«Joxean Muñoz»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
16. lerroa: 16. lerroa:
 
Komikigintzarekin lotura urte horietan garatu zuen Muñozek,  1978 eta 1979 urteen artean helduentzako euskarazko komikiak argitaratu zituzten taldeetan parte hartuz.  
 
Komikigintzarekin lotura urte horietan garatu zuen Muñozek,  1978 eta 1979 urteen artean helduentzako euskarazko komikiak argitaratu zituzten taldeetan parte hartuz.  
 
'Gomikia 2', 'Ehun kilo' eta 'Alde!' komiki bildumak argitaratzeko sortzaile asko elkartu ziren: Astrain, Luis Otaegi, Gentz, Larrarte, Mina, Olariaga, Larrarte, Mikel Plazaola, Alberto Saavedra, Arturo, Guru, Xabi Lopez, Jon Casenave, Philippe,  Andu Lertxundi, Joseba Sarrionandia,...
 
'Habeko mik' aldizkarian ere argitaratu zituen Muñozek lan batzuk.
 
'Habeko mik' aldizkarian ere argitaratu zituen Muñozek lan batzuk.
24. lerroa: 23. lerroa:
 
Urte haietan profesionalki gidoigintza izan zen bere jardunaren ardatz nagusia: telebistarako hasieran, dokumental, programa edo serieetan, zinemarako gero, komikietarako baita ere, eta erakusketetan azkenik.
 
  Lur Argitaletxeak sustatutako 'Gabai' komiki sailean parte hartu zuen ere, lantalde zabal baten barne: Rafa Castellanok hasi zuen saila eta ondoren Joxean Muñozek hartu zuen gidoien segida; Jose Angel Lopetegi eta Carlos Varela arduratzen ziren marrazkietaz, Juan Luis Landa eta Pedro Sestelo tintara pasatzen zituzten irudiak, Gastón Majarenas eta ondoren Iturri eta Aintzane Domenech arduratzen ziren koloreztatzeaz....  
+
  Lur Argitaletxeak sustatutako 'Gabai' komiki sailean parte hartu zuen ere, lantalde zabal baten barne; Rafa Castellanok hasi zuen saila eta ondoren Joxean Muñozek hartu zuen gidoien segida; Jose Angel Lopetegi eta Carlos Varela arduratzen ziren marrazkietaz, Juan Luis Landa eta Pedro Sestelo tintara pasatzen zituzten irudiak, Gastón Majarenas eta ondoren Iturri eta Aintzane Domenech arduratzen ziren koloreztatzeaz...
  
Lan honek segida izan zuen 'Gabai, Vascos ilustres' (Lur, 1992) komiki biografikoen sailarekin. Muñozek, besteren artean, Koldo Mitxelena, Elhuyar, Etxepare, Axular, Barojatarrak... Lope arduratu zen irudietaz eta Angel Turrillas koloreaz.  
+
Lan honek segida izan zuen 'Gabai, Vascos ilustres' (Lur, 1992) komiki biografikoen sailarekin. Muñoz, besteren artean, pertsonaia hauen liburukien gidoiaz arduratu zen Koldo Mitxelena, Elhuyar, Etxepare, Axular, Barojatarrak... Lope arduratu zen irudietaz eta Angel Turrillas koloreaz.  
  
1994tik 2006ra bitartean Muñoz eta Txabi Basterretxeak Tipula - Kultur proiektuak enpresa sortu zuten.
+
1994 urtean Muñoz eta Txabi Basterretxeak 'Tipula' Kultur proiektuak enpresa sortu zuten eta 2006 urtea bitarte hainbat proiektu garatu zituzten.
  
Eusko Ikaskuntzarako Urkiri Salaberriak egindako elkarrizketan horrela dio: "Hasieran Telebistarako produktora bezala sortu genuen, baina, komentatu dugunez, sormen mundu horretan sartuta zaudela ez zara ixten eta erakusketak antolatzen hasi ginen, oso modu naturalean. Komikigileak ginen, gidoilariak (egia esanda horrela definituko nuke nire burua), ikus-entzunezkoetan eskarmentuarekin, ba zergatik ez erakusketa bat? Bai, telebistan edo zineman eserita zaude eta erakusketa batean ez, baina ibilbide bat egin behar duzu eta gidoi bat jarraitu, jendeak esperientzia fisikoa izan dezan"
 
07:08, 3 maiatza 2023(e)ko berrikuspena

Joxean Muñoz Otaegi Donostian 1957 urtean jaiotako gidoilaria, erakusketagilea, zinemagilea, irudigilea eta euskal idazlea da. Hainbat ekimen eta erakundeen kudeaketan parte hartu du: besteren artean Tabakalerako Zuzendari izan zen eta  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea. Helduentzako komikigintzan 70. hamarkada amaierako proiektu aitzindarietan parte hartu zuen, eta 80. hamarkadan komiki gidoigintzan aritu zen, besteren artean 'Gabai' eta 'Irati' bildumetan.

