«De Rerum Natura 1»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
6. lerroa: 6. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!IZENBURUA
 
!IZENBURUA
|DE RERUM NATURA 1
+
|[[DE RERUM NATURA]] 1
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!ARGITARATZAILEA
 
!ARGITARATZAILEA

16:24, 6 azaroa 2023(e)ko berrikuspena

IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2005 Abendua
IZENBURUA DE RERUM NATURA 1
ARGITARATZAILEA Elkar
GIDOIA ZaldiEroa
MARRAZKIAK ZaldiEroa
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Rustika
TAMAINA 170x240x12
KOLOREA Txuri beltzean eta zinta batzuk Koloretan
ORRIALDE KOPURUA 159
SALNEURRIA 19 €
ISBN 978-84-9783-312-7

Lehen aldiz bildu ziren liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta Ikasbil Habeko atarian elkarrizketa egin zioten horren arira.

Beste erantzun batzuren artean, hauxe esan zuen egunkariko bere ataleko zinten goiburuari buruz


" 'De Rerum Natura' (Gauzen izaeraz, Lukrezio filosofo-poetak bere gogoetak biltzen zituen obrari emandako izenburu bera): titulua ez al da handigura samarra? Zer adierazi nahi zenuke horren bitartez?

Aldrebes. Oso titulu umila da. Niretzat 'hitz egin dezagun edozein gauzaz' moduko zerbait da. Egin dezagun inguratzen gaituzten gauzen katalogo bat. Baina aldi berean badu 'natura' hitz zoragarri hori, oso Zen bihurtzen duena, badakizue: gauzen funtsa eta irudia, zer da erreala, zer da ilusioa (dena da ilusioa). Handiguraren trazak igual latinez dagoelako izango ditu, Kultura hermetikoaren guruek erabiltzen dutena. Baina nik Lukreziogandik atera nuen eta ez Latin departamentu arrandioz batetik. Esan nahi dut, Luterok zioen moduan, Jainkoarekin hitz egiteko ez dela artekaririk behar.


Egunkariko lanak liburu batean biltzeko, zer izan da akuilu handiagoa: artistaren banitatea, ala lagunen laudorio eta eskeak? Laudorio eta eskeek banitatea puztu eta horrelako erabakiak hartzera bultzatzen gaituzte, noski. Dena den, kalitate bat bazegoela eta merezi zuela pentsatzen nuen, eta horrela dela beste batzuek ere baieztatu didatenez ba, tira, erabakia hartu nuen."