«Ilargiraino»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
1. lerroa: 1. lerroa:
  
  
[[Fitxategi:Ilargiraino.jpg|thumb|300px|left|frame|'''IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO'''|link=http://www.literaturakoadernoak.org/?page_id=45]]  
+
[[Fitxategi:Ilargiraino.jpg|thumb|300px|left|frame|'''IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO'''|link=http://www.literaturakoadernoak.org/?p=3836]]  
  
 
{|class="wikitable sortable" width=48%
 
{|class="wikitable sortable" width=48%

22:55, 2 abendua 2022(e)ko berrikuspena


IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2010 Abendua
IZENBURUA ILARGIRAINO
ARGITARATZAILEA Ataramiñe
GIDOIA Mikel Orbegozo
MARRAZKIAK Mikel Orbegozo
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Cartone Biguina / PDF digitalean
TAMAINA 17 x 24 zm
ORRIALDE KOPURUA 122
SALNEURRIA 15,00 €
ISBN 9788494277719

komikia Ataramiñeko webgunean erosi daiteke eta PDF formatu digitalean eskuratu daiteke ere


2005 urtetik 2019 urtera preso egon zen Orbegozo; Ilargirano bere hirugarren komikia da, eta lehenik Preso nago (2010) eta Preso nago 2 (2013) lanak argitaratu zituen. Mikel Orbegozok Irutxuloko Hitzan zintak argitaratu ohi ditu du.

Ataramiñe argitaletxeak plazaratu ditu Orbegozoren hiru lanak.

2015eko Azaroan 27an aurkeztu zuten komikia Donostian.

Aurreko bi lanak kartzelaren egunerokotasunari lotutako gaiekin osatutako liburuak dira, baina Ilargiraino lanean gidoi bat prestatu zuen, senideak ardatz hartuta: espetxeetarako bidaiak, bisitak... lehenik gaiak aukeratu eta haien inguruan marrazteari ekiten zion Orbegozok.

Izenburuan islatzen dira presoen familiarrek bisitetara joan eta etortzeko egin beharreko kilometroak eta baita Pirritx,Porrotx eta Mari Motots pailazoen "maite zaitut" kanta.

Marian Etxarri, Orbegozoren amak komikiaren aurkezpenean adierazi zuenez

“Aurreko liburuetan umorez hartzen zuen espetxeko krudeltasuna. Barre, edo iseka ere egiten zuen hainbat egoeren aurrean. Oraingoan errespetu handiz landu beharrekoak zirela sentitu du"

Marrazketa lanari dagokionez, Irutxuloko Hitzak jaso zuen bezala presoek “nahi dutena eta nahi adina sortzeko” kartzelako baldintzen zailtasunei aurre egin behar izaten ditela adierazi zuen Orbegozoren amak: hezetasuna omen da Orbegozoren etsairik handiena: “paper mota ezberdinak eramaten saiatzen gara, hezetasunak hondatzen dizkiolako orriak”

Honen adibide, liburuaren azalean ageri den ilargiaren orbanak, esaterako, ez dira propio marraztuak, hezetasunak ateratakoak, baizik.