«Udalbiltzaren ''Geuretik sortuak'' Egonaldi eta Beka Lehiaketa: komigintza atala»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
5. lerroa: 5. lerroa:
 
  Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartuko du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira.  
 
  Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartuko du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira.  
  
Lehenik komikilariek euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte.
+
'''TESTU HONEN BIDEZ KOMIKIPEDIAN DIRU LAGUNTZA DEIALDI HONEK KOMIKIARI DAGOKION ATALEKO GAKOAK LABURTU DITUGU, BAINA DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ASMOA DUENAK BEKA DEIALDIAREN OINARRIETARA JO BEHARKO DU BALDINTZA GUZTIAK ONDO EZAGUTU ETA ESKAERA EGOKI EGITEKO.'''
  
Ondoren, Balorazio Batzordearen erabakian oinarrituta,  Udalbiltzak argitaratu du bekadunen zerrenda eta baita zein herrietan egin beharko duten egonaldia.
+
'Geuretik Sortuak' egitasmoan lehenik komikilariek euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte (literatura, zinema edo antzerki sortzaileek beraien esparruetan egin beharko duten bezala) .
 +
 
 +
Ondoren, Udalbiltzak osatutako Balorazio Batzordearen erabakian oinarrituta,  bekadunen zerrenda argitaratuko da eta baita zein herrietan egin beharko duten egonaldia.
  
 
2023 urtea  egonaldien eta sormenaren urtea izango da.
 
2023 urtea  egonaldien eta sormenaren urtea izango da.

14:47, 26 urria 2022(e)ko berrikuspena

Udalbiltzak 2022ko urrian jakinarazi du aurki irekiko dela 'Geuretik Sortuak' egitasmoaren bigarren ediziorako sortzaileek proiektuak aurkezteko epea: Oinarriak argitaratu dira jada, baina lanak aurkezteko epea ez da irekiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arte, eta egun horretatik aurrera hilabetekoa izango dak lanak aurkezteko muga: Epearen hasiera Udalbiltzaren Gardentasun atarian jakinaraziko da

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartuko du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira. 

TESTU HONEN BIDEZ KOMIKIPEDIAN DIRU LAGUNTZA DEIALDI HONEK KOMIKIARI DAGOKION ATALEKO GAKOAK LABURTU DITUGU, BAINA DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ASMOA DUENAK BEKA DEIALDIAREN OINARRIETARA JO BEHARKO DU BALDINTZA GUZTIAK ONDO EZAGUTU ETA ESKAERA EGOKI EGITEKO.

'Geuretik Sortuak' egitasmoan lehenik komikilariek euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte (literatura, zinema edo antzerki sortzaileek beraien esparruetan egin beharko duten bezala) .

Ondoren, Udalbiltzak osatutako Balorazio Batzordearen erabakian oinarrituta, bekadunen zerrenda argitaratuko da eta baita zein herrietan egin beharko duten egonaldia.

2023 urtea egonaldien eta sormenaren urtea izango da.

Beka jasotzen duten komikilariek beranduenez 2023ko irailaren 22ean entregatu beharko dute komikia.

2024 urtean kultur zirkuitua osatuko da ekimenean parte hartu duten udalerrietan zehar, lanak hedatzeko.


Proiektu honek sortzaileak eta euskal udalerriak uztartuko ditu, eta euskarazko lanak garatzeko sormen egonaldietan oinarrituko da: esleitutako herrietan kulturgileek 3 asteko egonaldiak egin beharko dituzte, herriko istorioak eta pertsonak ezagutu eta proiektua landu ahal izateko.

Ekonomikoki, komiki sorkuntzarako Bekak ezaugarri hauek ditu:

Sormena: 2.500 € eskainiko dira komiki bakoitzaren sormenerako.

Dietak, ostatua eta egonaldia egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari, baita lanerako lekua bermatu ere.

Pertsona bat edo birentzako egonaldi gastuak estaliko dira.

Hedapena: 200 € eskainiko dira aurkezpen bakoitzeko. Ebazpena jakinarazten den egunean jakinaraziko da zenbat herritan egingo den aurkezpena 2024. urtean.

