«Farmazia Beltza»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
 
158. lerroa: 158. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|2024ko maiatzean 'Quando muori resta a me'  (Bao Publishing, italieraz). euskarazko edizioa urte bereko abenduan
 
|2024ko maiatzean 'Quando muori resta a me'  (Bao Publishing, italieraz). euskarazko edizioa urte bereko abenduan
|[[2024]] ABENDUA [[Fitxategi:Zero niretzat bedi.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Armadiloaren_igarkizuna]]
+
|[[2024]] ABENDUA [[Fitxategi:Zero niretzat bedi.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Niretzat_bedi_zu_hildakoan]]
 
|}
 
|}
  

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:35, 6 abendua 2024 data duena

Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak 2018 urtean jarri zuen abian Farmazia Beltza argitaletxea. Ereitenek kultur arloan egiten duen lana gizarteratu, tokiko komunitatea sortu eta komunitatean bere burua txertatzea helburu duten ekimen sorta baten barne kokatzen da proiektu editorial hau.


Larraitz Arretxea, David Zapirain eta Juan Carlos Mora izan ziren Ereitenen sustatzaileak. Beraien webgunean afierazten dutenez Artxibo historiko zein administratibo, pribatu zein publiko antolatzea nola Liburutegietako jarduera berritzaileak gure berezitasunak dira.


Komikigintzak presentzia berezia du Ereitenen lan hildoetan, komikia sustatzeko gune eta proiektuen kudeaketaz gain, Farmazia Beltzaren bidez Zerocalcalre italiar irudigilearen 6 komiki ekarri dituzte euskarara eta euskal sortzaileen kasuan 2022 urtean Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz lehenTruebaren marrazkiekin 'Natasha' komikia argitaratu zuten euskaraz. Almandoz eta Zapirain Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90. hamarkada amaieran.

Bere webgunearen  arabera, Ereiten 2003 urtetik zerbitzu-entrepresa bat da eta bere lanaren muina informazioaren kudeaketa eta hedapen eraginkorrean oinarritzen da. 
Ereitenek eskuratu zuen Gipuzkoako Aldundiak komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko antolatutako lehiaketa, eta Komikiguneak 2014ean ireki zituen bere ateak. Dokumentazio eta artxibo lanaz  gain, jarduera ugari antolatzen dituzte Komikigunean: besteren artean, Rockomikiak erakusketa eta hitzaldi zikloa (Donostia, Gasteiz,Arrasate...), http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/54-biblioteca/1792-primeras-exposiciones-en-komikigunea Euskal Binetak eta Tupust kolektiboaren erakusketa, Izkutukoak zikloa, komikien aurkezpena ('Haur Besoetakoa', 'Miguel Marmol', ) Koldo Mitxelena liburutegian ‘Komikia generoka’ erakusketa...  Euskadi Irratiko Baipasa saioan mintzatu ziren guzti honi buruz.


Donostiako leku ezberdinetan Dzirt-dzart saioak eta 3 Zangotako Komiki Solasak jardunaldi irekiak antolatzeaz gain, komikigileentzako ikastaroak eta bilkurak sustatu dituzte.

Argitalpenei dagokionez, Farmazia Beltzak 2018 urtetik aurrera, besteren artean, liburu hauek argitaratu ditu:

  • David Zapirainen 'Usainak' testu laburren bilduma eta Garbiñe Ubedaren 'Asteburu zuri bat' narrazioa ( bi obrak liburu bakar batean jasoak),
  • Koldo Almandozen 'Argazkiazpitituluak', 'Igeri edo ito : itsas nobela bat' eta  'Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera'.
  • 'Uzta 01' lan kolektiboa argitaratu zuten hitzaldiekin, artikuluekin, collage, argazki eta marrazkiekin...
  • Sandro Pennaren 'Bilduma bat': aukeraketa eta itzulpena, Iñigo Astiz ; marrazkiak eta diseinua, Damaris Pan.
  • 'Luminiszenteak': Igone Mariezkurrena Fernandez Irantzu Pastor Ordoki


KOMIKIAK: 2018/2019/2020/2021: ZEROCALCARE EUSKARAZ[aldatu]

 komikigintzari dagokionez, 2018ko azaroan Zerocalcare marrazkilari italiarraren Macerie Prime euskarara ekarri zuten, Hondamuinean izenburuarekin eta Koldo Izagirrek itzulita. 2 liburukia 2019ko apirilean argitaratu zen: Hondamuinean '2: 6 hilabete geroago.'

Zerocalcare autorea Euskal Herrira etorri zen komikiaren aurkezpenetan parte hartzeko. Apirilaren 9an Donostiako Komikigunean aurkeztu zen komikia, Zerocalcare, Garbiñe Ubeda, Koldo Izagirre eta David Zapirainekin. Ainara Azpiazuk egin zituen interprete lanak.

Arratsalde horretan Iruñeako Katakrak Liburudendan solasaldia antolatu zen Zerocalcare eta Sustrai Colinarekin, eta saioaren hitzak entzungai jarri zituzten

Apirilaren 10ean Donostiako Komikigunean komikigileentzako saio berezia antolatu zen Zerocalcareren lana ezagutzeko.

2020 KOBANE CALLING

Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsi zen zaleen eskuetara 2020ko udaberrian, Italiako 2. edizioarekin batera.
Aurre-salmentan jarri dute jada Besteren artean, argitalpen honetarako Euskal Herria Italia da eta Etzi.pm izan zituzten konplize.

