«Joseba Larratxe Josevisky»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
20. lerroa: 20. lerroa:
 
Eneko Haritza komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.
 
Eneko Haritza komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.
  
Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du, ikastaro, hitzaldi eta ikastaroen bidez. Erakusketen artean "Umore  zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa eta beste erakusketa batzuk Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.
+
Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du ere, ikastaro, hitzaldi eta ikastaroen bidez. Erakusketen artean "Umore  zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa eta beste erakusketa batzuk Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.
  
Komiki ikastaroei dagokionez Tolosan emandakoa edo "Komikia, mugimendu ikustezina"  izenekoa. Haur eta gazteentzako Irunen "sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen.
 
Komiki ikastaroei dagokionez Tolosan emandakoa edo "Komikia, mugimendu ikustezina"  izenekoa. Haur eta gazteentzako Irunen "sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen.
36. lerroa: 36. lerroa:
 
Rockaren eta komikiaren arteko Joseviskyren lanaren beste adibideak Willis Drummond taldearen "Ez da izango"  kantaren komiki bertsioa eta lehen aipatutako Xabiroi aldizkarian argitaratutako Urrezko pasea komikia izango lirateke.
 
==== ''euskarri digitalean'' ====
+
2017an Mikel Arbizaren gidoiaz FastBrains historiotxoa argitaratu zuen euskaraz eta gatzeleraz, hedapen zientifikoko proiektu baten barruan, haur eta gazteen heltze prozesuan sormenaren garrantzia eta neurozientzia eta hezkuntzaren arteko harremanak gaitzat hartuta.
 +
 
 +
==== ''Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean'' ====
  
10:25, 8 abuztua 2017(e)ko berrikuspena

Joseba Larratxe Berazadi "Josevisky" Irunen 1985an jaiotako komikilaria da.

Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean zenbait aldizkari eta egunkarietan komikiak argitaratzen hasi zen: Berriaren Matraka gazte gehigarrian Euskal Frikia zinta, Nabarra aldizkarian orrialde bat edo biko istorioak eta ondoren Aldiri arkitektura aldizkarian...

2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketa irabazi zuen eta beste sariketa batzuetan akzesitak irabazi ditu.

2012ko otsaileko Xabiroi aldizkarian hasi zen kolaboratzen, Pako Aristiren gidoiaz sortutako "Requiem gauaren erdian" komikiarekin. Urte horretan bertan, urriko alean "Tirania Handia" lana argitaratu zuen, Asiskoren gidoiaz.

2014 abenduan Xabiroi aldizjsrian agertu zen bere gidoi eta marrazkiekin osatutako "Urrezko pasea" istorioa.

2013an Yurre Ugarteren gidoiaz Katu Hegoduna komiki digitala kaleratu zuen (Saure)

2015eko urtarrilean H28 hilabetekari saretirikoaren lehen alean parte hartu zuen eta ordudanik ohikoa izan da bere partaidetza.

Hilabete horretan hasi zen ere Gaztezulo aldizkarian Aingurak komiki saila argitaratzen eta bi urtez luzatu zen istorioa .

2015ean Estatu Batuetan argitaratu zen "Strange Sports Stories 4" komiki kolektiboan Genevieve Valentineren gidoiaz Walking komikia argitaratu zuen, Vertigo argitaletxearen enkarguz.

2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia) eta Nabarralderen enkarguz Eneko Haritza komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.

Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du ere, ikastaro, hitzaldi eta ikastaroen bidez. Erakusketen artean "Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa eta beste erakusketa batzuk Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.

Komiki ikastaroei dagokionez Tolosan emandakoa edo "Komikia, mugimendu ikustezina" izenekoa. Haur eta gazteentzako Irunen "sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen.

2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43 zenbakian Asiskok eta Joseba Larratxek "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten

Elkar Argitaletxearentzako eta Argia aldizkarirako ilustrazioak egiten ditu.

Ilustrazio lanaz gain, bideogintzan ere aritu da: Sexty Sexers taldean jotzen du bere anaia Mikelek eta taldearen disko berri bat kaleratzearekin batera kantaren baten bideoklipa egiteaz arduratu da Joseba, eta beste talde batzuentzako bideoklipak egin ditu ere.

  1. Rockomikiak harremana ez da bideoklipetara mugatzen: "KKLRD" proiektua jarri zuten sarean Lazaro Yak Boldoren gidoiekin eta "Sexty Sexers" taldeko Joseba Baleztenaren musikaz
 http://www.kklrd.com/ 

Rockaren eta komikiaren arteko Joseviskyren lanaren beste adibideak Willis Drummond taldearen "Ez da izango" kantaren komiki bertsioa eta lehen aipatutako Xabiroi aldizkarian argitaratutako Urrezko pasea komikia izango lirateke.

2017an Mikel Arbizaren gidoiaz FastBrains historiotxoa argitaratu zuen euskaraz eta gatzeleraz, hedapen zientifikoko proiektu baten barruan, haur eta gazteen heltze prozesuan sormenaren garrantzia eta neurozientzia eta hezkuntzaren arteko harremanak gaitzat hartuta.

Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013 Katu hegoduna Saure Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2013

Paperean euskaraz argitaratua

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 11 AZAROA Eneko Aritza. Lehen errege baskoia Nabarralde Angel Rekalde Joseba Larratxe Josevisky Edizio elebiduna Miren Mindegia 2016 11 AZAROA

Beste autoreekin batera paperean euskaraz argitaratua

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 04 APIRILA Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Euskaraz jatorrizkoa 2016 04 APIRILA