Aurkezpen hauetako bakoitzean bi komikigile edota idazle bat eta komikigile bat egongo dira, Udalbiltzak hautatuak. Horrez gain, Udalbiltzako ordezkari batek aurkeztuko du ekitaldia. Idazleen/komikigileen ardura izango da ekitaldiaren gidalerroak zehaztea eta euren arteko solasaldiaren nondik norakoak pentsatzea, eta Udalbiltzako ordezkariari berau nolakoa izango den jakinaraztea. Ekitaldiaren ekoizpenak gauza gehiago alokatzea eskatzen badu, Udalbiltza ez da horretaz arduratuko.

Komiki aurkezpena egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari.

Programa honen kontura sortzaile bakoitzak bi beka jasoko ditu, bakoitza hainbat zatitan ordainduko delarik:

- 2023: Sorkuntzaren eta ekoizpenaren %50 esleitzen denetik hilabeteko epean eta %50 entrega datatik hilabeteko epean (beranduenez 2023ko irailaren 22ean entregatu beharko da komikia).

- 2024: Hedapenaren %33 otsailean, %33 maiatzean eta %34 irailean.



Oinarri hauen arabera emandako diru-laguntzak helburu berarekin ematen diren beste diru-laguntzekin bateragarriak izango dira, beti ere gain-finantziaziorik ez balego.


Udalbiltzaren webgunean oinari orokorrak eta deialdia daude eskuragarri, horiek dira erreferentziako dokumentu bakarra: komikipedian, okerrik ezean, laburpen hau egin dugu komikigintzari dagokion ataleko idea nagusiak bilduz:

Sortze-lan hauen xedea euskarazko artelana sortzea izango da.

Onuraduna izateko baldintzak:

Beka hau, kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor dezakete, baldin eta diru-laguntzak eskatzeko datan 16 urteko adina betea badute. (Ikus deialdieko agirietan zein egoeratan ezingo den onuradun izan, hauetako batzuk adibidez: ebazpen irmo baten bitartez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzearekin santzionatua egote, bateraezintasunak, obligazio fiskalak eta Segurantza Sozialekoak, sexuzko diskriminazioa egiteagatik santzio administratiboa edo penala jasoa izatea...). 4 Artikulua. Baztertuak. Balioespen batzordeak eskumena izango du, kasuz kasu, diru-laguntza eskaera bat deialditik kanpo uzteko, betiere honako irizpideak kontuan izanik eta behar bezala arrazoitu ondoren. Baztertuak izango dira, espresuki:  Euskara ez den hizkuntza baten presentzia %30etik gora duten lanak.  Euskal Herriko edozein lurraldetan erroldatuta ez daudenak.  Lanetan hizkera sexista, homofoboa edota arrazista erabiltzen dutenak, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez. Era berean, modu orokorrean deialdi honen bidez lagunduko diren ekintzetatik kanpo geratuko dira honako jarduerak:  Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzetako Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3. artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean sartuta daudenak.  Bere izaera eta helburuengatik beste udal arlo edo erakunde autonomoren baten programa baten edo batzuen bidez bideratu behar zirenak. Dena den, horrelakoetan, dagokion erakunde edo udal arlora bideratuko da eskaera, eta horren berri emango zaio interesatuari.


Gutxienez 2 urtez erroldatuta egon behar izan dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Behera edo eta Zuberoan

Sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Talde gisa aurkeztuz gero, pertsona bakarra izendatu beharko da taldeko ordezkari bezala.

Onuradunen artean erakunde emaileak emakumeen eta gizonen arteko % 40-60ko oreka egotea bermatuko du, betiere aurkeztutako eskaerek parekidetasun hori bermatzea ahalbidetzen badute; hau da, ahal den heinean aurkeztutako eskaeretatik onuradunen genero parekidetasuna bermatzea erakunde emailearen helburuetako bat izango da. Antzerkigintza eta zinemagintzan zuzendariaren sexuari erreparatuko zaio; eleberrigintzan, idazlearenari; eta komikigintzan, dagokion sortzaileari edo sortzaileei (bat baino gehiago badira). dura arautzea da, horretarako lehiaketa erregimena ezarriz.

Sortzaile bakoitzari bi beka emango zaizkio: bata sormenerako, eta bestea hedapenerako.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak zalantzarik gabe jardueraren izaerari erantzuten diotenak eta oinarriek ezarritako epean egikaritzen direnak izango dira. Nolanahi ere, egonaldiaren dietak, ostatua, garraioa eta otorduak ere ordainduko dira, beka kopurutik at.


