2018an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago
2018edo 2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIRENAK
IRAILA_/URRIA: HARRIET EDICIONES ARGITALETXEAREN AURREIKUSPENAK
|
Komikeri web atariak Harriet Ediciones argitaletxeak urrirako prest izango dituen hiru komikiren berri eman du.
- Tomoë: Gidoia Jack Manini/ Marrazkia: Tieko.
- Mutuaren hitzak: Gidoia Laurent Galandon/ Marrazkiak Fréderic Blier
- Hasiera berri bat: Gidoia: Gwénola Morizur Marrazkia: Marie Duvoisin
Urrirako komikiei dagokionez, Manini eta Galandon gidoilarien beste lan batzuk euskaraz irakurri daitezke ere.
Emakumeen komiki gehiago: Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen komikiarekin, Harrietek aurten Yllya marrazkilariarekin emakumeen lanak argitaratzeko hildoan sakontzen duela dirudi: aurretik Caroline Roque gidoilaria (Beka sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.
Urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratuko omen ditu Harrietek; abenduan etorri daiteke Berzosaren Minxo komikiaren birrargitalpena.
|
DATA
|
IZENBURUA
|
ARGITARATZAILEA
|
GIDOIA
|
MARRAZKIAK
|
JATORRIZKO HIZKUNTZA
|
ITZULTZAILEA
|
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK:
|
|
Mintxo Bilduma (izenburua konfirmatu gabe)
|
Harriet Ediciones
|
Miguel Berzosa
|
Miguel Berzosa
|
Euskaraz
|
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan Gregorio Murok Harriet Ediciones argitaletxearen 2018rako proiektu baten berri eman zuen: Miguel Berzosak Ipurbeltz aldizkarirako 1978an sortutako Mintxo pertsonaiaren bilduma argitaratzea. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen bilduma bat.
|
2018KO URRIAREN 18rako DANI FANOK ASTIBERRIREKIN ARGITARATUKO DUEN KOMIKI BERRIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren lehen komiki emaitza, Dani Fanoren proiektu pertsonala eta azken urteetako lana
2018ko URRIA, FARMAZIA BELTZAREN LEHEN KOMIKI ARGITALPENA
Italiako Zerocalcare komikigilearen lana lehen aldiz euskaraz
IRTEERA DATARIK EZ DUTEN BESTE KOMIKI PROIEKTUAK
EUSKO JAURLARITZAREN 2017 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2018/2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 autore hauek jasoko dute diru laguntza, 2018 eta 2019an zehar 4 komiki lan argitaratzeko:
Dani Fanok 2018ko urriaren 18an"Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratuko du Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egingo da; bestalde 2019 urtearen hasieran Joseba Larratxe Joseviskyk Joana Maiz komikia argitaratuko du euskaraz Yurre Ugarteren gidoiaz.
Gazteleraz soilik argitaratuko omen dira beste bi lanak:: Javie de Isusik La Divina Comedia de Oscar Wilde eta Alex Orbek Los Enciclopedistas (Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz
|
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Aritz Trueba marrazkilaria eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua egingo dute eta Adur Larreak, Susanna Martinek eta Victor Santosek ere laguntza hau jasoko dute euren komikiak garatzeko
|
HARRIET-k 2019RAKO AURREIKUSITAKOAK
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu du gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratuko da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Frantziar argitaletxe batekin argitaratzeko akordioa lortu ondoren autoreak lanean ari dira. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.
Muroren arabera Lotsa eta oroimina izango du izenburutzat. Zonanegativa webgunearen arabera, agian 2019an argitaratuko litzateke, eta Murok beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 2017ko neguko 107. Bertsolari aldizkarian Patxi Gallegoren "Nori" komikia hasi zen argitaratzen.
- Ekaina: Talai Berri txakolindegiaren 25. urteurrena ospatzeko Anjel Lertxundi eta Antton Olariagak "Tumatxa" komikia egin dute. Uda garaian txakolindegira familientzako bisitak antolatu dira eta bisita horietan parte hartzen duten umeentzat argitaratu dute komikia. Igor Leturiaren Blogean eta Urola Kostako Hitzan informazio gehiago
- Apirila: Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez komikia sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du Proiektuak arkezteko azken eguna maiatzaren 4 izan zen Albistea eta Araudia
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
JADA BURUTUTAKO JARDUERAK
- Maiatza: “Vinhetas do Pais Basco” izeneko erakusketa Portugaleko Beja hiriko XIV. Festival Internacional de BD komiki jaialdian, 20 egileren lanekin. Bertan egon ziren Adur Larrea, Mattin, Asisko eta Mikel Begoña komikigileak. Informazio gehiago Komikeri atarian
ARTIKULUAK, HAUSNARKETAK....