«Alex Sanvi»: berrikuspenen arteko aldeak
(→ALEX SANVI) |
(→Euskaraz argitaratutako komikiak) |
||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
|2014 10 URRIA [[Fitxategi:2014_HB.jpg|center|thumb|100px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Haur_besoetakoa:_Litxarrerien_jauna]] | |2014 10 URRIA [[Fitxategi:2014_HB.jpg|center|thumb|100px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Haur_besoetakoa:_Litxarrerien_jauna]] | ||
|[[Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna]] [[Haur Besoetakoa Saila]] 1 | |[[Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna]] [[Haur Besoetakoa Saila]] 1 | ||
− | |Ikastolen Elkartea/Xabiroi | + | |[[Ikastolen Elkartea/Xabiroi]] |
|[[Unai Iturriaga]] | |[[Unai Iturriaga]] | ||
|[[Alex Sanvi]] | |[[Alex Sanvi]] |
05:50, 12 iraila 2022(e)ko berrikuspena
ALEX SANVI
Álex San Vicente Sanvi Portugaleten jaio zen 1970 urtean. Arte Ederrak ikasi zituen.
Marrazki bizidunen arloan lan egin zuen Merlin produkzio-etxean.
'El Balanzin', 'Mister K', 'Xabiroi', 'Buenafuente' eta Astiberriren 'Trama' aldizkarietan argitaratu ditu komikiak, baita ere 'L’Inedit' eta 'Spirou aldizkarietan.
Beste autore batzuekin 'Cambio Climático' eta 'Dos Veces Breve especial Euskadi' lanetan pate hartu zuen. Koldo Azpitarte eta beste gidoilariekin lan egin izan du.
Frantzian 'L´Étrange Cas du docteur Jekyll et de Mr Hyde' lanean koloreztatze lanak egin zituen.
2007an hasi zen Xabiroi Aldizkarian komikiak argitaratzen, azaroko 10. alean, Unai Iturriagaren gidoia duen 'Haur Besoetakoa' sailarekin, eta hurrengo zenbakitik aurrera, 2008ko Otsailetik, 'Auzomorro' atalaz arduratzen hasi zen ere, hasieran eta ale solte batzuetan Guakaipuroren gidoiekin eta azken urtetakoetan Sanviren gidoi propioekin.
Xabiroin istorio labur hauek ere argitaratu ditu: 'Turistak' (2008ko Maiatza, 12. zenbakian) 'Lauburu Sarjentua' (2009 Otsaila, 15. zenbakian) eta 'Bushido' (2014ko abendua, 34 zenbakian)
Unai Iturriagarekin 2011 urtean 'Udaberririk ankerrena' komikia egin zuen, Durangok Gerra Zibilean jasan zituen bonbardaketak gaitzat hartuta 'Durango 1936' Kultur Elkartearen ekimenez.
2014 urtean argitaratu zen albumean 'Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna', 2007ko azarotik 2012ko otsailera Xabiroi aldizkarian argitaratutako atalen bilduma.
2018ko urrian kaleratu zen Haur Besoetakoa sailaren album berria: Paristik datorren artista.
2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian 'Haur Besoetakoa' pertsonaiaren komikien istorioekin osatutako 3. istorio zikloari hasiera eman zioten Iturriagak eta Sanvi-k.
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuen 2022 urtean heldu litekeela zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma eta Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkariak komikiaren azala eman du argitara |
---|
2022an berrargitaratuko da ere 'Udaberririk ankerrena' komikia.
Euskaraz argitaratutako komikiak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 10 URRIA | Paristik datorren artista Haur Besoetakoa Saila 2 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | Hasiera 2015eko urrian, Xabiroi aldizkariaren 37. zenbakian eta ondoren atalka 38,40,41,43,45 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 46. zenbakian. | |
2014 10 URRIA | Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna Haur Besoetakoa Saila 1 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2007ko azaroan hasiera Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian eta ondoren atalka 17,19,21,22,28, 30 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 33. zenbakian. Albumerako azken orrialde bat sortu zuten espreski) | |
2011 | Udaberririk ankerrena | Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz jatorrizkoa | 2011 | |
GUZTIRA : 3 KOMIKI EUSKARAZ |