Komiki lan bakoitzak gutxienez 15 orrialde eta gehienez 20 orrialde eduki beharko ditu. Aukeratutako komikiak liburu bakarrean argitaratuko dira. Komikiekin osatutako bilduma Creative Commons lizentziaren baitan argitaratuko dira. Bilduma hau salmentan egoteaz gain, Udalbiltza Partzuergoko web-orritik deskargatu ahal izango da. Behin betiko komiki lan kopurua, parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da.

Eskaera kopurua: Eskatzaile bakoitzari gehienez ere proiektu bakarrerako beka emango zaio.

ESKAERA

- Beka eskaera orria eskabide-eredu ofizialean aurkeztu beharko da. (II. Eranskina) - Eskaera orriarekin batera agiri orokor hauek aurkeztu beharko dira: 1 Eskatzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia. 2 Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria. Beka onuradun izan ezkero, soilik kontu honetara sartuko da bekaren dirua, aldaketa egiteko pisuzko arrazoiren bat egon ezean. 3 Proiektuak hala eskatzen duenean, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen ardurapeko aitorpena. 4 Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzeari dagokionez egunean dagoela egiaztatzea. 5 Ardurapeko aitorpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena. 6 Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena


Komiki arloan aurkeztu beharrekoa

Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa.
Proiektuaren proposamena azalduko duen laburpena (2 orrialde gehienez).

Txosten laburra azalduz lana herrian nola landuko lukeen azaldu eta proiektua herri ezberdinetara egokitzeko gaitasun edota malgutasuna adierazten dituen

Sortutako edota, izateko kasuan, argitaratutako lan baten orrialde bateko lagina.

Kulturgileek esleitutako herrietan (beti ere bizi diren herritik at) egonaldiak egingo dituzte (3 astera bitartekoak), herritarrekin sormen prozesua partekatzeko eta proiektua landu ahal izateko. Horretarako, kulturgileek esleitutako herrietan 3 asteko egonaldiak egingo dituzte, herriko istorioak eta pertsonak ezagutu eta proiektua landu ahal izateko. Esleitutako herrietan oinarritutako istorioak izatea lehenetsiko da.


Deialdian aurreikusitako beken zenbatekoa, alor bakoitzeko, honako hau izango da (zerga guztiak barne):

 Komikiaren sormena eta hedapena Sormena: 2.500 € eskainiko dira komiki bakoitzaren sormenerako.  Dietak, ostatua eta egonaldia egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari, baita lanerako lekua bermatu ere. Pertsona bat edo birentzako egonaldi gastuak estaliko dira. Hedapena: 200 € eskainiko dira aurkezpen bakoitzeko. Ebazpena jakinarazten den egunean jakinaraziko da zenbat herritan egingo den aurkezpena 2024. urtean. Aurkezpen hauetako bakoitzean bi komikigile edota idazle bat eta komikigile bat egongo dira, Udalbiltzak hautatuak. Horrez gain, Udalbiltzako ordezkari batek aurkeztuko du ekitaldia. Idazleen/komikigileen ardura izango da ekitaldiaren gidalerroak zehaztea eta euren arteko solasaldiaren nondik norakoak pentsatzea, eta Udalbiltzako ordezkariari berau nolakoa izango den jakinaraztea. Ekitaldiaren

ekoizpenak gauza gehiago alokatzea eskatzen badu, Udalbiltza ez da horretaz arduratuko.  Komiki aurkezpena egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari.

Programa honen kontura sortzaile bakoitzak bi beka jasoko ditu, bakoitza hainbat zatitan ordainduko delarik: - 2023: Sorkuntzaren eta ekoizpenaren %50 esleitzen denetik hilabeteko epean eta %50 entrega datatik hilabeteko epean. - 2024: Hedapenaren %33 otsailean, %33 maiatzean eta %34 irailean.

Oinarri hauen arabera emandako diru-laguntzak helburu berarekin ematen diren beste diru-laguntzekin bateragarriak izango dira, beti ere gain-finantziaziorik ez balego.

