«José Carlos Torre»: berrikuspenen arteko aldeak
13. lerroa: | 13. lerroa: | ||
Jon Kortazarrek koordinatutako 'Pott Banda. Ekilibrista bihotzean' eta 'Bridge Zubia: Representaciones de los Estados Unidos en la cultura del País Vasco' lanetan argitaratu ditu testu batzuk (hurrenez hurren 2017 eta 2019 urteetan). | Jon Kortazarrek koordinatutako 'Pott Banda. Ekilibrista bihotzean' eta 'Bridge Zubia: Representaciones de los Estados Unidos en la cultura del País Vasco' lanetan argitaratu ditu testu batzuk (hurrenez hurren 2017 eta 2019 urteetan). | ||
− | EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle da. Aldizkari hauekin kolaboratzen du: 'La Gallina Vasca', 'Ekintza Zuzena', 'El Balanzín'... Hormairudiak ere egin ditu eta hainbat erakusketa egin dira bere lanekin, adibidez 'Emazu' | + | EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle da. Aldizkari hauekin kolaboratzen du: 'La Gallina Vasca', 'Ekintza Zuzena', 'El Balanzín'... Hormairudiak ere egin ditu eta hainbat erakusketa egin dira bere lanekin, adibidez 'Emazu' edo eta [https://pastaypizzagrossi.com/buho-exposicion-de-pintura-de-david-tsitskishvili-2/ "Ez Izan".] |
2018 urtean Álvaro Rabellik sortutako 'Ustezko fikzioak' idazkien bildumarako collageak egin zituen. Bi autoreek elkar ezagutzen zuten RumblE! aldizkaritik, non Rabelli artikulugile eta gidoilari lanetan aritu zen eta euskara zuzentzaile lanak egin zituen. | 2018 urtean Álvaro Rabellik sortutako 'Ustezko fikzioak' idazkien bildumarako collageak egin zituen. Bi autoreek elkar ezagutzen zuten RumblE! aldizkaritik, non Rabelli artikulugile eta gidoilari lanetan aritu zen eta euskara zuzentzaile lanak egin zituen. | ||
− | + | Josean Morlesin Arte Ederren Fakultateko irakasleak ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ lana koordinatu zuen, eta euskarazko edizioak Alvaro Rabellik eta José Carlos Torrek idatzitako hitzaurrea du. | |
− | Josean Morlesin Arte Ederren Fakultateko irakasleak ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ | ||
[https://bizkaie.biz/1668169161443 2022ko azaroan argitaratu zuen euskaraz Gallo de Orok ' Frantziako Dama'], Alvaro Rabellirekin elkarlanean sortutako bi egileen lehen komiki lan luzea. Komiki hau argitatzearekin batera [https://siarte.com/2022-11-03-siarte-erakusketa-komiki-frantziako-dama-jose-carlos-torre.php Torrek erakusketa egin zuen Siarte gunean.] | [https://bizkaie.biz/1668169161443 2022ko azaroan argitaratu zuen euskaraz Gallo de Orok ' Frantziako Dama'], Alvaro Rabellirekin elkarlanean sortutako bi egileen lehen komiki lan luzea. Komiki hau argitatzearekin batera [https://siarte.com/2022-11-03-siarte-erakusketa-komiki-frantziako-dama-jose-carlos-torre.php Torrek erakusketa egin zuen Siarte gunean.] | ||
− | |||
19:41, 3 abendua 2022(e)ko berrikuspena
Jose Carlos Torre 'Torretxua' 1977 Barakaldon jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da, EHUko Arte Ederretako irakasle eta Eguillorren lanean aditua.
Eraikuntzan, ostalaritzan eta tailer batean lanean aritutakoa da, baina beti ere marrazkigintza izan du pasio.
27 urtekin hasi zituen Arte Ederretako ikasketak EHUn, eta bertako ikasle kontseilutik komikia eta ilustrazioa ardatz dituen RumblE!! aldizkariaren sorreran parte hartu zuen: aldizkariaren koordinatzailea eta zuzendaria izan zen 2009-2017 epealdian. Kolaboratzaile zerrendan ia 200 izen agertzen dira, unibertsitateko ikasketa garaiko ikasleen proiektuak argitaratu izan dira aldizkarian eta gaur egun Komikigintzan aritzen diren sortzaileenak ere, besteren artean: Josean Morlesín, Leire Urbeltz, Pernan Goñi, Rober Garay, Infame&Co, Javi Rollo, Txo, Amaia Ballesteros, Alfonso Berroya, Alai Zubimendi, Borja Crespo, Iñaket, Javier Ripa, Luciano Saracino, Miguel Berzosa, Josune Muñoz, , Mikel Begoña, Dani Fano, Alex Orbe...
Aldizkarirako, beste lanen artean, Jose Carlos Torrek 'Las aventuras de Pablo el campesino' komikia sortu zuen, 2016ean autoekoizpen bidez liburuki batean argitaratu zena. Tebeosfera atarian zerrendatzen dira bere komiki lanak.
NanoKomik zientzia-dibulgazioko proiektuaren zuzendari artistikoa izan zen 2016 eta 2017 urteetan.
Arte Ederretan Cum laude doktoretza lortu zuen 'Aproximación al discurso plástico de Juan Carlos Eguillor a partir del fondo de Komikigunea (Koldo Mitxelena Kulturunea)' tesiarekin, eta Eguillorren ibilbidea eta obra ikertzeaz gain sortzaile hau ezagutarazteko ekimenetan aritu da: Yohn jauregian erakusketa bat komisariatu zuen, Zazpi Kaleetan egingo den bisita gidatua egin, 'Bilbao Gloria Mundi. El Bilbao de Juan Carlos Eguillor' liburua sortu... Juan Carlos Eguillorren omenez egin zen mural erraldoia sortu zuen lantaldean aritu zen .
Jon Kortazarrek koordinatutako 'Pott Banda. Ekilibrista bihotzean' eta 'Bridge Zubia: Representaciones de los Estados Unidos en la cultura del País Vasco' lanetan argitaratu ditu testu batzuk (hurrenez hurren 2017 eta 2019 urteetan).
EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle da. Aldizkari hauekin kolaboratzen du: 'La Gallina Vasca', 'Ekintza Zuzena', 'El Balanzín'... Hormairudiak ere egin ditu eta hainbat erakusketa egin dira bere lanekin, adibidez 'Emazu' edo eta "Ez Izan".
2018 urtean Álvaro Rabellik sortutako 'Ustezko fikzioak' idazkien bildumarako collageak egin zituen. Bi autoreek elkar ezagutzen zuten RumblE! aldizkaritik, non Rabelli artikulugile eta gidoilari lanetan aritu zen eta euskara zuzentzaile lanak egin zituen.
Josean Morlesin Arte Ederren Fakultateko irakasleak ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ lana koordinatu zuen, eta euskarazko edizioak Alvaro Rabellik eta José Carlos Torrek idatzitako hitzaurrea du.
2022ko azaroan argitaratu zuen euskaraz Gallo de Orok ' Frantziako Dama', Alvaro Rabellirekin elkarlanean sortutako bi egileen lehen komiki lan luzea. Komiki hau argitatzearekin batera Torrek erakusketa egin zuen Siarte gunean.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 12 ABENDUA | Frantziako dama | Gallo de Oro | Alvaro Rabeli | José Carlos Torre | Euskaraz jatorrizkoa | 2022, Abendua |