«Harriet»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Gregorio Muro 'Harriet' Hernanin 1954an jaiotako euskal komikigile, zinema zuzendari eta gidoigilea da; 2015 urtean Harriet Ediciones argitaletxea sortu zuen. KOMIKIGINTZ...)
 
5. lerroa: 5. lerroa:
 
Txikitatik zinema (aita areto batean pelikulak proiektatzen zituen) eta irudiarekiko zaletasuna izan zuen.
 
Txikitatik zinema (aita areto batean pelikulak proiektatzen zituen) eta irudiarekiko zaletasuna izan zuen.
  
Euskaraz ez zekien arren, 1978 urtean Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta gutxira berak marraztutako istorio batzuk aurkeztu zizkien Erein argitaletxeko kideei, eta horrela publikatu zizkioten lehen komikiak.  
+
Euskaraz ez zekien arren, 1978 urtean Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta gutxira berak marraztutako istorio batzuk aurkeztu zizkien Erein argitaletxeko kideei, eta horrela publikatu zizkioten lehen komikiak:'Iker eta Ixone', 'Bizarzuri', 'Tom eta Wandy'...Baina marrazteari utzi eta  gidoigintzan murgildu zen.
 +
 +
 
 +
Igor Leturiak egindako elkarrizketan Ipurbeltzeko garaiei buruz mintzatu zen:
 +
''
 +
 
 +
Nire lagun Fructuosorentzat istorio laburren gidoiak egiten hasi nintzen Ipurbeltz aldizkariarentzat. Garai bertsuan Julen Lizundiak, Erein-eko zuzendariak, beste batzuentzako gidoiak egitea proposatu zidan: Redondo, Sestelo... Eta horrela hainbat lan egin nituen Erein-entzat ere. Orduan konturatu nintzen beste batzuentzako gidoiak egiten nituenean istorioak hazi egiten zirela, handitu, hobetu. Izan ere, nik marrazkigile moduan nire mugak nituen, eta gidoiak nire mugetara egokitzen nituen, hau da, ez nion nire buruari eskatzen ongi marrazten ez nekizkien gauzak marraztea. Beste batzuentzat egitean, aldiz, ez nuen horrelako kezkarik eta edozer gauza eskatzen nien, ni baino askoz dohatsuagoak baitziren marrazten.''
  
 
Apurka apurka marrazketa utzi eta gidoigintzari ekin zion.
 
Apurka apurka marrazketa utzi eta gidoigintzari ekin zion.

14:12, 29 iraila 2021(e)ko berrikuspena

Gregorio Muro 'Harriet' Hernanin 1954an jaiotako euskal komikigile, zinema zuzendari eta gidoigilea da; 2015 urtean Harriet Ediciones argitaletxea sortu zuen.

KOMIKIGINTZA

Txikitatik zinema (aita areto batean pelikulak proiektatzen zituen) eta irudiarekiko zaletasuna izan zuen.

Euskaraz ez zekien arren, 1978 urtean Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta gutxira berak marraztutako istorio batzuk aurkeztu zizkien Erein argitaletxeko kideei, eta horrela publikatu zizkioten lehen komikiak:'Iker eta Ixone', 'Bizarzuri', 'Tom eta Wandy'...Baina marrazteari utzi eta gidoigintzan murgildu zen.


Igor Leturiak egindako elkarrizketan Ipurbeltzeko garaiei buruz mintzatu zen:

Nire lagun Fructuosorentzat istorio laburren gidoiak egiten hasi nintzen Ipurbeltz aldizkariarentzat. Garai bertsuan Julen Lizundiak, Erein-eko zuzendariak, beste batzuentzako gidoiak egitea proposatu zidan: Redondo, Sestelo... Eta horrela hainbat lan egin nituen Erein-entzat ere. Orduan konturatu nintzen beste batzuentzako gidoiak egiten nituenean istorioak hazi egiten zirela, handitu, hobetu. Izan ere, nik marrazkigile moduan nire mugak nituen, eta gidoiak nire mugetara egokitzen nituen, hau da, ez nion nire buruari eskatzen ongi marrazten ez nekizkien gauzak marraztea. Beste batzuentzat egitean, aldiz, ez nuen horrelako kezkarik eta edozer gauza eskatzen nien, ni baino askoz dohatsuagoak baitziren marrazten.

Apurka apurka marrazketa utzi eta gidoigintzari ekin zion.

80. hamarkadaren erdian utzi zuen Komikigintzaren mundua eta zinemagintzan murgildu zen.


ARGITALETXEA

2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.

2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek, eta elkarrizketa honi esker komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eduki genuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.

Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:

• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste autire batzuen lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.

• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.

• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak.

• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu du: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz", gaztelerazko bere bertsioarekin.2020ean Helize eta 2021 Jarraitu inurriri.

KOMIKI SORTZAILE BERRIZ ERE