«2023»: berrikuspenen arteko aldeak
(→MANGA EUSKARAZ) |
|||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
'''Harriet Ediciones eta KABE Zigilua''' | '''Harriet Ediciones eta KABE Zigilua''' | ||
− | [http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/54-biblioteca/3153-presentacion-de-los-nuevos-comics-de-harriet-ediciones '' ‘Kabe’ izeneko | + | [http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/54-biblioteca/3153-presentacion-de-los-nuevos-comics-de-harriet-ediciones '' ‘Kabe’ izeneko zigilupean, 'Harriet Ediciones' argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu dio eta euskarazko komikigintzan bide berriak urratu ditu: 2022ko azaroan argitaratu zuen Tomomi Usui komikigileak sortutako 'Cube Arts' sailaren lehen alea. Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.''] |
Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikusoenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren [https://www.listadomanga.es/coleccion.php?id=4646 2/03 eta 3/03 liburukiak]. | Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikusoenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren [https://www.listadomanga.es/coleccion.php?id=4646 2/03 eta 3/03 liburukiak]. | ||
66. lerroa: | 66. lerroa: | ||
|} | |} | ||
− | |||
== EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK == | == EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK == |
07:30, 4 urtarrila 2023(e)ko berrikuspena
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago, barka itzazu eragozpenak'''
2023 URTEAN ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste argitalpenen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
HARRIET EDICIONES
2023 urteari begira Harrietek komiki proiektu interesgarriak ditu labean:
Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin 'Feroce' komikia: argitaratuko da euskaraz. Frantziar estatuan argitaratu da jada lehen liburukia eta euskaraz ale bakarrean argitaratuko da istorio osoa. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso du lehen atalak.
Bestalde Iñaket irudiglea eta Mikel Begoña gidoilaria 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortzeko prozesuan lanean ari dira.
'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratuko du Harrietek.
2022 urtean Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' sailaren lehen alea argitaratu du Harrietek eta 2023 urteko urtarrilean merkaturatuko da frantsesez bigarren alea.
MANGA EUSKARAZ
Harriet Ediciones eta KABE Zigilua
Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikusoenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren 2/03 eta 3/03 liburukiak.
Beste komiki sail berri hauek ere argitaratuko dira apurka apurka: 'Heroines Game' (Tabasa Iori, 3 liburuki) 'Change the World' (Yuya Kanzaki, 5 liburuki) 'Kami to Yobareta Otaku/An otaku called God'(Rootport); komiki hauek ez dira gatzeleraz argitaratu oraindino. Harriet Ediciones-ek euskarara ekarriko ditu jada gazteleraz argitaratuta dauden 'Dinosan' (Itaru Kinoshita) eta 'Girls Last Tour' (Tsukumizu).
Ooso Comic
"Mirai, catgirl kosmikoa" erabiltzaileak twiterren jakinarazi zuen Bartzelonako Komiki Azokan iragarri zuela Oosok Oosocomic kataluiniako argitaletxeak X-Venture manga komikia euskaraz ere plazaratuko zela. |
---|
2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.
3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila: lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen eta bigaren liburukia abenduan.
Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.
Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.
2023 urtean, beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte.
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.
EPEA AZAROAREN 26EAN ITXI ZEN
Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira. Komikipedian komikien atalari dagokion gako nagusiak laburtu ditugu, baina gogoan izan beti ere Udalbiltzak argitaratutako oinarriak direla legezko erreferentzia bakarra 2022 URTEAN ESKAERA EGITEKO INDARREAN EGON ZIREN OINARRIAK
|
---|
EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.
2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek. Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz: Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
---|