Frankismopean Elvira Zipitriak sortutako ikastolako ikasle izan zen, eta komikiekiko lotura txikitatik du: "igandero tebeo bat erosten ziguten eta tebeo pilo bat genuen, oso gustukoa nuen." adierazi zion elkarrizketa batean Urkiri Salaberriari.

Bartzelonara joan zen unibertsitate ikasketak egitera eta 1979 urtean Arte Garaikidearen Historian lizentziatu zen.

Muñoz 'Oh! Euzkadi' aldizkariko kide izan zen. 1977tik Ramon Saizarbitoria eta Koldo Izagirre Zeruko Argian elkarrekin idazten hasi ziren, 1979ko maiatzean 24 lagunek sinatutako 'Oh Euzkadi' izeneko testu-luzea argitaratu zen tamaina handiko triptiko formatuan: 1979ko ekainetik urria bitartean Izagirrek eta Saizarbitoriak "Oh! Euzkadi" izenburua erabili zuten Zeruko Argiako kolaborazioa berritzeko eta aldizkari bezala 1980ko maiatzean argitaratu zen 'Oh! Euzkadi' aldizkariaren lehen zenbakia.

Lur argitaratzailearen babesean, 'Oh! Euzkadi' aldizkarien eragile nagusiak Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta, Joxean Muñoz, Joxan Elosegi, Juanba Berasategi eta Gotzon Egia izan ziren. Bertan testuak argitaratu zituzten, besteren artean, Lurdes Oñederra, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga...

Hamasei zenbakietatik sei 1980an kaleratu zituzten, zazpi 1981ean, ale bana 1982ko otsailean eta martxoan eta, urtebeteko isilunearen ondoren, 1983ko martxoan azkenekoa.

'Oh! Euzkadi' aldizkarien maketazioa Joxean Muñozen ardura izan zen: diseinu berezia zuen aldizkariak, eta Muñozek azal eta marrazki ugari argitaratu zituen bertan, beste irudigile batzuekin batera: Ana Ugarte,  Jesus Lucas, Antton Olariaga, Juanba Berasategi... Jabier Agirresarobe argazkilariak ere parte hartu zuen.

Komikigintzarekin lotura urte horietan garatu zuen Muñozek, 1978 eta 1979 urteen artean helduentzako euskarazko komikiak argitaratu zituzten taldeetan parte hartuz. 'Gomikia 2', 'Ehun kilo' eta 'Alde!' komiki bildumak argitaratzeko sortzaile asko elkartu ziren: Astrain, Luis Otaegi, Gentz, Larrarte, Mina, Olariaga, Larrarte, Mikel Plazaola, Alberto Saavedra, Arturo, Guru, Xabi Lopez, Jon Casenave, Philippe, Andu Lertxundi, Joseba Sarrionandia,...

'Habeko mik' aldizkarian ere argitaratu zituen Muñozek lan batzuk.

1984an kaleratu zuen Joxean Muñozek Hordago argitaletxearen eskutik 'Parentesiak (etabar)' olerki liburua. Horrez gain, 1992an Susa aldizkariaren separatan ere Begien bizkar olerkia aurkeztu zuen. Bere olerkien antología XX. mendeko poesia kaierak bilduman agertu zen, Koldo Izagirreren eskutik.

Urte haietan profesionalki gidoigintza izan zen bere jardunaren ardatz nagusia: telebistarako hasieran, dokumental, programa edo serieetan, zinemarako gero, komikietarako baita ere, eta erakusketetan azkenik.

Lur Argitaletxeak sustatutako 'Gabai' komiki sailean parte hartu zuen ere, lantalde zabal baten barne; Rafa Castellanok hasi zuen saila eta ondoren Joxean Muñozek hartu zuen gidoien segida; Jose Angel Lopetegi eta Carlos Varela arduratzen ziren marrazkietaz, Juan Luis Landa eta Pedro Sestelo tintara pasatzen zituzten irudiak, Gastón Majarenas eta ondoren Iturri eta Aintzane Domenech arduratzen ziren koloreztatzeaz...

Lan honek segida izan zuen 'Gabai, Vascos ilustres' (Lur, 1992) komiki biografikoen sailarekin. Muñoz, besteren artean, pertsonaia hauen liburukien gidoiaz arduratu zen Koldo Mitxelena, Elhuyar, Etxepare, Axular, Barojatarrak... Lope arduratu zen irudietaz eta Angel Turrillas koloreaz.

1994 urtean Muñoz eta Txabi Basterretxeak 'Tipula' Kultur proiektuak enpresa sortu zuten eta 2006 urtea bitarte hainbat proiektu garatu zituzten.

Eusko Ikaskuntzarako Urkiri Salaberriak egindako elkarrizketan horrela dio: "Hasieran Telebistarako produktora bezala sortu genuen, baina, komentatu dugunez, sormen mundu horretan sartuta zaudela ez zara ixten eta erakusketak antolatzen hasi ginen, oso modu naturalean. Komikigileak ginen, gidoilariak (egia esanda horrela definituko nuke nire burua), ikus-entzunezkoetan eskarmentuarekin, ba zergatik ez erakusketa bat? Bai, telebistan edo zineman eserita zaude eta erakusketa batean ez, baina ibilbide bat egin behar duzu eta gidoi bat jarraitu, jendeak esperientzia fisikoa izan dezan"

Erakusketa horien artean hauek nabarmendu izan dira: San Telmo museoan 'Badu Bada' (euskarari buruzkoa), 'Atarian' (Donostian XXI. mendea ospatzeko antolatutako erakusketa), Cristina enea ingurumen baliabideen etxean, Ivan Zuluetari buruzkoa KM-n.

Koldo Mitxelena kulturunean komikia ardatz zuten hainbat erakusketa prestatu zituen: 1996 urtean 'Komikiak 100' (ondoren herriz herri ikusi ahal izan zena) eta Antton Olariaga, Jon Zabalo "Txiki"... Komikigileei buruzkoa.

Argian https://www.argia.eus/argia-astekaria/1897/antton-olariaga-eta-joxean-munoz-marrazkia-eta-testua-ohe-bereko-bikotekideak olariaga eta Joxean Muñozen arteko solasaldia argitaratu zen.

Muñozek Luis Landa ilustratzailea Gabai proiektuan ezagutu zuen. Landa euskal historia eta mitologia ardatz hartuta frantziar eta espainiar estatuetako komiki merkatuetan argitaratzeko asmoz 1995 urtean 'El ciclo de Irati' saila abiatu zuen, Glénat argitaletxearen eskutik zabaldu zena.

1995an argitaratu zen 'El despertar del Autza', eta frantziar estatuan 1996an argitaratu zen Le cycle d'Irati, Editions Vents d'Ouest.

Bigarren liburukirako Landak argi zuen gidoilari batekin lankidetzan egin nahi zuela, eta Joxean Muñozeri proposatu zion. Bikoteak 1997 urtean 'El medallón de Boldro eta 2003an 'La condena de Irati' sortu zituen.

Istorio hauek album solteetan argitaratu ondoren, 'Integral Irati' izeneko album handian argitaratu zituen Glénat argitaletxeak.

Urte horietan irakurri zituen Paul Urkijo gazteak komiki horiek, eta arabar gidoilari eta zinemagileak 2022 urtean estreinatu zuen 'Irati' filma, komikiko pertsonaia eta istorioak erreferentzia bezala hartuta. Argi neukan euskal mitologiari eta Euskal Herriko Erdi Aroko historiari buruzko pelikula bat egin nahi nuela, hori bai. Betidanik. Kontua da El ciclo de Irati komikian [Iratiko zikloa, Joxean Muñozek idatzia eta Juan Luis Landak marraztua] aurkitu nituela pertsonaia batzuk komikiak edaten duen iturburu horretatik edateko nik ere. Iturburu hori euskal mitologia da, guztiona den zerbait, eta Eneko Arista eta Irati hara jotzeko bideak dira. Moldaketa libre bat egin dut: pertsonaia berri pila bat sartu dut, egoera historikoak ere bai —Orreagako guda, adibidez—, eta nire eremura eraman dut. Hortaz, Irati izan behar zuen, baina pelikularen bihotza euskal mitologia da berez: izena duen guztia omen da, ez; guretzat, bada.

2005eko ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi ziren atalka agertzen Irati saileko 'Saiak' istorioak. Azken atala 2017ko urriko 9. aldizkarian argitaratu zen eta albuma urte berean merkaturatu zuen Ikastolen Elkarteak.

