«Iñaki Holgado»: berrikuspenen arteko aldeak
63. lerroa: | 63. lerroa: | ||
|2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | |2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |2008 04 APIRILA | + | |2008 04 APIRILA [[Fitxategi:2008 piztia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Piztia_Otzanak]] |
|Piztia Otzanak | |Piztia Otzanak | ||
|[[Ikastolen Elkartea/Xabiroi]] | |[[Ikastolen Elkartea/Xabiroi]] |
18:21, 13 ekaina 2018(e)ko berrikuspena
IÑAKI HOLGADO
Iñaki G. Holgado Errenterian 1971an jaiotako ilustratzaile, marrazkigile eta komikilaria da. Gemo ezizena ere erabili izan du.
Donostia Kulturak prestatutako 2000-2009 hamarraldiko komikiei buruzko irakurketa gidan, Iñaki G. Holgadoren biografian kontatzen da hamabi urte baino gehiagoz animazio lanak egin zituela eta "publizitate-estudioekin edo haurrentzako ikus-entzunezko produktuekin aritzen diren argitaletxeekin (Dimensión,Herederos de Rowan, Supperstudio, Arista, Euskalcom, Elkar, APC…) jardun du lankidetzan."
Bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Ipurbeltz (90.hamarkadaren amaieratik aurrera), El balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z, eta Xabiroi.
2000 urtean Joseba Basaloren gidoiaz Villapardillo komikia argitaratu zuen eta 2003 urtean Tony Danger y compañía pertsonaiaren eta beste istorio laburren bilduma, Joseba Basaloren gidoiekin berriz ere; istorio hauek Heavy Metal aldizkari iparramerikarreko ale ezberdinetan agertu ziren lehenik.
2004 urtean Iñaki G. Holgadok Homocánido komikia sortu zuen, gidoi eta marazki propioekin lehen aldiz.
Aletak argitaratu zituen lan guzti hauek.
Frantziar merkatuan maiztasunez egiten du lan, Muraille bilduman adibidez.
Verdun sailean lan egin du ere, Jean-Yves Le Naouren gidoiarekin, Markoren storyboard-arekin eta Iñaki Holgadoren irudiekin Gazteleraz Yermo argitaletxeak frantzian kaleratutako bi albumak edizio osoan jarri ditu salgai.
Sariak
2013 urtean Iñaki G. Holgadok Retine lanari esker kortsikako Ajaccio hiriko komiki azokan " Decouverte " saria jaso zuen eta 2014ean azoka berean Publikoaren Saria jaso zuen Aio Zitelli komikiarekin (Aleta), Frédéric Bertocchini kortsikarraren gidoiaz eta Marko eta Iñaki G. Holgado-ren marrazkiekin.
Komikiak Euskaraz
Iñaki G. Holgadoren ibilbidea euskarazko komikigintzan Ipurbeltz eta Xabiroi aldizkariei lotua dago: 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen Piztia Otzanak komikia, Harkaitz Cano gidoilariarekin elkarlanean eginda: album gisara 2008an kaleratu zen. Harkaitz Canorekin Zebra efektua (2013) eta Museo Bilduma (2016)komikiak sortu ditu. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz.
Proiektu berria euskaraz
2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44 zenbakian Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zen, Harkaitz Canorekin elkarlanean berriz ere.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 | Museo Bilduma | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2012ko ekainetik 2015eko ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (26. zenbakitik, 36. zenbakira) | |
2013 10 URRIA | Zebra efektua | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | |
2008 04 APIRILA | Piztia Otzanak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. | |
GUZTIRA : 3 KOMIKI EUSKARAZ |