«Dani Fano»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
21. lerroa: 21. lerroa:
  
 
Ibilbide honetan komikigintzari buruzko ikuspegi zabal bat eskuratu du Dani Fanok. Honen isla da medio ezberdinetan bere lana eta komikigintzari buruz argitaratutako elkarrizketak.
 
Ibilbide honetan komikigintzari buruzko ikuspegi zabal bat eskuratu du Dani Fanok. Honen isla da medio ezberdinetan bere lana eta komikigintzari buruz argitaratutako elkarrizketak.
 +
 +
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2266/dani-fano
  
 
http://www.berria.eus/paperekoa/1781/020/001/2014-07-17/euskal_herrian_egun_ia_inor_ez_da_bizi_komikiak_egitetik.htm
 
http://www.berria.eus/paperekoa/1781/020/001/2014-07-17/euskal_herrian_egun_ia_inor_ez_da_bizi_komikiak_egitetik.htm

11:41, 19 uztaila 2017(e)ko berrikuspena

Dani Fano Ardanaz Donostian 1968an jaiotako ilustratzaile eta komikigile gipuzkoarra da, eta 2005 urtetik aurrera Xabiroi komiki aldizkariko koordinatzaile lanak egiten ditu.


Ilustratzaile moduan, Ikastolen Elkarterako lanak egin ditu: Ipuingintzan eta material didaktikoen marrazketan adinidez Olentzeroren oparia, Helikopteroa ikastolan, Hansel eta Gretel, Hiritik mendira...eta multimedia arloan Space Search ingelesa ikasteko CDan eta Txango CDan parte zuen.

Txalaparta Argitaletxerako ilustrazioak egin zituen Gari Berasaluzek idatzitako Elkano: itsasoak emandako bizitza libururako. Azala egiteaz arduratu zen Donostiako Udaleko Liburutegi sareak kaleratutako Azken hamarraldiko euskal komikiari buruzko Irakurketa Gida (2000-2009) lanean.

1998-2002 urteen artean umore grafikoa landu zuen hainbat aldizkarietan: Mutxo! (1998-2000), Ardi Beltza (1999-2000), Kale Gorria(2000-2002)

2001 eta 2002 urteen artean Ipurbeltzen Beto asmatzaile pertsonaia marraztu zuen.

Elhuyar aldizkarian 2002-2010 urteen artean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian [Satorrak Ilargian http://aldizkaria.elhuyar.eus/binetak-satorrak-ilargian/] saila egin zuen

Xabiroi aldizkaria sortu zenetik, 2005 urtean, koordinatzaile lanak egin ditu, eta aldizkari honetan agertu dira gero album formatuan argitaratutako bere lanak: gidoiak eta marrazkia egin zituen TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak (2005ean hasitako saila,albuma 2010ean) eta Anubis 3.0 (200xan hasitako saila,albuma 2012an) lanetarako, eta Kortsarioen Ostatua komikiaren gidoia, Guillermo Gonzalezen marrazkiekin(20XXean hasitako saila,albuma 2015ean).

2012an El Balanzin aldizkarian Harkaitz Canoren Pianoa edaten aritu da olerkiarekin istorioa sortu zuen, eta urte horretan Rumble aldizkariko azala egin zuen eta elkarrizketa egin zioten.

H28 aldizkarian parte hartzen du ere.

Egin dizkioten elkarrizketa guztietan nabarmentzen denez,Komikia Dani Fanorentzat lanbide bat baino gehiago da: Xabiroi aldizkarirako egindako koordinatzaile lanaren bidez egileen arteko sare lanak bultzatu ditu, gidoilari eta marrazkilareien arteko proiektuak sustatu, komikigintza baldintza egokietan garatzeko baldintzak jarri...

Ibilbide honetan komikigintzari buruzko ikuspegi zabal bat eskuratu du Dani Fanok. Honen isla da medio ezberdinetan bere lana eta komikigintzari buruz argitaratutako elkarrizketak.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2266/dani-fano

http://www.berria.eus/paperekoa/1781/020/001/2014-07-17/euskal_herrian_egun_ia_inor_ez_da_bizi_komikiak_egitetik.htm

Getxoo Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti,eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala eta 2016ean Komikigunean bertan bere ibilbideari buruzko solasaldia egin zen.

Azken urteetan lan pertsonal baten sorkuntzan murgildua dago, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia, eta 2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren.


Euskaraz argitaratutako komikiak


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 Kortsarioen ostatua Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Guillermo Gonzalez Euskaraz Jatorrizkoa 2011 06 Hasiera(Xabiroi Aldizkaria 23)

2013 10 Amaiera(Xabiroi Aldizkaria 30)

2012 Anubis 3.0 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Dani Fano Euskaraz jatorrizkoa 200x Hasiera(Xabiroi Aldizkaria 01)

20xx Amaiera(Xabiroi Aldizkaria xx)

2010 08 ABUZTUA TeleATOI: kalabaza haluzinogenoak Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Dani Fano Euskaraz Jatorrizkoa 2005 Hasiera(Xabiroi Aldizkaria 01)

20xx Amaiera(Xabiroi Aldizkaria xx)