«Asisko»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da. Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Korrok eta Napartheid fanzineetan hasi zuen bere ibilb...)
(Ez dago alderik)

15:25, 24 urria 2017(e)ko berrikuspena

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.

Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Korrok eta Napartheid fanzineetan hasi zuen bere ibilbidea. Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu

Napartheid fanzinearen bidez "Hegoekialde Urruneko Legenda" komikia argitaratu zuen eta Argiari esker "Erraondo" eta "I'm Pellot, Biba festa" komikiak. Argia aldizkarian atalka argitaratu eta gero 2003an "Gartxot" (Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera) eta 2010ean "Okatxu hegal egiten" (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin)

2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

2017 urtean Eusklabo Alaiak albuma argitaratu du Gure Berriak komunikabidearen bidez.

H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen.

Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du eta 2017an Basoilatik berri onik ez sailaren gidoiaz arduratu da, Adur Larrearen marrazkiekin.

Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.

ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera Munduaren bira 80 egunetan, doan eta Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen.