«Udalbiltza»: berrikuspenen arteko aldeak
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
|[[Hona bostekoa]] | |[[Hona bostekoa]] | ||
|[[Udalbiltza]] | |[[Udalbiltza]] | ||
− | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" [[Aritz Ibarra]] Kote Camacho de Miguel [[Unai Gaztelumendi]] [[Eñaut Aiartzaguena]] | + | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" [[Aritz Ibarra Agirrezabal]] Kote Camacho de Miguel [[Unai Gaztelumendi]] [[Eñaut Aiartzaguena]] |
− | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" [[Aritz Ibarra]] Kote Camacho de Miguel [[Unai Gaztelumendi]] [[Eñaut Aiartzaguena]] | + | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" [[Aritz Ibarra Agirrezabal]] Kote Camacho de Miguel [[Unai Gaztelumendi]] [[Eñaut Aiartzaguena]] |
|Euskaraz Jatorrizkoa | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
| style="background:black" | | | style="background:black" | |
01:42, 6 abendua 2023(e)ko berrikuspena
Udalbiltza Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakunde publikoa da.
1999ko irailaren 18an sortu zen, Euskalduna Jauregian (Bilbo), zazpi euskal lurraldeetako ia 2.000 udal hautetsi bilduta.
Legez kanpo utzi zuten, eta, prozesu luze baten ondotik, 2013ko martxoaren 2an berregituratu zen
Beste hainbat jardueren artean, 2021 urtean Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena jari zuen martxan: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko zituen zirkuitu nazionala sortzea zen helburu nagusia.
2021. urte osoan zehar eta 2022ko lehen erdian izango zuen ibilbidea Geuretik Sortuak proiektuak: zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako sortzaileak aterpetzeko baldintzak bermatzeko prest zeuden herrietan egonaldiak egingo zituzten deialdi bidez hautatutako kulturgile batzuk, eta egonaldi horietatik, herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortu beharko zituzten. Oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen, eta horrela komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu zuen Mattinek Araitz Betelun egonaldia egiteko beka eta lana argitaratzeko aukera. Literatur lanak 2022ko martxoan 'Hamazazpigarrenean aidanez 1 eta 2' Liburuetan jaso ziren eta baita doan ere euskarri digitalean. Antzezlan eta zinema lanekin saioak ere egin ziren han hemenka eta herriz herri aurkezpenak egin ziren. |
* Elkarrizketa Mailope aldizkarian komikia sortzen ari zen bitartean eta bideoa Hamaika Telebistan
Horrela jaso zituen Mailope aldizkariak Mattinek aurkezpenean esandakoak:
“Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela”
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 ABENDUA | Hona bostekoa | Udalbiltza | Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena | Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena | Euskaraz Jatorrizkoa | 2023 | |
2022 MARTXOA | Aska | Udalbiltza / Dijitalidadea | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean |