«Marjane Satrapi»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK) |
(→EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK) |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2023]] | + | |[[2023]] AZAROA [[Fitxategi:Persepolis azala.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Persepolis]] |
|[[Persepolis]] | |[[Persepolis]] | ||
|[[Elkar]] </BR> [[Reservoir Books]] | |[[Elkar]] </BR> [[Reservoir Books]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:16, 8 azaroa 2023 data duena
Marjane Satrapi 1969 urtean Iranen jaiotako komikigilea da, frantziar Estatuan bizi dena. Hainbat komiki sortu ditu, ilustraziogintzan etahaur literaturan aritzen da eta, besteren artean, The New York Times egunkariko editorialerako ere kolaborazioak egin ditu.
Wikipediaren arabera Satrapi Teheranen hazi zen eta bertako Lycée Françaisean eskolaratua izan zen. Haren gurasoak iraultza islamistaren aurretik Irango mugimendu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Satrapi umetan askatasun zibilen zapalketa eta politika islamistek eguneroko bizitzan zituzten ondorioen lekuko izan zen, Ruhollah Khomeini Shah-ren erorialdia eta Iran eta Iraken arteko gatazkaren lehenengo urteak barne.
1983an, 14 urterekin, Vienara bizitzera bidali zuten gurasoek, erregimen islamikotik ihesi eta Iranera itzultzerakoan Teherango Azad unibertsitateko Arte Ederren masterra egin zuen: ondoren frantziar Estatura itzuli zen berriz, eta hor bizi da da ordudanik.
Bizipen horiek "Persepolis" nobela grafikoan islatu zituen. David B. komikigile frantziarra ezagutu ostean hasi zen Satrapi komikigintzan, eta hasieran autore horrek erabiltzen zuen antzeko estiloa erabiltzen bazuen ere, ondoren Satrapik estilo oso pertsonala garatu zuen.
"Persepolis" atalka argitaratzen joan zen 4 liburukitan 2000 eta 2003 urteen artean. eta 2011 urtean Angoulême Coup de Coeur saria irabazi zuen. Vincent Paronnaud-rekin batera bi urtez 'Persepolis' film animatua lantzen aritu zen eta 2007ko maiatzean estreinatu zen Canneseko Zinemaldian: Carlos Reygadasen "Luz Silenciosa" filmarekin partekatu zuen Epaimahaiaren saria. 'Poulet aux prunes' ere zinemara egokitu zen 2010 urtean.
Persepolis sortzen ari zen garai berean beste komiki batzuk ere argitaratu zituen Satrapik: "Broderies" nominatua izan zen Angoulêmen eta "Poulet aux prunes" liburua saritua izan zen.
Haur literaturan, margolaritzan eta Zinemagintzan aritu da azken urteotan, fila hauen sorkuntzan: 'La Bande des Jotas', 'The Voices', 'Radioactive'... eta 2024 urterako espero da 'Paris Paradis'
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 AZAROA | Persepolis | Elkar Reservoir Books |
Marjane Satrapi | Marjane Satrapi | Frantsesez jatorrizkoa | Irene Arrarats | 2000-2003, 4 liburukitan frantsesez (L'Association) |