«Usua Lasa»: berrikuspenen arteko aldeak
(→ASTERIXEN ABENTURA BERRIAK) |
|||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
Usua Lasaren eskutik itzuli dira euskarara ere 'Asterrizen hamabi probak' komikia ez den album ilustratua, 'Bilatu eta aurkitu' saileko bi liburuki. | Usua Lasaren eskutik itzuli dira euskarara ere 'Asterrizen hamabi probak' komikia ez den album ilustratua, 'Bilatu eta aurkitu' saileko bi liburuki. | ||
− | == ASTERIXEN ABENTURA BERRIAK == | + | == USUA LASAK ITZULITAKO ASTERIXEN ABENTURA BERRIAK == |
17:20, 14 otsaila 2022(e)ko berrikuspena
Usua Lasa Urkiri Debar itzultzailea da.
Nor da Nor atariaren arabera, liburu hauen itzulpen lanak egin ditu.
Lurraren historia Broutin, Christian (2007) Mirarien garaia Bondoux, Anne-Laure (2010) Dinosauroen garaian Elie, Mathilde (2012) Aitatxo konektatuta dago Kemmeter, Philippe de (2018)
Zestoako Bakun itzulpengintza enpresan egindako lanen baitan, XXI. mendean Asterixen komikiak euskaratzeko prozesuan itzultzaile nagusia izan zen, Joseba Ossarekin lankidetzan lehenik, eta gero bakarrik, 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' komikia Maddalen Arzallusekin batera euskaratu ondoren azken honi txanda eman zion arte.
1996 urterarte Elkar argitaletxeri esker argitaratzen ziren Asterixen komikiak euskaraz, baina 2001 urtetik aurrera Salvat etxeak eskuratu zuen Espainiako Estatuko hainbat hizkuntzetan sail hau argitaratzeko eskubidea ('Asterix eta Latraviata' komikiaren argitaratzean Alberdaniak ere parte hartu zuen).
SALVAT/BRUÑO-ren eskutik argitaratu dira 2009tik aurrera Asterixen XX. mendeko komiki istorikoen berrargitalpenak eta baita XXI. mendean Uderzok eta ondoren Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berrien Espainiako Estatuko merkaturatzeak.
2009an Joseba Ossa eta Usua Lasa lankidetzan aritu ziren 'Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua' euskaratzeko: ondoren Usua Lasa izan zen edizio historikoaren 'Asterix Galiarra' lehen aletik hasita 10. aleraino itzultzaile nagusiaa, 7. eta 8. aleetan izan ezik, Ramon Iriartek itzuli baitzituen.
'Asterix eta piktoak' etapa berria ireki zuen komikiaren euskaratzailea ere Usua Lasa izan zen: 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Maddalen Arzallusekin batera euskaratu zuen, eta 2016 urtetik aurrera ('Asterix : Arbernoko ezkutua' eta 'Asterix Olinpiar Jokoetan' ale historikoetatik eta 'Asterix Italian' etapa berrikotik hasita) Maddalen Arzallus arduratu da euskarazko bertsioetaz.
Usua Lasaren eskutik itzuli dira euskarara ere 'Asterrizen hamabi probak' komikia ez den album ilustratua, 'Bilatu eta aurkitu' saileko bi liburuki.
USUA LASAK ITZULITAKO ASTERIXEN ABENTURA BERRIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 10 URRIA | Zesarren Papiroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 36 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia / Usua Lasa | 2015 10 URRIA Le Papyrus de César, Les Editions Albert René |
2013 10 URRIA | Asterix eta piktoak | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 35 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 2013 10 URRIA Astérix chez les Pictes,Les Edition Albert Rene |
2009 | Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 34 | Goscinny eta Uderzo | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa / Joseba Ossa | 2009 L'anniversaire d'Astérix et Obélix. Le livre d'or (Les Editions Albert René) |
XXI MENDEKO EUSKARAZKO BERRALGITALPENAK
BILDUMA KLASIKOA eta BILDUMA HANDIA Bildumetan
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 02 OTSAILA | Asterix legionarioa | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 10) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1967, Astérix légionnaire |
2014 02 OTSAILA | Asterix eta normandoak | SALVAT/BRUÑO(Asterix Bilduma Handia 9) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1966, Astérix et les Normands |
2012 05 MAIATZA | Asterix eta kleopatra | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 6) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1965, Astérix et Cléopâtre |
2013 05 MAIATZA | Asterix Galiako itzulian | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 5) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1965, Le Tour de Gaule d'Astérix |
2011 | Asterix gladiadorea | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 4) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1964, Astérix gladiateur |
2011 | Asterix eta godoak | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 3) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1963, Astérix et les Goths |
2012 11 AZAROA | Asterix: Urrezko igitaia | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 2) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1962, La serpe d'or |
2012 11 AZAROA | Asterix galiarra | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Handia 1) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1961, Astérix le Gaulois |
2010 11 AZAROA | Asterix: Urrezko igitaia | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Klasikoa 2) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1962, La serpe d'or |
2010 11 AZAROA | Asterix galiarra | SALVAT/BRUÑO (Asterix Bilduma Klasikoa 1) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1961, Astérix le Gaulois |