«Axpi»: berrikuspenen arteko aldeak
88. lerroa: | 88. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2022]] URRIA [[Fitxategi: | + | |[[2022]] URRIA [[Fitxategi:Azala.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Foixeko_Katalina]] |
|[[Utzi Azalari]] | |[[Utzi Azalari]] | ||
|[[Dobera]] | |[[Dobera]] |
11:12, 12 urria 2022(e)ko berrikuspena
Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" Hernanin 1980 urtean jaiotako marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hanbat komunikabidetan argitaratu ditu komikiak eta H28 aldizkari saretirikoan zein Tupust! antologian argitaratu ditu lanak. 2020ean bere lehen komiki albuma argitaratu zuen, Angel Rekalderen gidoiaz eta Nabarralderen enkarguz: 'Foixeko Katalina'.
Italian Ars In Fabula, Master in illustrazione per l'Editoria ilustrazio masterra burutu zuen.
2005 urtean Portugaleteko komiki lehiaketako euskarazko akzesita irabazi zuen.
Wikipediaren arabera, 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da.
2008an Ibarrako Galtzakomik komiki lehiaketako bigarren saria irabazi zuen eta 2012an lehen saria. Urte berean Arrasateko komiki ez sexisten euskarazko lan onenaren saria jaso zuen.
Hainbat liburutan aritu da ilustratzaile gisa 2010 urtetik aurrera gidoilari anitzekin:
Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla(Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016), Sekretuen hamaika zapore (Ibaizabal, 2017), Gaua anderea (Ibaizabal, 2018), 'Nire gorputzean bizi naiz' Juan Kruz Igerabideren hitzekin...
Gidoilari bezala, Paula Estévez Del Diego marrazkilariarekin 2017 urteko Etxepare saria irabazi zuen 'Arraroa' albumarekin. Etxepare Saria Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako beste 20 erakundeen Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatzen dute eta haurrentzako euskarazko albumak sortzea helburu du.
Horma-irudi ugari egin ditu, Hernanin, Donostialdean eta Tolosaldean bereziki. 2018 urtean Hernaniko Pilotalekuan egindako muralaren sortze prozesuaren bideoa egin zuen.
Hainbat erakusketetan hartu du parte: Aieteko Kultur Etxeko 'Ilustratzailearen Txokoan', 2016 urtean Arian- Arian- izenekoan Hernanin...
KOMIKIGINTZA
2008tik aurrera Hernaniko Kronikan argitaratu zituen lehen zintak, eta ondoren Berria, Irrien lagunak eta Gara egunkariaren Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu bere komikiak, baita Gaztezulo eta Xabiroi aldizkarietan ere. Berriako Mantangorri gehigarrian parte hartzen du.
2015etik aurrera H28 saretirikoan parte hartu zuen. 'El Balanzin' komiki aldizkarian istorio batzuk argitaratu zituen.
2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Antton Olariaga, Asisko, Mattin, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.
Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.
Urte horretan Parrapean komiki jardunaldietan hartu zuen parte Bilbon, Kataluniako eta Euskal Herriko marrazkilarien arteko norgehiagokan (partaideak: Oriol García, Sussana Martín, Axpi eta Josevisky).
2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan"izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz. Urte horretan ere "Superwomen. Ohiko ikuspuntuari begirada berria" Tabakaleran egin zen jardunaldietan parte hartu zuen.
2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten.
2018an ere Euskal komikiaren ibilaldia ekimenean hartu zuen parte, Mikel Begoña komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta eta Mikel Antero marrazkilariarekin.
Berriak egunkarian argitaratutako komikizketak ekimenean hartu zuen parte Unai Iturria eta Zaldieroa bikotetzat hartuta.
Xabiroirako elkarlanean eta bakarka argitaratu izan ditu lanak: 2015eko otsaileko 35. zenbakian ZaldiEroaren gidoiarekin 'Porrupatatak' 5 orriko istorioa argitaratu zuen eta 2017an orri bateko 'Zartadura' istorioa. 2019ko ekainean Tupust! aldizkariari buruzko elkarrizketa egin zioten Maitane Gartziandiarekin batera eta 'Sendabidea' istorioa publikatu zuen. 2020ko 55 zenbakian 'Jatekoa' komikia argitaratu zuen aldizkarian.
Gaur8rako sortutako zintak naiz.eus-en ikusgai daude.
2019an Tupust! antologian argitaratu zuen komiki bat.
Gaztezulo aldizkarian komikiak argitaratu ditu ere.
2019ko neguan Hernanin komikigintza tailerra egin zuen eta Donostia eta Zumaian Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak UNRWA-Euskadik antolatuta Palestinako errealitatea ezagutarazten laguntzeko gaztetxoentzako komiki tailerrak gidatu zituen.
COVID19 pandemiaren baitan, Streaming bidez egin behar izan zen Euskal komikigintzaren historiari buruzko ekitaldia, eta jada Youtuben dago eskuragarri gazteleraz Kike Infameren gidaritza eta gidoiarekin Ainara Azpiazu "Axpik" eta Mikel Begoñak izandako solasaldia: 70. hamarkadatik XXI menderarte euskal komikigintzak egindako ibilbidea izan zuten hizpide, eta gaur egungo egoera aztertu zuten ere.
2020ean bere lehen komiki albuma argitaratu zuen, Angel Rekalderen gidoiaz eta Nabarralderen enkarguz 'Foixeko Katalina' komikia sortu zuen.
2021 urtean Tupust! kolektiboaren bigarren antologian argitaratu zuen istorio bat.
UTZI AZALARI
2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.
2022 urteko Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen albuma: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak.
Axpiren lana https://www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke, baita Facebook-en ere
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 URRIA | Utzi Azalari | Dobera | Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta | Ainara Azpiazu Axpi | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2020 12 ABENDUA |
2020 ABENDUA | Foixeko Katalina | Nabarralde | Angel Rekalde | Ainara Azpiazu Axpi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 12 URRIA |
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO ANTOLOGIETAN PARTE HARTZEA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 03 MARTXOA | Tupust! 1. | Txalaparta | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Martxoa | |
2021 10 URRIA | Tupust! 2. | Tupust! Kolektiboa/Egilea editore | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021eko Urria | |
2016 04 APIRILA | Altza porru | Komunikazio Biziagoa / Argia | Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Euskaraz jatorrizkoa | 2016 04 APIRILA | |
2016 12 ABENDUA | H28 urdekaria Urtekari Paperitikoa | Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Joseba Larratxe Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital | Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital | Euskaraz Jatorrizkoa | 2016 12 ABENDUA |