«Irati»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
6. lerroa: 6. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!IZENBURUA
 
!IZENBURUA
|IRATI
+
|IRATI <br/>[[Irati Saila]]
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!ARGITARATZAILEA
 
!ARGITARATZAILEA

18:20, 10 maiatza 2023(e)ko berrikuspena

IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 maiatza
Edizio hau hau osatzen duten istorioak gazteleraz eta frantsesez argitaratu ziren lehenik:
1995ean gazteleraz ‘El despertar del Autza’ (Glenat) eta 1996ean frantsesez ‘Le Réveil d'Aoutza’ (Vents d'Ouest)
Euskaraz atalka 'Ipurbeltz' aldizkarian
1997an ‘El medallón de Boldró’
eta 2004 urtean lehen bi istorioak eta ‘La condena de Irati’ hirugarrena biltzen zituen ‘El ciclo de Irati-Integral’ liburukia.
IZENBURUA IRATI
Irati Saila
ARGITARATZAILEA Erein
GIDOIA Juan Luis Landa
Joxean Muñoz
MARRAZKIAK Juan Luis Landa
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 235 x 320
ORRIALDE KOPURUA 168 orrialde
SALNEURRIA 33 Euro
ISBN 978-84-9109-900-0

Irati komikia, izen bereko filma egiteko oinarri izan den istorioa.

Nafarroa VIII. mendean, Abderramanen (musulmanak) eta Karlomagnoren (frankoak) inperioen artean kokatua. Ximeno Azkarra Iruñeko lehen erregearen biloba Eneko Aritzaren eta Irati izeneko lamina misteriotsu baten arteko harremana Antzinarotik Erdi Arora igarotzean.

Liburu honetan Irati sailaren 3 istorio jasotzen dira, hurrenez hurren 1995,

1995 urtean argitaratu zen 'Irati' sailaren lehenengo albuma gazteleraz 'El despertar del Autza ', 1996an frantsesez Editions Vents d'Ouest-en eskutik Belgikan eta Alemanian ere merkaturatu zena. Urte batzuk beranduago istorio hau 'Ipurbeltz aldizkarian argitaratu zen atalka, baina sail honek gure hizkuntzan ez zuen segidarik izan.

Bigarren albumerako Juan Luis Landak gidoia idazteko ardura Joxean Muñozen esku utzi zuen; Juanba Berasategirekin animazioko marrazkilari gisa aritu zen garaian ezagutu zuten elkar.

1997 urtean Irati sailaren bigarren albuma, 'El medallón de Boldro', eta 2003an 'La condena de Irati' sortu zuten: azken istorio hau ez zen bere horretan album batean argitaratu, Glénat-ek ordurarteko istorio guztiak 'Integral Irati' izeneko bilduman argitaratu baitzituen.

2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak: Gaztelerazko bertsioak 4 istorioak jasotzen dira, eta euskarazko bertsioan lehen hirurak: sail osoa euskaraz irakurtzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako 'Saiak' albuma eskuratu beharra dago.