«Garazi Albizua»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
18. lerroa: 18. lerroa:
 
Apache Editorial etxearen bidez 'Lea ipurterrea eta harmonika trebea', 'Magical girl' eta gaztelaniaz 'Lara de Altopico' argitaratu ditu (2021)
 
Apache Editorial etxearen bidez 'Lea ipurterrea eta harmonika trebea', 'Magical girl' eta gaztelaniaz 'Lara de Altopico' argitaratu ditu (2021)
  
EIEko lantaldearen parte da, irrati esataria da Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' literatura saioan eta 'Ahots planeta' literatura feministaren podcastean. 'Atopia RPG' rol jokoa sortzen parte hartu zuen.
+
EIEko lantaldearen parte da, irrati esataria da Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' literatura saioan eta [https://www.hamaika.eus/kultura-berriak/garazi-albizua-literatura-feminista-dugu-ardatz-ahots-planeta-podcastean.html 'Ahots planeta' literatura feministaren podcastean]. 'Atopia RPG' rol jokoa sortzen parte hartu zuen.
  
  

06:48, 31 abuztua 2022(e)ko berrikuspena

Garazi Albizua Castelao Santurtzin 1985 urtean jaiotako idazle, irudigile eta komikigilea da. Tailer eta ikastaroak ere gidatzen ditu, adibidez Santurtzi eta Erandioko literatura taldeak, Bilboko Louise Michel liburutegiko sormen tailerra eta hainbat jardueratan parte hartzen du zenbait Emakumeen Etxeetan ere.

2019an Argiako elkarrizketa batean xehetu zituen bere hasierako pausuak eta ordurarteko ibilbidearen gakoak.

Fantasia irakurtzen nuen zientzia fikzioa baino gehiago. Irakurri nuen lehenbiziko liburua Sorgin txikia izan zen, izebak oparitu zidan. Ordura arte komikiak irakurtzen nituen. Horrekin estreinatu nintzen fantasian, eta sekulako deskubrimendua izan zen emakume protagonista batekin topo egitea, komikietan gizonezkoak baitziren protagonista. Fantasiaren munduan barneratzean, baina, beste emakumezko protagonistarik askorik ez zegoela ikusi nuen. Erreferente horren beharra sumatu nuen luzaroan.

Publizitate eta diseinu grafikoaren arloan goi-teknikari ikasketak egin ditu, teknologia berrietan prestatzaile gisara egin izan du lan.

2015 urtean 'Nola egiten dute dordokek?' izan zen bere lehen ipuin liburua, haur literatura arloko lana Jon Garayren marrazkiekin.

2017an Denon Artean/Cenlit argitaletxearentzako 'Kemena' komikia sortu zuen.

Fantasiazko literaturaren arloan 'Ahire Munduak' trilogiaren 2 ale argitaratu ditu, 'Izadia' 2018an eta 'Geun' 2019. Zenbait antologietan parte hartu du Jot Down eta Pamielarako.

Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' ekimenaren baitan Leitzan egonaldia egin zuen eta narrazio bat sortu.

Apache Editorial etxearen bidez 'Lea ipurterrea eta harmonika trebea', 'Magical girl' eta gaztelaniaz 'Lara de Altopico' argitaratu ditu (2021)

EIEko lantaldearen parte da, irrati esataria da Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' literatura saioan eta 'Ahots planeta' literatura feministaren podcastean. 'Atopia RPG' rol jokoa sortzen parte hartu zuen.


Iruleak-txalaparta-eus.jpg
Olga Carmona ilustratzailearekin 'Iruleak' komikia sortu du eta 2022ko urrian argitaratuko du Txalapartak: Olga Carmonaren Story board ederra dago ikusgai


AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017 11 AZAROA
2017 kemena.jpg
Kemena Denon Artean Cenlit Garazi Albizua Garazi Albizua Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA