«Ilargiraino»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Ilargiraino Mikel Orbegozo Donostiarraren hirugarren komiki liburua da. 2005 urtetik preso dago Orbegozo eta lehenik Preso nago (2010) eta Preso nago 2 (2013) lanak argit...)
(Ez dago alderik)

17:09, 27 iraila 2016(e)ko berrikuspena

Ilargiraino Mikel Orbegozo Donostiarraren hirugarren komiki liburua da.

2005 urtetik preso dago Orbegozo eta lehenik Preso nago (2010) eta Preso nago 2 (2013) lanak argitaratu zituen. Mikel Orbegozok Irutxuloko Hitzan zintak argitaratu ohi ditu du.

Ataramiñe argitaletxeak plazaratu ditu Orbegozoren hiru lanak.

2016ko Azaroan 27an aurkeztu zuten komikia Donostian.

Aurreko bi lanak kartzelaren egunerokotasunari lotutako gaiekin osatutako liburuak dira, baina Ilargiraino lanean gidoi bat prestatu zuen, senideak ardatz hartuta: espetxeetarako bidaiak, bisitak... lehenik gaiak aukeratu eta haien inguruan marrazteari ekiten zion Orbegozok.

Izenburuan islatzen dira presoen familiarrek bisitetara joan eta etortzeko egin beharreko kilometroak eta baita Pirritx,Porrotx eta Mari Motots pailazoen "maite zaitut" kanta.

Marian Etxarri, Orbegozoren amak komikiaren aurkezpenean adierazi zuenez

“Aurreko liburuetan umorez hartzen zuen espetxeko krudeltasuna. Barre, edo iseka ere egiten zuen hainbat egoeren aurrean. Oraingoan errespetu handiz landu beharrekoak zirela sentitu du"

Marrazketa lanari dagokionez, Irutxuloko Hitzak jaso zuen bezala presoek “nahi dutena eta nahi adina sortzeko” kartzelako baldintzen zailtasunei aurre egin behar izaten ditela adierazi zuen Orbegozoren amak: hezetasuna omen da Orbegozoren etsairik handiena: “paper mota ezberdinak eramaten saiatzen gara, hezetasunak hondatzen dizkiolako orriak”

Honen adibide, liburuaren azalean ageri den ilargiaren orbanak, esaterako, ez dira propio marraztuak, hezetasunak ateratakoak, baizik.

Deskargatzekoa aukera = https://archive.org/details/Ilargiraino

Egilea: MIKEL ORBEGOZO ISBN: 978-84-942777-1-9 EAN: 9788494277719 Argitaletxea: ATARAMIÑE KULTUR ELKARTEA Hizkuntza: Euskara Edizio urtea: 2015 Formatua: RUSTIKA Orrialdeak: 208 salneurria: 15 euro