Komunikabideetan lehen iruzkina Iñigo Astizek egin zuen, Zerocalcare, gatazka guztien gorringotik

2021 ARMADILOAREN IGARKIZUNA

2011 urtean Edizioni Graficart etxearekin argitaratu zuen Zerocalcarek 'La profezia dell'armadillo' eta 2012an BAO Publishing etxearen bidez berrargitaratu zen.

Farmazia Beltzakoen arabera "Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro berria zenbatzeko unitatea da lan hau; horrela, lehen argitaratzetik ehun eta hirurogeita hamar mila ale pasa dira dagoeneko (itzulpenak aintzat hartu gabe).

Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen."

2022: 'NATASHA', EUSKAL SORTZAILEEN KOMIKIA ETA ZEROCALCAREREN BERRIA[aldatu]

Lehen aldiz 2022an euskal komikigileen lan bat argitaratu du Farmazia Beltzak

Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin, Natasha komikia 2022ko maiatzean argitaratu zuten Farmazia Beltzak (euskaraz) eta Nuevo Nueve (gazteleraz) argitaletxeek. Proiektuak 2021 urtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiaren baitan.

Urte bereko azaroan Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren 'No sleep till Shengal' komikia euskaraz iritsi zen zaleen eskuetara 2022ko azaroan, Italian jatorrizkoa argitaratu eta hilabetera.


2024 NIRETZAT BEDI ZU HILDAKOAN[aldatu]

ZeroCalcarek 2024ko maiatzean argitaratu zuen 'Quando muori resta a me' (Bao Publishing, italieraz) eta euskarazko edizioa urte bereko abenduan heldu zen.

Garbiñe Ubedak Berrian horrela laburtu zituen komiki honen ezaugarri nagusiak: Eleberri grafiko mardul honek —300 orrialde ditu— Dolomitetara darama irakurlea, eta, zehatzago, ZeroCalcareren aitaren sorterrira. Aita-semeek elkarrekin pasatuko duten oporraldiak gurasoa hobeki ezagutzeko parada emango diolakoan dago ZeroCalcare. Zein baino zein traketsagoak dira, ordea, elkarrekin jarduteko, gai esanguratsuez hitz egiteko eta, are, bizitzan erabakigarri izan zaizkien gertaerak gogoratzeko.

Ubedak Farmazia Beltza argitaletxeko editore eta komikiaren itzultzaile den David Zapirainen hitzak jaso zituen: «aitak seme bakarra maitatzeko duen era berezia eta ZeroCalcareren beraren izaera inkomunikazio perfektuan nahasten dira elkarri esan gabekoetan». Herriko giroak eta bertakoen hizkerak —ZeroCalcarek ulertzen ez duen dialektoan mintzo dira— eta marrazkilariaren familiari erakusten dioten gorrotoak katramila handitu besterik ez dute egingo, gainera. Marrazkilariak «alderdi askotako minak» azaleratu dituela azaldu du Zapirainek. 

ZeroCalcareren gainontzeko argitalpenetan bezala, oraingoan ere Koldo Izagirre idazlea izan da hizkuntza aholkularia, eta oroitzapenen planora jotzerakoan, zuberera hobetsi dute.

FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK[aldatu]

NATASHA[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022
2022 natasha komikia.jpg
Natasha Farmazia Beltza Koldo Almandoz Aritz Trueba Euskaraz Jatorrizkoa 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik)

ZEROCALCARE EUSKARAZ[aldatu]

Zerocalcare italiarrak sortutako komikien euskarazko edizioak Farmazia Beltza argitaletxeari esker daude eskuragarri eta Koldo Izagirre-k itzuli ditu gure hizkuntzara.

Euskarazko argitalpenen kronologia

- 2018 AZAROA: Hondamuinean
- 2019 APIRILA Hondamuinean 6 hilabete geroago
cob - 2020 APIRILA: Kobane Calling
- 2021 APIRILA: Armadiloaren igarkizuna
- 2022 AZAROA: No sleep till Shengal

- 2024 ABENDUA: Niretzat bedi zu hildakoan


ZEROCALCAREREN ITALIERAZKO LEHEN KOMIKI LIBURUA
JATORRIZKOAREN DATA EUSKARAZKO EDIZIOA
2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du) 2021 APIRILA
2021 armadiloaren igarkizuna.Jpg


HONDAMUINEAN


JATORRIZKOAREN DATA EUSKARAZKO EDIZIOA
2017/11/14 Macerie Prime Lehen liburukia (Bao Publishing, italieraz) 2018 AZAROA
2018 hondamuinean.jpg
2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz). 2019 APIRILA
Hondamuinean 6 hilabete.jpg


NIRETZAT BEDI ZU HILDAKOAN

JATORRIZKOAREN DATA EUSKARAZKO EDIZIOA
2024ko maiatzean 'Quando muori resta a me' (Bao Publishing, italieraz). euskarazko edizioa urte bereko abenduan 2024 ABENDUA
Zero niretzat bedi.jpg


KURDISTAN GAITZAT HARTUTA
JATORRIZKOAREN DATA EUSKARAZKO EDIZIOA
2016 Kobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. 2020 APIRILA
Cobane.jpg
2022ko urrian italiarrez 'No sleep till Shengal' BAO Publishing 2022 AZAROA
No sleep till shengal.jpg