«Mikel Begoña»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Komikigintzari buruzko lanak) |
|||
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. '''2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.''' | Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. '''2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.''' | ||
− | [https://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/1_6_121__8_20_13_SombraParraEusk.pdf?hash=aea820d5c400c9011e9f38ec93b27734 'Parraren itzalpean'] izenburuko lehen istorioa Mikel Begoñaren gidoiaz eta Higinia Garayren irudiekin osatu da. [https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=250&t=1 Txakolinguneko webgunean eskuratu daitezke komiki guztiak.] | + | [https://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/1_6_121__8_20_13_SombraParraEusk.pdf?hash=aea820d5c400c9011e9f38ec93b27734 'Parraren itzalpean'] izenburuko lehen istorioa Mikel Begoñaren gidoiaz eta Higinia Garayren irudiekin osatu zen, eta bi hilabetean behin komiki digital berri bat jartzen da zaleen eskura. |
+ | |||
+ | * 'Parraren itzalpean'Higinia Garayren irudiekin | ||
+ | * 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute. | ||
+ | * 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin | ||
+ | * 'Rokail', Adur Larrearen irudiekin | ||
+ | |||
+ | [https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=250&t=1 Txakolinguneko webgunean eskuratu daitezke komiki guztiak.] | ||
2022ko abenduan '''bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua'''. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. | 2022ko abenduan '''bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua'''. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. |
21:00, 15 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena
Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta Komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez.
Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. (2014-2017 artean antolatu ziren jarraian jardunaldien 4 edizioak)
Tebeosfera atariko bere fitxaren arabera, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarraren lankidetzan aritu zen. Zenbait komiki lehiaketetara aurkeztu zituzten elkarrekin sortutako lanak eta hainbat sari jaso zituzten: 2005ean Elgoibarko “Kokoe” lehiaketan eta 2006ean Basauriko udalak antolatutako “Ganorabako” lehiaketan.
2007 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa. Matxitxakoko gudua. Ricardo R. Sendra marrazkilariarekin. Argitaratzeko autoediziora jo zuen eta Gure Erroak editoriala sortu zuen. Euskaraz eta gazteleraz merkaturatu ziren bi lan hauek.
2008an hasi zen bilboko Iñaket marrazkilariarekin elkarlanean. Aurreko laneko tematikarekin jarraituz, gerra zibila eta frankismoan kokatutako bi lan sortu zituzten gazteleraz: Norma argitaletxeak merkaturatako Tristísima ceniza (Sollubeko borrokak eta Robert Capa argazkilariaren bizipenak jasotzen dituena) eta 2012an El pico de los cuervos: urrenez urren, Nómadas Bildumako 32 eta 64 zenbakiak izan ziren, eta lehena Cambourakis etxeak frantsesez argitaratu zuen. 2020ean iritsi zen liburudenda eta liburutegietara bi autoreen euskarazko lehen lana, Helize (Harriet Ediciones).
Aldizkarietan ere kolaborazioak egin ditu: 2012 urtetik aurrera APIE-EIEPk argitaratzen duen el Balanzin aldizkariko 8, 9, 13 zenbakian eta 2015 urtean Rumble!! Aldizkariko 19 zenbakian. 2017ko El Balanzin aldizkarian Harriet komilariari eta editoreari buruzko artikulua idatzi zuen.
Xabiroi aldizkarian ere istorioak argitaratu ditu: Adur Larrearekin The last shot eta Alex Orberekin Gotzargi istorioak (2014 eta 2015eko abenduko aleetan urrenez urren, 34 eta 38 zenbakietan), eta 2019ko maiatzeko 51. alean Kike Infamerekin batera sortutako "Bostetik bostera" istorioa.
2015 Norma Argitaletxean berriz eta beste behin Iñaket marrazkilariarekin ÖTZI Sailari ekin zioten, Neolitikoan kokatutako western giroko kontakizuna: trilogia "Ötzi#3 El cobre tenía un precio" komiarekin 2019 osatzen da 2919ko urrian; Italian ere argitaratu da.
2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Adur Larrearen marrazkiekin The last shot komiki saila hasi zuen, eta 2017 urtean album moduan merkaturatu zen Arditutakoak izenburupean.
Uberan atariak 2017 urteko komiki uztari buruzko elkarrizketa egin zion
2018ko apirilean Komikiz komiki, lubakiz lubaki ikuskizuna eskaini zuen Elgetan.
2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Helize' proiektuak, eta 2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen 'Helize' komikia, Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen marrazkiekin.
Nabarraldek beste urte batez komikia eta euskal komikigileen aldeko apustua berretsi du.
Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztuko da 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza |
Mikel Begoñak Euskarazko Komikiaren istoria ikertu du eta hainbat erakusketa antolatu ditu:
2017 urtean Kike Infamerekin batera 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuen. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin. 'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahal izan zen Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ibiltari programaren barne Bakioko Txakolingunean. Urriak 1 bitarte Amorebieta-Etxanon izango da erakusgai. |
Mikel Begoñak ere parte hartze zuzena izan du 2021 urtean martxan jarri zen Txakomic ekimenean: Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. 'Parraren itzalpean' izenburuko lehen istorioa Mikel Begoñaren gidoiaz eta Higinia Garayren irudiekin osatu zen, eta bi hilabetean behin komiki digital berri bat jartzen da zaleen eskura.
Txakolinguneko webgunean eskuratu daitezke komiki guztiak. 2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Nabarraldek beste urte batez komikia eta euskal komikigileen aldeko apustua berretsi du.
Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztuko da 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza |
Hasieran aipatu bezala, Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. Info 7 irratian komikigintzari buruzko iruzkinak egin ditu.
AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 09 IRAILA | Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta | Nabarralde | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021, gazteleraz aldiberean | |
2020 11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2017 11 AZAROA | Arditutakoak | Bertsozale Elkartea Bertsolari Aldizkaria 108 | Mikel Begoña | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA | |
2007 | Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda | Gure Erroak | Mikel Begoña | Ricardo M.Sendra | Edizio elebiduna | 2007 |
Komikigintzari buruzko lanak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZAK |
---|---|---|---|---|
07 UZTAILA | Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco | Bizkaiko Foru Aldundia | Mikel Begoña / Kike Infame | Euskaraz eta Gazteleraz |