«PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA»: berrikuspenen arteko aldeak
67. lerroa: | 67. lerroa: | ||
{|class="wikitable sortable" | {|class="wikitable sortable" | ||
|- align=left | |- align=left | ||
− | ! width="120 px"|[[Fitxategi:PORTUGALETE 2021.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.portugalete.org/ | + | ! width="120 px"|[[Fitxategi:PORTUGALETE 2021.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.portugalete.org/eu-ES/Albisteak/Documents/20210621-premios-comic-detallados-eu.pdf]] |
! width="500 px" | | ! width="500 px" | | ||
17:12, 23 martxoa 2023(e)ko berrikuspena
ANTOLATZAILEAK | Portugaleteko Udala. |
---|---|
LANAK AURKEZTEKO EPEA | Lanak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5ean bukatuko da. Egun horretako posta-ikurra daukaten lanak ere
onetsiko dira. (Aurreko edizio batzuetan lanak otsailean edo martxoan izan da lanak aurkezteko epearen itxiera) Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia) |
GAIAK: | Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. |
LANEN EZAUGARRIAK |
Kategoria bakoitzean nahi beste lan aukezteko modua izando dute, inolako mugarik gabe, alegia. Egileek banaka edo elkarrekin aurkezteko modua izango dute. Elkarrekin aukeztuz gero, egile bakoitzaren parte-hartzearen portzentajea adierazi beharko dute egileek sinatutako egiaztagiri bat aurkeztuta. Hala egingo ez balute, saria banatzeko orduan egile-kopuruaren araberako proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko litzateke.
Gaia librea izango da, baina komikiko pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan beharko dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketara jatorrizko lana besterik ez da aurkeztuko, inolako kopiarik ez baita onetsiko. Lanak, halaber, teknika librea edukiko du. Informatika teknikaz egindako lanak onartuko dira. KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren einekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira. KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira. |
LEHIAKIDEEN JATORRIA | Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa |
HIZKUNTZAK | Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa |
SARIAK | KOMIKI KATEGORIA
|
INFORMAZIO GEHIAGO | 2023 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK |
Euskarazko komikirik onena: Javier Navarro Araya, 'Nere robota'
|
---|
LEHIAKETAREN SORRERA ETA BILAKAERA
1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da.
Hasierako edizioetan gaztelaniazko komikiak soilik onartzen ziren, baina laster hasi ziren euskarazkoak onartzen eta berariazko akzesita sortu zuten euskarazko lan onenarentzat.
Euskal Herriko eta estatu espainiarreko komikigile ugarik hartu dute parte bertan eta sariak eskuratu dituzte: euskal herritarren artean batzuk aipatzeagatik Álvaro Ortega, Patxi Gallego, Amaia Ballesteros, Rober Garay, JaviRoyo, Gastón Majarenas, Josu Mitxelena Unsain, "Mattin", Ainara Azpiazu "Axpi", Santiago Valenzuela García, Borja Crespo, Kaiet Bengoetxea, Concceta Probanza... 2018an adibidez 132 lan aurkeztu ziren (aurreko urtean baino %30 gehiago).
Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen.
1995 urtean, IX. edizioan, euskarazko izena ere erabiltzen hasi ziren apurka apurka: Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa
Hamabosgarren deialditik aurrera "tira komikoa" modalitatea sartu zen.
Urtero aldizkari bat argitaratu ohi da lan irabazleekin: Portugaleteko udal zerbitzuetan edo Getxoko Azokan eskuratu ahal izaten da. 2011 urtean 25. edizioa antolatu zela ospatzeko ordurarteko irabazle guztien lanekin bilduma osatu zen.
Tebeosfera atarian jaso dute lehiaketa honi buruzko informazio historikoa