«Farmazia Beltza»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
52. lerroa: 52. lerroa:
  
 
Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen."
 
Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen."
 +
 +
== 2022 NATASHA ==
 +
'''
 +
Lehen aldiz 2022an euskal komikigileen lan bat argitaratuko du Farmazia Beltzak'''
 +
 +
{|class="wikitable sortable"
 +
|- align=left
 +
! width="120 px"|[[Fitxategi:Natasha.jpg|center|thumb|150px|link=https://twitter.com/Aritzeto/status/1519947945436663811?cxt=HHwWhsCyzc6m-JcqAAAA]]
 +
! width="350 px" |Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz TrueBaren marrazkiekin, Natasha komikia maiatzaren amaieran egongo da eskuragarri Farmazia Beltza (euskaraz) eta Nuevo Nueve (gazteleraz)argitaletxeen eskutik. Proiektuak 2021 urtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiaren baitan.
 +
|}
 +
  
 
== FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK ==
 
== FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK ==

23:10, 29 apirila 2022(e)ko berrikuspena

Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak 2018 urtean jarri zuen abian Farmazia Beltza argitaletxea. Ereitenek kultur arloan egiten duen lana gizarteratu, tokiko komunitatea sortu eta komunitatean bere burua txertatzea helburu duten ekimen sorta baten barne kokatzen da proiektu editorial hau. Komikigintzak presentzia berezia du Ereitenen lan hildoetan, komikia sustatzeko gune eta proiektuen kudeaketaz gain, Farmazia Beltzaren bidez Zerocalcalre italiar irudigilearen 4 komiki ekarri dituzte euskarara.

Bere webgunearen  arabera, Ereiten 2003 urtetik zerbitzu-entrepresa bat da eta bere lanaren muina informazioaren kudeaketa eta hedapen eraginkorrean oinarritzen da. 


Ereitenek eskuratu zuen Gipuzkoako Aldundiak komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko antolatutako lehiaketa, eta 2014ean ireki zituen bere ateak Komikiguneak. Dokumentazio eta artxibo lanaz  gain, jarduera ugari antolatzen dituzte #Komikigunea-n. Besteren artean, Rockomikiak erakusketa eta hitzaldi zikloa (Donostia, Gasteiz,Arrasate...), ‘Komikia generoka’ erakusketa Koldo Mitxelena liburutegian...

Farmazia Beltzak 2018/2019an argitaratu zituen lehen lanak hauek izan ziren:

  • David Zapirainen "Usainak" testu laburren bilduma eta Garbiñe Ubedaren "Asteburu zuri bat narrazioa" ( bi obrak liburu bakar batean jasoak)
  • Koldo Almandozen "Argazkiazpitituluak" eta 'Igeri edo ito : itsas nobela bat'.
  • Almandozen "Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera".
  • Uzta 01 lan kolektiboa ere argitaratu zuten hitzaldiekin, artikuluekin, collage, argazki eta marrazkiekin...
  • Bilduma bat : Sandro Penna / aukeraketa eta itzulpena, Iñigo Astiz ; marrazkiak eta diseinua, Damaris Pan.


KOMIKIAK: 2018/2019/2020/2021 ZEROCALCARE EUSKARAZ

2018/2019 HONDAMUINEAN

 komikigintzari dagokionez, 2018ko azaroan Zerocalcare marrazkilari italiarraren Macerie Prime euskarara ekarri zuten, Hondamuinean izenburuarekin eta  Koldo Izagirrek itzulita. 2 liburukia 2019ko apirilean argitaratu zen: Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago. 2018an Zerocalcare komikigilearen Hondamuinean argitaratu zuen Farmazia Beltzak, eta 2019ko apirilean argitaratu zuen saila osatzen zuen bigarren liburukia: "Macerie Prime Sei mesi dopo"

Zerocalcare autorea Euskal Herrira etorri zen komikiaren aurkezpenetan parte hartzeko.

Apirilaren 9an Donostiako Komikigunean aurkeztu zen komikia, Zerocalcare, Garbiñe Ubeda, Koldo Izagirre eta David Zapirainekin. Ainara Azpiazuk egin zituen interprete lanak.

Arratsalde horretan Iruñeako Katakrak Liburudendan solasaldia antolatu zen Zerocalcare eta Sustrai Colinarekin, eta saioaren hitzak entzungai jarri zituzten

Apirilaren 10ean Donostiako Komikigunean komikigileentzako saio berezia antolatu zen Zerocalcareren lana ezagutzeko.


2020 KOBANE CALLING

Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsi zen zaleen eskuetara 2020ko udaberrian, Italiako 2. edizioarekin batera.
Aurre-salmentan jarri dute jada Besteren artean, argitalpen honetarako Euskal Herria Italia da eta Etzi.pm izan zituzten konplize.

Komunikabideetan lehen iruzkina Iñigo Astizek egin zuen, Zerocalcare, gatazka guztien gorringotik


2021 ARMADILOAREN IGARKIZUNA

2011 urtean Edizioni Graficart etxearekin argitaratu zuen Zerocalcarek 'La profezia dell'armadillo' eta 2012an BAO Publishing etxearen bidez berrargitaratu zen.

Farmazia Beltzakoen arabera "Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro berria zenbatzeko unitatea da lan hau; horrela, lehen argitaratzetik ehun eta hirurogeita hamar mila ale pasa dira dagoeneko (itzulpenak aintzat hartu gabe).

Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen."

2022 NATASHA

Lehen aldiz 2022an euskal komikigileen lan bat argitaratuko du Farmazia Beltzak

Natasha.jpg
Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz TrueBaren marrazkiekin, Natasha komikia maiatzaren amaieran egongo da eskuragarri Farmazia Beltza (euskaraz) eta Nuevo Nueve (gazteleraz)argitaletxeen eskutik. Proiektuak 2021 urtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiaren baitan.


FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 04 APIRILA
2021 armadiloaren igarkizuna.Jpg
Armadiloaren igarkizuna Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du)
2020 04 APIRILA
Cobane.jpg
Kobane Calling orain Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak.
2019 04 APIRILA
Hondamuinean 6 hilabete.jpg
Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz).
2018 11 AZAROA
2018 hondamuinean.jpg
Hondamuinean Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2017/11/14 Macerie Prime Lehen liburukia (Bao Publishing, italieraz)