«Nabarralde»: berrikuspenen arteko aldeak
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Oneka komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Oneka._Iru%C3%B1eko_erresumaren_sorrera]] | ||
+ | |[[Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera]] | ||
+ | |[[Nabarralde]] | ||
+ | |[[Iñigo Larramendi]] | ||
+ | |[[Eneko Lizardi]] | ||
+ | |Euskaraz | ||
+ | |[[Miren Mindegia]] | ||
+ | |2024 azaroa | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|[[2022]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Gasteiz-1200-azala.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gasteiz_1200:_defentsa_amaigabea]] | |[[2022]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Gasteiz-1200-azala.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gasteiz_1200:_defentsa_amaigabea]] |
23:17, 13 azaroa 2024(e)ko berrikuspena
Nabarralde Fundazioa 2001 urtean sortu zen eta Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da.
Nabarralderen webgunean azaltzen denez "Ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da: ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea."
Horretarako hainbat jarduera sustatzen ditu: hitzaldiak, jardunaldiak, ekitaldiak, era argitalpenak.
Nabarralde izeneko aldizkariaz gain, liburu ugari argitaratu ditu, tartean komikiak.
2016 urtean 'Eneko Aritza. Lehen errege baskoia' komikia argitaratu zuen Nabarraldek, Angel Rekalderen gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin.
Ondoren urtero argitaratu dute komiki berri bat euskal komikigintzaren azken hamarkadetan nabarmendu diren irudigileekin: Adur Larrea, Axpi, Asisko, Iñaket, Amaia Ballesteros...
3 aletan Angel Rekalde arduratu da gidoietaz eta gainontzekoetan Mikel Begoña, Miren Mindegia eta Asisko, azken kasu honetan gidoilari/irudigile lanak eginez.
2021eko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza, eta Azokak erakusketa eskaini zion Nabarraldek urte hauetan guztietan egindako komiki bildumari.
2022ko ekainaren 15ean 'Amaiur. Gaztelu baltza' komikia aurkeztu zen Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ale honen gidoiaz Angel Rekalde arduratu zen eta irudiak Amaia Ballesterosek sortu zituen.
2022an ere Martin Ttipia elkartearekin lankidetzan 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikia argitaratu du Nabarraldek: Fernando Sánchez Aranazek egin du gidoia eta Aritz Ibarra Agirrezabal arduratu da irudietaz.