmenetak. Aztihitza lana sinatzen egon zen, beste autoreekin batera erakusgai jarri zituzten bere lanak eta bi tailerretan hartu zuen parte.

Asisko Urmenetak 2019ko Euskadi Literatura Saria Ilustrazio modalitatean irabazi zuen Aztihitza komikiari esker. 

2019ko azaroan Nabarralderen eskutik "1620 Nafarroa Beheregaina" komikia argitaratu zuen. Gure berriak atarian bideoan jaso ziren Asiskok komikiari buruz errandakoak.

Asisko Urmenetak eskuartean duen proiektuetako batean Mireille Fanonekin elkarlanean arituko da, Eusklabo Alaiak komikiko protagonista ziren Robinson Crusoe eta Hazurbeltz tartean direla.


2020 asisko sugarren mende.jpg
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.

1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean.

Gureberriak-ek stand propioa izan zuen Sarako Biltzarrean aurten ere, eta irailaren 6ean liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez zen arren, erosteko modua izango zela adierazi du Gureberriakek.


2020ko urrian iritsi da liburudendetara Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek Xabiroi aldizkarirako sortutako 'Basolatik berri onik ez' komikia: aurkezpena urriaren 22an izango da Donostiako Elkarren, 11:30etan (Fermin Calbeton 21)

XABIROI WEBGUNEA KOMIKIAREN TEASERRA Musika: Julen Irazoki DAPA-ren bideoa


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020
2020 asisko sugarren mende.jpg
Sugarren mende Gure Berriak / Erroa / Lapurdi 1609 elkartea Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2020 11 Azaroa
2020 10 URRIA
2020 Basolatik.jpg
Basolatik berri onik ez Ikastolen Elkartea/Xabiroi Asisko Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa lehen atala 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian eta 2020ko ekaineko 56. zenbakian azkena
2019
2019 nafarroa beheregaina.png
1620 Nafarroa Beheregaina Nabarralde Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2019 11 Azaroa
2018 AZAROA
2018 aztihitza.jpg
Aztihitza Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 2018 11 Azaroa
2017
2017 eusklabo.jpg
Eusklabo alaiak Gure Berriak Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 2017 10 URRIA
2010
2010 okatxu.jpg
Okatxu ARGIA (Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu) Mattin Irigoien Asisko

(kolorea Adur Larrea)

Euskaraz Jatorrizkoa 2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal
2003 11 AZAROA
2003 gartxot.jpg
Gartxot Komunikazio Biziagoa / Argia / Absurde Asisko Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) Euskaraz Jatorrizkoa 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1996 I’am Pellot, Biba Festa Argia Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1994
1994 erraondo.jpg
Erraondo Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA Asisko Arturo Campionen ipuin bat jatorri Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1994
1988
1988 hego.jpg
Hegoekialde urruneko legenda Napartheid Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1988ko neguan hasi zen atalka agertzen Naparthei fanzinean eta ondoren argitaratu zen album moduan


WEBGUNE ETA SARE SOZIAL PERTSONALAK

* Intzuratik (Eusklabo Alaiak)

ELKARRIZKETAK,ARTIKULUAK...