«Usue Egia»: berrikuspenen arteko aldeak
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Diseinu grafikoko beste formazioa jasotzeaz gain, 'Euskal emakume komikigileak' ikastaroan parte hartu zuen ere. | Diseinu grafikoko beste formazioa jasotzeaz gain, 'Euskal emakume komikigileak' ikastaroan parte hartu zuen ere. | ||
+ | |||
+ | Instagram sare sozialean eta Euskal Irudigilak elkartearen webgunean ikusi daitezke bere lanaren laginak. | ||
08:55, 2 azaroa 2022(e)ko berrikuspena
Usue Egia Fernandez de Retana 1992 urtean Durangon jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. 2021 urtean Ana Arribillaga EHUko Psikologia Saileko irakaslearekin elkarlanean 'Nik esaten dudalako' liburua argitaratu zuen (Denon Artean): 2021 urtean Durango Sor(tzaileen) Leku beka irabazi zuen Usue Egiak 'Ustekabean, krak' proiektuarekin literatura eta ilustrazioa atalean. Proiektua liburu batean gauzatzeko helburua zuen, nobela grafiko edo komiki formatuan. 2022ko udazkenean 'Ura leporaino' komikia argitaratu zuen.
Komunikazioko Gradua egin zuen 2011 eta 2015 urteen artean Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016-2019ra Publizitate eta Harreman Publikoetako Gradua burutu zuen unibertsitate berean. Arte Ederretako graduko ikasketak hasi zituen 2021/2022 ikasturtean.
Diseinu grafikoko beste formazioa jasotzeaz gain, 'Euskal emakume komikigileak' ikastaroan parte hartu zuen ere.
Instagram sare sozialean eta Euskal Irudigilak elkartearen webgunean ikusi daitezke bere lanaren laginak.
Erronka handia izan da, ez ilustratzaile lez bakarrik, baita bestela ere, hamaika kontu burokratiko egin behar izan dut eta. Asko ikasi dut prozesu osoan zehar, egile eskubideei buruz, editorialen funtzionamenduari buruz eta abar. Urte luze eta gogor bi zan dira, baina probetxuzko ilustratzaile lez egin gura dudan bidean ere oso lagungarria izan zait. Asko disfrutatu dut.
Paraleloki, Covid 19 pandemiaren konfinamendua hasi zenean
Beraz, ez zenuen itxaroten liburu bat izatea emaitza.
Ez. Hasieran, egunean bost orri marrazten hasi nintzen, eta hamar egunen buruan 50 orri nituen esku artean. Forma hartzen hasi zen gero, ez eguneroko unitate lez bakarrik; hari batek batzen zuen dena, zentzu bat zuen. Denonartean argitaletxeko editoreari bidali nion, eta ea liburu baterako balio zezakeen galdetu nion. Bazuela zerbait esan zidan, eta jarraitzera animatu ninduen. Hilabetez idatzi eta marraztu nuen. Gero, master amaierako lanari ekin behar izan nion, eta gelditu egin behar izan nuen. Baina liburu erdi baino gehiago neukan eginda. Gero, Durangoko Udalaren Durango Sor(tzaileen)leku beka deialdiak irten ziren