  • 2023an zehar Udalbiltza Partzuergoak argitaletxeetarako deialdia argitaratuko du

komiki guztiak barnean biltzen dituen bilduma editatzeko. Beraz, eginkizun hau, deialdi honetatik kanpo geratzen da.

Deialdiko 12 Artikuluan zehazten dira Balorazio irizpideak.

Eskaerak aztertuta, puntuazio altuena lortu duten proiektuak esleitutako udalei eta esleipendunei jakinaraziko zaizkie, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpenaren proposamena egingo da. Bertan zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa, onuradunaren datuak eta esleitutako herriak. Diru-laguntza, hura jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie, eta, beraz, behin-behineko zerrenden ebazpenaren aurka aurkeztutako alegazioak onartu egingo balira, behin betiko zerrendetako dirukopuruetan aldaketak gerta daitezke.


Ipuin-bilduma eta komiki-bildumarako argitalpen eta edizio lanetarako kontratazio deialdi bat egingo da 2023. urtean zehar.


Hedapen fasea (2024 urtean zehar) antzerki lanak, ipuin-bilduma, komiki-bilduma eta film laburrak proiektuan parte hartuko duten herrietan aurkeztuko dira. Egonaldi horren ostean sortutako artelanekin, parte hartu duten herri guztiak saretuko dituen aurkezpen zirkuitua egingo da.

Liburu

aurkezpenean eta komikiaren aurkezpenean, bi sortzaileren parte hartzea bermatuko da aurkezpen bakoitzean

Sortzaileak libre izango dira, zirkuituaren hedapen fasearen epemugen baitan, beren lanen ustiapenak, aurkezpenak eta emanaldiak deialdi honek proposatzen duen zirkuitu kulturaletik kanpo egin ahal izateko. Hala ere, sortzaile hauek lehentasuna emango diete zirkuituaren baitako udalerriei horiekin emanaldi egutegia antolatzerako orduan; eta obra bakoitzaren estreinaldia derrigorrez egonaldia egin duen herrian egingo da. Halaber, beti ere hedapen fasearen epemugen baitan, euren obren katxeta %15 edo gehiagoan eskaini beharko dizkiete zirkuitutik kanpoko herriei; inolaz ere merkeago. Azoka edo jaialdi berezien kasuan salbuespenen bat hitzartu ahal izango da Udalbiltza Partzuergoarekin.

Sortzaileek, hedapen fasea amaitu ondoren eta bekarekiko konpromisoa aldatuta, haien lana egile eskubideak kudeatzeko entitate batekin babestea erabakiko balute, eta atzera eraginkortasunez zirkuitu honetan sortutako lanen gaineko gain saririk eragingo balute parte hartzaile diren udalei, uko egin beharko diote atzera eraginkortasunez aplikatuko diren sormen eskubideei.

Hedapen fasea (deialdi honetan zehaztutako emanaldiak eta aurkezpenak) 2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutu beharko da. Horretaz gainera, Udalbiltza Partzuergoak aurkezpen edo emanaldi gehigarriak eskatu ahal izango dizkie sortzaileei data hauen barnean edo data hauetatik kanpo. Aparteko emanaldi horiek mugatuak izango dira, eta soilik “Geuretik Sortuak” proiektuaren logika baten barruan kokatzen direnak izango dira. Udalbiltza Partzuergoak eskatutako emanaldiak eta aurkezpenak deialdi honetan zehaztutako baldintza orokorretan eta baldintza ekonomikoetan egin beharko dira.

14 Artikulua. Onuradunen eskubideak eta betebeharrak

Emandako laguntza justifikatzeko, pertsona edo talde onuradunek ondorengo betebehar orokorrak bete beharko dituzte:


gastuak justifikatzeko (lanak amaitu eta hilabeteko epean). Lehenengoan, oinarri hauen xede diren diru-laguntzak egiaztatzeko, ondorengo egiaztatze agiriak aurkeztu beharko dira:


Sortzaileek beka-eskaerak egiteko epemuga, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hilabeteko epean izango da.

Arte diziplina bakoitzeko gauzatze epemuga zehatz bat izango du, komikiaren kasuan2023ko irailaren 22 arte.


Lehen edizioan Mattin-en Aska komikiak jaso zuen literatur lanen arteko laguntzetako bat.