2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak.

90. hamarkadara itzuliz, Muñoz 1994, 1995 eta 1996 urteetan zehar 'Eremuak' Zarauzko hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko Zinemaldiaren zuzendaritza taldeko kidea izan zen. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean (1997) epaimahaikidea izan zen ere, eta 2003an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zuzendari Berriak sailean.

Haur literaturan murgildu zen eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen abenturak sortu zituen Ibaizabal etxerako: 'Zubiko zirkoa' (1997, Sir Endikaren eskopeta (1998,

Txabi Basterretxearekin batera 'Tortolika eta trombon' animaziozko luzemetraiaren gidoia eta zuzendaritzaz arduratu zen: 1999an Kimuak programarako aukeratu zuten, eta 'Karramarro Uhartea' izeneko filmagatik Goya Saria irabazi zuten 2000. urtean. Irusoin eta Lotura Films elkarlanean aritu ziren eta Juanba Berasategi arduratu zen muntaiaz

Hurrengo urteetan filmako pertsonaietan oinarrituta liburu ugari sortu zituen Inazio Mujika Iraolarekin batera, tartean 'Dimitri eta sorgina', 'Balearekin kantuan', 'Dimitri eta itsas txakurrak'...

Urte hauetan guztietan, zinemaz, kulturaz... artikuluak eta zutabeak idatzi izan ditu.

2006tik 2010era Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren zuzendari nagusia izan zen

2012ko abenduarenKultura, Gazteria eta Kiroleko Sailburuorde izendatu zuten Eusko Jaurlaritzan, Urkullu lehendakariaren lehen eta bigarren legealdietan izan zuen ardura hori. 2020an Andoni Iturbe Amorebietak ordezkatu zuen, baina Muñoz kultura sailean lanean jarraitu zuen.

Muñozen zuzendaritzapean abiatu ziren 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntzen urteroko deialdiak. Oinarrien arabera 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat.

Gregorio Muro "Harriet' komikigile eta editoreak horrela kontatu zituen diru laguntza hauen sorreraren nondik norakoak.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2817/gregorio-muro-euskarazko-komikiaren-aitajauna

Neuk (Murok) proposatu nuen. Ikus-entzunezkoetan ari nintzenean, askotan egin nituen diru-laguntza eskaerak, izan gidoia idazten laguntzeko, izan film-laburra egiteko, eta, inoiz, baita film-luzea egiteko ere. Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza ematen zituen ikus-entzunezkoei laguntzeko. Komikia bultzatzeko, aldiz, batere ez. Joxean Muñoz zen garai hartan Jaurlaritzako Kultura sailburuorde. Komikiak egindakoa da Muñoz, eta badaki zertaz ari garen komikiaz ari garenean. Askok ez dakite-eta zer den oraingo komikia. Komikiak sortzeko diru-laguntzak behar genituela esan nion, Espainiako Estatuan ehun milioi euro baino gehiago sortzen zituela komikiak – zergen bidez, besteak beste–, eta zilegi zela sortzen zituen zergen zati bat komikian bertan inbertitzea, sortzaileentzako bekak sortuz, adibidez. Ez zen prozesu erraza izan. 2016. urtea zen, eta diru partida guztiak Donostiara [Europako Kultur Hiriburua] begira zeuden. Joxean Muñozek esan zidan, hori igaro eta gero hitz egingo genuela, eta, bestalde, sektorearen eskaera izan behar zuela, ez bakarrik nirea. Logikoa. Eta sektorea bildu nuen: Astiberri argitaletxea, Xabiroi aldizkaria, eta hirurok. Eta berriz ere eskaria egin, eta oztopoak, eta hau eta hura. Gogoan dut Astiberriko ordezkariak esan zuela: “Ez dugu lortuko!”. Eta esan nion: “Eutsi egin behar diogu: bataila bat ez da galtzen, abandonatzen ez den arte”. Denbora joan zen, baina, tarteka, Joxean Muñozekin egiten nuen topo, Donostiako Zinemaldian edota beste nonbait, eta gauza bera esaten nion beti, komikiari lagundu beharra zeukatela: “Eusko Jaurlaritzak –edo diputazioek, berdin zait–, dirua biltzen du komikiaren kontura, baina ez dio trukean batere itzultzen”. Uste dut bera ere aspertu zela gauza bera aditzen, eta, halako batean, bilera bat eratu zuen, sektorea bildu zuen, eta baietz esan zigun. Eta azkenean sortzaileentzako bekak abiarazi zituzte