«Museo Bilduma»: berrikuspenen arteko aldeak
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
!SALNEURRIA | !SALNEURRIA | ||
− | | | + | |13 Euro |
|- align=center | |- align=center | ||
!ISBN | !ISBN |
23:39, 1 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
DATA | 2016 Urria (Atalka Xabiroi aldizkarian 2012ko ekainetik 2015eko ekainera (26,28,29,31,32,35 eta 36 zenbakietan)) |
---|---|
IZENBURUA | MUSEO BILDUMA |
ARGITARATZAILEA | Ikastolen Elkartea/Xabiroi |
GIDOIA | Arkaitz Cano |
MARRAZKIAK | Iñaki Holgado |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Azal gogorra. |
TAMAINA | 32x23 |
ORRIALDE KOPURUA | 48 |
SALNEURRIA | 13 Euro |
ISBN | ISBN 978-84-946072-1-9 |
"Museo bilduma" Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkariko 26. zenbakian hasi (2012ko ekainean) eta 36. zenbakian (2015eko ekainean) amaitu zen komikia da, 2016ko urrian album gisara plazaratu zena. Xabiroiko zenbaki hauetan agertu zen zehazki: 26,28,29,31,32,35 eta 36 zenbakietan.
Arkaitz Canok (gidoia) eta Iñaki Holgadok (marrazkiak) osatzen duten bikotearen arteko elkarlanaren 3. emaitza da, Piztia Otzanak (2006-2008) eta Zebra Efektua (2011-2013) lanen ostean.
2016ko Urriaren 13an aurkeztu zuten albuma, Donostiako Komikigunean.
Museo bilduma komikian, etorkizunean kokatutako garai batean Valeriak munduko txoko ezberdinak bisitatzen ditu, edo zehatzago esateko, bertako museoak ezagutzeko bidaiatzen du: Azken borondateen Museoa, Labyrinth Museum, Museo elurtua...
Museo bilaketa horretan herrialde batetik bestera doa Valeria, baina ezingo du saihestu bizi den gizarte eta garaiari begiratzea.
Albuma argitaratzearekin batera Getxoko Komiki Azokan "Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado: binetazko bikote" erakusketa antolatu zen, elkarrekin lan egitean garatzen duten sormen prozesua islatzen zuena: gidoiak, argazki edo albiste batek istorioari egin zion ekarpena, pertsonaien zirriborroak...
Aurreko lanetan baino literatur, zine eta komiki erreferentzia gehiago aurki daitezke albumean, irakurlearen gozagarri.
Argitaratze data: 2016ko urria Orrialde kopurua: 48 orrialde ISBN 978-84-946072-1-9 Prezioa: 13.00 €
http://www.ikastola.eus/berriak/17845 http://www.katakrak.net/cas/blog/erreseina-museo-bilduma German Esparzaren testua
http://uberan.eus/?kaia/item/museo-bilduma-perla-zoragarriz-osaturiko-komikia
http://losmilyunoriginales.blogspot.com.es/2016/12/sketch-de-museo-bilduma-por-inaki-g.html?m=1
http://www.berria.eus/paperekoa/1962/041/001/2016-12-11/gauza_txikien_bilduma_handia.htm