«Julen Ribas»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
16. lerroa: 16. lerroa:
 
2006 FRANTZIAR MERKATUA
 
2006 FRANTZIAR MERKATUA
  
Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokmikietan... Sedyas eta Sanvi euskal autoreak lankide izan ditu maiz.    
+
Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokimikietan... Sedyas, Sanvi eta Garluk euskal koloristak lankide izan ditu maiz.    
 
 
 
2008 XABIROI, AZKEN GARAIPENA
 
2008 XABIROI, AZKEN GARAIPENA
46. lerroa: 46. lerroa:
 
KOMIKI PROIEKTU BERRIA
 
KOMIKI PROIEKTU BERRIA
  
  Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin. 2021 edo 2022 urtean argitaratuko da komikia.
+
  Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin. '''Azaroaren 15ean argitaratuko da Alex Tello gidoilariak eta [[Julen Ribas]] irudigileen artean sortutako 'Sua' komikia.'''  Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak [https://www.facebook.com/SUTAGARofizial/posts/423884115772604 Facebook] eta [https://twitter.com/SUTAGARofizial/status/1455881670624690176 Twitter] sareetan. 
  
 
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK==
 
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK==

23:37, 4 azaroa 2021(e)ko berrikuspena

Julen Ribas 1981 urtean Arrasaten jaiotako margolari, ilustratzaile eta komikigilea da.

Txikitatik marraztea maite bazuen ere, lehenik ikasketa zientifiko- teknikoak egin zituen, baina hauek alde batera lagata 1999an Arte Grafikoak ikasi zituen Bartzelonan.

Haur-liburugintzan, 2007 urtearen inguruan Basajaun pertsonaiean oinarritutako ilustrazioak egin zituen ('Basajaun eta zikoina txikia', 'Basajaun trikuak salbatzen', 'Basajaun: auzoko zaratatsuak', 'Basajaunen oporrak', 'Zer gertatu da urarekin?'… guztiak ETB Liburuak argitaletxerako)

Irudigintzaz aparte, #Rockomikiak binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.

2005 NUMENAK KOMIKIA

komikigintzan, 2005ean Sauré argitaletxearen bidez kaleratu zuen bere lehen albuma, Numenak, Aita izenburukoa, Unai Busturiaren gidoiaz sortutako Numenak sailaren trilogiaren lehen liburukia izateko helburuarekin. 2007 urtean Numenak, Alaba argitaratu zen, baina ez zen trilogia osatu. Gazteleraz ere argitaratu ziren aldiberean lan hauek. 2008an ere Unai Busturiaren gidoiez Astelehenak komikia sortu zuen, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformaren enkarguz

2006ean XIRIKA aldizkariak antolatutako komiki lehiaketan sari bat irabazi zuen.


2006 FRANTZIAR MERKATUA

Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokimikietan... Sedyas, Sanvi eta Garluk euskal koloristak lankide izan ditu maiz.

2008 XABIROI, AZKEN GARAIPENA


Xabiroi aldizkarirako 2008ko maiatzean gidolari berri batekin sortu zituen komikiak, Iban Zaldua idazlearekin. Zaldua komikizale deklaratua da, baina Julen Ribasekin ekin zion lehen aldiz komikirako gidoigintzari eta elkarlanaren emaitza 'Azken garaipena' komikia izan zen, naziek II mundu maila irabazi izan balute gerta ziteken istorio ukroniko bat. Bi sortzaileek elkarri egindako ekarpenak ezagutzeko ikus Azken Garaipena artikulua.

2009 eta 2010 urteetan Berria egunkariko Manttangorri gehigarrirako 'Fermin eta Xatur' pertsonaien zintak argitaratu zituen.

2012 urtean Beñat Zalduak haur literatura kategoriako Euskadi Saria jaso zuen Azken garaipena albumari esker.

Margogintzan, 2014ko urrian akuarela lanetan oinarritutako erakusketa egin zuen Bergarako Nahikari tabernan.

2014 urtean 'Karlisten altxorra' haur literaturazko liburua ilustratu zuen, Gaizka Arostegiren gidoiaz.

2015ean Xabiroien argitaratu zuen 'Zer nahi eta hura eman' 8 orriko istorioa, bere gidoiaz baina Unai Busturiaren ideia batean oinarrituta.

2016ko maiatzean Arrasaten Rockomikiak ekimenari lotutako erakusketan hartu zuen parte, eta azaroan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asteak Euskadi Fantastikoa ekimenean parte hartzeko eskatu zion: azken 6 urtetako marrazki eta zirriborroekin (argitaratutako lanekin zein proiektuekin)erakusketa egin zen Donostiako Udal Liburutegian.

2016 SANTA FAMILIA KOMIKIA

2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. 2017ko urrian album bezala argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak.


2018an Eider Rodriguezek Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen "Santa Familia" lanagatik, eta "Bihotz handiegia" lanarengatik euskarazko literaturako Euskadi saria ere: urte berean bi Euskadi sari jasotzen dituen lehen idazlea izan da.

Ondorioz Julen Ribasenek kasua, Euskadi Sarietako Haur eta gazte literaturako sailetan irabazle izan diren bi komikiren ilustratzaile izan da, baina bi kasuetan soilik gidoilariak izan dira sarituak.

KOMIKI PROIEKTU BERRIA

Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin. Azaroaren 15ean argitaratuko da Alex Tello gidoilariak eta Julen Ribas irudigileen artean sortutako 'Sua' komikia.  Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak Facebook eta Twitter sareetan.  

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017 URRIA
2017 santafamilia.jpg
]]
Santa Familia Ikastolen Elkartea/Xabiroi Eider Rodriguez Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2015etik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira
2011 URRIA
2011 azkengaraipena.jpg
Azken garaipena Ikastolen Elkartea/Xabiroi Iban Zaldua Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2008tik 2010era atalka Xabiroi aldizkariko 13. zenbakitik 20. zenbakira
2007
2007 numenak alaba.jpg
Numenak, Alaba Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2007
2005
2005 numenak aita.jpg
Numenak, Aita Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2005

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA INTERNETEN