Astiberri
ASTIBERRI ARGITALETXEA
2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Album formatuan argitaratzen ditu nazioarteko komikilarien lanak, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuetakoak eta Estatu Espainiarrekoak nagusiki.
500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik.Hauetatik 15 komiki inguru euskaraz argitaratu ditu.
2000. hamarkadan haurrentzako bi komiki argitaratu eta gero, Astiberri jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen: ibilbide honetan euskaraz zein gazteleraz argitaratutako lehen lana Javier de Isusi donostiarraren Baleak ikusi ditut komikia izan zen, eta ondoren euskarara itzulitako Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak merkaturatu ditu nagusiki (Paco Roca, Zapico, Frederik Peeters...). Euskal autoreei dagokionez, Isusiren Asylum Komikiaren bigarren edizioa gazteleraz eta euskaraz argitaratu ondoren, 2018ko urriaren 18an Dani Fano donostiarraren Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak komikia argitaratuko du. y EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK
Euskaraz argitaratutako lehen lanak argitaletxea sortu berritan heldu ziren,2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu baitzen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika saila, ilustrazio eta testuz osatutako liburua (3 liburuki guztira).
2004ean argitaratu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. "Adalbertok ez du lotsa handirik" Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.
Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaratu zen euskaraz.
Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratuizna izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.
2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina danak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak izan dira eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren Maria eta Biok (2014) eta Mariak 20 urte betetzen ditu (2015), Alfonso Zapicoren Dublindarra (2015), eta Frederik Peeters-en Pilula Urdinak (2016)
2017 urtean berragitaratu du euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia. Urte berean Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk komikia argitaratu zen. Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzurako Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen, baina ez den salgai jarri.
Ibilbide honetan, hasiera batean gazteleraz komiki bat argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan zituen Astiberrik euskarazko bertsioak, baina 2016tik aurrera batera merkaturatu ditu komiki berdinaren Estatu espainiarreko hizkuntza ezberdinetan argitaraturako komikiak, adibidez Etxea, Waluk, Zubigileak...
2018an Alfonso Zapico asturiarraren Los puentes de Mosku/Zubigileak komikia argitaratu zuen euskaraz eta urriaren 18an Dani Fano donostiarraren Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak komikia argitaratuko du.
2018KO URRIAREN 18rako DANI FANOK ASTIBERRIREKIN ARGITARATUKO DUEN KOMIKI BERRIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren lehen komiki emaitza, Dani Fanoren proiektu pertsonala eta azken urteetako lana
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 10 URRIA | Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak | Astiberri | Dani Fano | Dani Fano | Edizio elebiduna | Koldo Izagirre | 2018ko iraila: Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, urrian Estatu Espainiarrean Astiberri) |
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 05 MAIATZA | Zubigileak | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri) |
2017 11 AZAROA | Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat | Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri | Rosalind B. Penfold | Rosalind B. Penfold | Ingelesetik itzulia | Arrate Hidalgo | 2005 Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada) |
2017 10 URRIA | Waluk | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011, Waluk Astiberri |
2017 02 OTSAILA | Asylum | Berrargitarapena(Bigarrena): Astiberri-CEAR-Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena |
2016 10 URRIA | Pilula urdinak | Astiberri | Frederik Peeters | Frederik Peeters | Frantsesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri) |
2016 06 EKAINA | Etxea | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2016 06 EKAINA (Astiberri) |
2015 | Dublindarra | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011 Dublinés (Astiberri) |
2015 | Mariak 20 urte ditu | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2015 (Astiberri) |
2014 05 MAIATZA | Baleak ikusi ditut | Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2014 05 Maiatza Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri) |
2014 | Maria eta biok | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007 |
2014 | Zimurrak | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri) |
2004 | Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik | Astiberri | Lewis Trondheim | Fabrice Parme | Frantsesetik itzulia | Joxe Rojas | 2001 Delcourt |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERLANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 | Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) | Astiberri | Juan Manuel Díaz de Guereñu | Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak | Edizio elebiduna | Iñaki Ugalde | 2004 |