«Teresa Castro»: berrikuspenen arteko aldeak
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK == | == EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK == | ||
+ | {|class="wikitable sortable" width=48% | ||
+ | |- align=center | ||
+ | !DATA | ||
+ | !IZENBURUA | ||
+ | !ARGITARATZAILEA | ||
+ | !GIDOIA | ||
+ | !MARRAZKIAK | ||
+ | !JATORRIZKO HIZKUNTZA | ||
+ | !ITZULTZAILEA | ||
+ | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
{|class="wikitable sortable" width=48% | {|class="wikitable sortable" width=48% | ||
|- align=center | |- align=center | ||
61. lerroa: | 71. lerroa: | ||
|[[2018]] 04 APIRILA[[Fitxategi:2018 LSB,ANA.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=LSBAna]] | |[[2018]] 04 APIRILA[[Fitxategi:2018 LSB,ANA.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=LSBAna]] | ||
|[[LSBAna]] | |[[LSBAna]] | ||
− | | | + | |Egilea editore / Crowfunding bidez / [[Gehitu]] / [[Mugen Gainetik]] |
|[[Teresa Castro]] | |[[Teresa Castro]] | ||
|[[Teresa Castro]] | |[[Teresa Castro]] |
22:53, 20 abendua 2022(e)ko berrikuspena
Teresa Castro Gutiérrez 1968 urtean Donostian jaiotako marrazkilaria da.
Bere webgunean eta sare sozialetan komikiak argitaratu ditu: 'LSB, Ana', 'Lola, limpiadora de la Moncloa', 'Hada ColHada'... Gehituko aldizkarian eta 'La Gallina Vasca' aldizkarian ere argitaratu zituen komiki hauetako batzuk. Bere ibilbidean zehar Unesco Etxea, Mugen Gainetik, Gehitu... eta beste elkarteentzako lanak egin ditu, baita Santa Coloma de Gramaneteko Udalarentzat edo Valladolideko Udalarentzat.
Donostia kulturako webgunearen arabera hainbat sari jaso ditu: besteak beste, 2021ean Gandiako V. MostraT jaialdiko lehen komiki saria, 2019an Gaztela eta Leongo XIV. Komiki-aretoko eta Mangako kartel lehiaketako lehen saria...
2017ko irailean Gipuzkoako Hitzari elkarrizketa eskaini zion Teresa Castrok, eta horrela adierazi zituen komikiak marrazteko erabakiaren nondik norakoak: “Nik neuk irakurri nahi nituen istorioak kontatzeko hasi nintzen”
“Komikietan badago emakume lesbianen erreferentziaren bat edo beste, baina AEBetako edo Frantziako errealitatea islatzen dute horiek guztiek. Euskal Herrian bizi den emakume lesbiana bat izaki, begirada gertukoagoa falta zitzaigula ikusi nuen”.
Horrela Ana Lopez Suarez Burgos / L.S.B,Ana komiki pertsonaia sortu zuen: autorearen webgunean kontatzen denez “lesbiana izanagatik LGTBI kolektiboarekin zerikusia duten hainbat egoera eta arazoei aurre egiten diena baikortasun eta umore onez”
Pertsonaia sortu eta gero, erregulartasunez argitaratzeko euskarrien faltan, tarte batean geldirik egon zen proiektua.
Pertsonaiak ibilbide sendoagoa hartu zuen 2013an Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen lauhilabeteroko aldizkarian argitaratzeko aukera eskaini ziotenean.
Edukiak
LSB, Ana BILDUMA
LSB, Anaren istorioak liburu bakar batean gazteleraz eta euskaraz biltzeko asmoz, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta kanpainaren barruan komiki bat argitaratzeko Goteo plataformaren baitan finantzaketa kolektiborako proiektu bat jarri zuen martxan.
Proiektuaren webgunean irakurri zitekenez “Gehituk Euskal Herriko eskoletan eta kirol edo aisialdi taldeetan burutzen dituen Sexuafektibitate eta genero aniztasunaren inguruko tailerretan erabiliko du komikia”
Halaber, Mugen Gainetik elkartearen bidez Latinoamerikan LGTBI arloan lan egiten duten elkarteen eskura jartzeko helburua zuen komikiak ere.
Komikiak interesa sortu zuela ikusita, hizkuntza ezberdinetara itzultzeko diru bilketa ere antolatu zuten: inglesa, frantsesa, alemana, katalana, galegoa…
Proiektuak 9.700 euro bildu zituen eta 2018ko apirilean aurkeztu zen bilduma.
HITZALDIAK ETA EMAKUMEAK ETA KOMIKIA TXOSTENTXOA
Proiektua ezagutarazteko eta gaiaren inguruan sentsibilizazioa sortzeko, herriz herri hitzaldiak eman zituen Teresa Castrok 2017ko udazkenean: Beasainen, Eibarren, Donostian, Basaurin…
LSB, Ana pertsonaiaren ingurukoak kontatzeaz gain, komikigintzan emakumeen protagonismoa eta presentzia islatzen duten lanen aipamena egiten zuen, eta hitzaldian erabilitako erreferentziekin sortutako zerrenda sarean jarri zuen eskuragarri
2018ko ekainaren 3ko Argia aldizkarieren alean elkarrizketa egin zioten Teresa Castrori: "Komikiaren helburua ez da bakarrik lesbianak ikusgarri egitea, modu positiboan ikusaraztea baizik"
'Femiñetas' egunkari feministan eta 20 minutos egunkariko '10en 1.' blogean kolaboratzen du, 'Ilustrate, ilustraLES' podcast-a du InOutRadio irratiaren baitan emakumeek sortutako komikiei eta haien sortzaileei ahotsa emanez.
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek argitaratutako komiki bildumetan parte hartu du 2919, 2021 eta 2022 urteetan.
2022 urtean Donostiako Intxaurrondo Kultur etxearen ikastaroen baitan 'Taller de reflexión sobre género a través de la narrativa gráfica' fanzine bat egiteko tailerra gidatuko du: ez da beharrezkoa marrazten jakitea, helburua genero eraikuntzei buruz hausnarketa egin eta bakoitzak aukeratutako baliabide grafikoen bidez aukera ematea orrialde pare batean norberaren istorioak kontatzeko, norberaren esperientziei garrantzia emateko eta bakoitzaren errealitatea izendatu eta gorpuzteko.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA
BESTE AUTOREEKIN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA SAREANhttps://teresacastrocomics.wordpress.com/ |
---|