«Maxe L'Hermenier»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEEN AUTOREAREN KOMIKIAK) |
|||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|} | |} | ||
+ | |||
+ | [[Category:Komikiak euskaraz argitaratu dituzten emakume sortzaileak]] | ||
+ | |||
[[Category:2018an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] | [[Category:2018an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
10:19, 8 martxoa 2023(e)ko berrikuspena
Maxe L’Hermenier 1985ean Frantziar Estatuko Fourmiesen jaiotako komiki gidoilaria da. Bere lanen artean euskaraz Harriet Ediciones argitaletxeak 2018an argitaraturako Isaline komikia dago, Yllya marrazkilariarekin sortutako sailaren lehen alea.
Haurra zela komikiekiko zaletasuna garatu zuen, eta fanzine zein beste aldizkari txikietan hasi zen gidoigintzan, eta 2008an Spirou aldizkarirako Pirates des 1001 Lunes Komikiaren gidoia egin zuen, beranduago album bilakatu zena. Telebistako marrazki bizidunen gidoiak egin ditu ere. Komikian Wakfu Heroes sailean parte hartu du, Boufbowl sailean, istorio klasikoen komiki egokitzapenak egin ditu... Informazio guzti hau frantses Wikipediatik eskuratu da, eta honen arabera autoreak errealismoa, umorea eta zientzia fikzioaren alorrak landu ditu.
2011 urtean Creil hiriko jaialdiko saria jaso zuen.
Yllya marrazkilariak sorginak protagonista izango zituen komiki bat egiteko gogoa zeukan, eta 2015 urtean hasi zen Maxe L’Hermenier gidoilariarekin Isaline pertsonaiaren istorioetan oinarritutako saila argitaratzen, Bamboo etxearekin.
Oraingoz 3 ale argitaratu dira:
2015 Sorcellerie culinaire, 2016ean Sorcellerie givrée eta 2017an Sorcellerie magiquien
2017an berriz ere Illyarekin sail berria hasi zuen, Miss Pipelette izenekoa eta berriz ere sorginen munduan oinarritua. 2019an iritsi da frantziar merkatura bigarren alea. Beste autoreekin Les Improbablologies komikia sortu du eta literatura unibertsaleko lanak komikiratu.
EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEEN AUTOREAREN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2019 10 URRIA | Isaline 2 Sorginkeri izoztua | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo) |
2021 05 MAIATZA | Isaline 3: txakurrezko sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo) |