«PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
66. lerroa: 66. lerroa:
  
 
2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna '''2021 urteko maiatzak 7''' izan zen. (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten zen lanak aurkezteko epearen itxiera)  
 
2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna '''2021 urteko maiatzak 7''' izan zen. (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten zen lanak aurkezteko epearen itxiera)  
 
 
 
{| class="wikitable"
 
|+ style="background:DarkSlateBlue; color:white; text-align:center;"|'''2021eko “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA '''
 
|- style="background:Lavender; color:black"
 
! width="120 px" |[[Fitxategi:1615218939115.png|center|thumb|200px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=KOMIKIAK_SORTZEKO_EUSKO_JAURLARITZAREN_DIRU_LAGUNTZA_DEIALDIA]]
 
! width="250 px" |''ESKAERA EPEA ITXIA''' <br />2022ko urtarrilak 28 izan zen lanak aurkezteko azken eguna<br />
 
[http://www.komikipedia.eus/index.php?title=KOMIKIAK_SORTZEKO_EUSKO_JAURLARITZAREN_DIRU_LAGUNTZA_DEIALDIA Ikusi lehiaketa honen ezaugarri nagusienak]
 
|}
 
 
  
 
<br>
 
<br>

13:41, 16 martxoa 2022(e)ko berrikuspena


2021 URTEKO IRABAZLEAK KATEGORIA NAGUSIETAN

  • Alfredo Borés Ricart: ‘Sin querer’
  • Paula Estévez del Diego: ‘Ziztu bizian’
  • Usoa Kuartango Rozas: ‘Gauerdiko eguzkian’


Portugalete 2022 komiki lehiaketa.jpg
ANTOLATZAILEAK Portugaleteko Udala.
LANAK AURKEZTEKO EPEA Lanak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean bukatuko da. Egun horretako posta-ikurra daukaten lanak ere

onetsiko dira. (azken edizioetan lanak otsailean edo martxoan izan ohi da lanak aurkezteko epearen itxiera) Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia)

GAIAK: Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.
LANEN EZAUGARRIAK zuri-beltzetan edo koloretan aurkez daitezke lanak.

KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren einekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

LEHIAKIDEEN JATORRIA Ez dago jatorri mugarik. Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa
HIZKUNTZAK Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa
ADINAK
KOMIKIA KATEGORIAN


Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari (200 € eta trofeoa)

Beste hiru sari gainontzeko partaideentzat

KOMIKI BANDA KATEGORIA

Akzesita, 18 urtetik beherako onenari (100 € eta trofeoa)

Beste sari bat adinez nagusikoentzat

SARIAK
KOMIKI KATEGORIA


LEHEN SARIA “PORTUGALETE URI URENA”: 1.700 € eta trofeoa

BIGARREN SARIA: 1.250 € eta trofeoa

HIRUGARREN SARIA: 900 € eta trofeoa

Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Akzesita, Portugaleteko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari 200 € eta trofeoa

KOMIKI BANDA KATEGORIA

LEHEN SARIA 300 € eta trofeoa

Akzesita, 18 urtetik beherako onenari 100 € eta trofeoa

INFORMAZIO GEHIAGO 2021 EDIZIOKO OINARRIAK

2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna 2021 urteko maiatzak 7 izan zen. (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten zen lanak aurkezteko epearen itxiera)


2021 URTEKO IRABAZLEAK KATEGORIA NAGUSIETAN

  • Alfredo Borés Ricart: ‘Sin querer’
  • Paula Estévez del Diego: ‘Ziztu bizian’
  • Usoa Kuartango Rozas: ‘Gauerdiko eguzkian’


1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala  urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da. 

Hasierako edizioetan gaztelaniazko komikiak soilik onartzen ziren, baina laster hasi ziren euskarazkoak onartzen eta berariazko akzesita sortu zuten euskarazko lan onenarentzat.

Euskal Herriko eta estatu espainiarreko komikigile ugarik hartu dute parte bertan eta sariak eskuratu dituzte: euskal herritarren artean batzuk aipatzeagatik Álvaro Ortega, Patxi Gallego, Amaia Ballesteros, Rober Garay, JaviRoyo, Gastón Majarenas, Josu Mitxelena Unsain, "Mattin", Ainara Azpiazu "Axpi", Santiago Valenzuela García, Borja Crespo, Kaiet Bengoetxea, Concceta Probanza... 2018an adibidez 132 lan aurkeztu ziren (aurreko urtean baino %30 gehiago).


Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen.


1995 urtean, IX. edizioan, euskarazko izena ere erabiltzen hasi ziren apurka apurka: Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa

Hamabosgarren deialditik aurrera "tira komikoa" modalitatea sartu zen.

Urtero aldizkari bat argitaratu ohi da lan irabazleekin: Portugaleteko udal zerbitzuetan edo Getxoko Azokan eskuratu ahal izaten da. 2011 urtean 25. edizioa antolatu zela ospatzeko ordurarteko irabazle guztien lanekin bilduma osatu zen.


Tebeosfera atarian jaso dute lehiaketa honi buruzko informazio historikoa