J.M. Udakiola
Jon Mikel Udakiola Donostian 1965 urtean jaiotako irudigilea, animazio marrazkilaria, argazkilaria, ilustratzailea eta pintorea da, komikigintzan ere aritu dena. Hernanin bizi da.
https://jmudakiola.wordpress.com webgunean bere ibilbideari biuruzko informazio zabala dago eta bere lan batzuk eskuratu daitezke ere.
1991tik Gasteiz, Madrid, Paris eta Bartzelonan animazio estudio ezberdinekin egin zuen lan: Dibulitoon, Walt Disney… Besteren artean Ipar haizearen erronka filmarako lan egin zuen.
1996ean animazioaren alorreko Sirimiri films produktora sortu zuen eta 2005 urterarte hainbat proiektu garatu zituen.
Irakasle izan da Ceimpro ikastetxean eta Sirimiri Films bidez ere,
Ikastolen Elkarterako animazio eta ilustrazio lanak egin ditu.
ILUSTRAZIOA ETA KOMIKIGINTZA
1993 urtean Piriniology lana sortu zuen, eta 2010ean Skybo izenekoa.
2013an III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa bi autoreri ematea erabaki zen: batetik Piedad Ortiz de Urbinak jaso zuen saria eta bestetik Jon Mikel Udakiolak, ‘Txorimaloa’ izeneko komikiagatik. Rekalde aretoan erakutsi zituzten haien lanak.
2013tik 2017ra bitarte euskaraz eta beste hizkuntzetan lan ugari sortu ditu: Lastategia, Nikolino musikaria, Telmo Pirata, Garaipen Beltza... bere testuetan oinarrituak batzuk eta beste asko Xabier eta Martin Etxeberria anaien testuekin.
2017 urtean Txipibooks on line zigilu editoriala sortu zuen, bere komiki eta liburuak edo beste autore batzuenak argitaratzeko plataforma izan nahi duena.
Horrela argitaratu zuen 2017an Mordillo marrazkilaria inspirazio iturri hartuta Jon Mikel Udakiolak 90ko hamarkadan sortutako 12 ilustrazioak, Txomin, Txirulo eta Latxa izenburupean.
2018an Etxe berria/Gazta ipuinak saila hasi zuen, gazteleraz eta ingelesez ere argitaratu ditu.
2018an 7 korapilo nobela grafikoa argitaratu zuen (gazteleraz 7 nudos, frantsesez 7 Noeuds ). Komikigunean egin zen aurkezpena eta erakusketa egin zen Egiako Apal denda eta estudioan
2018ko apirilean elkarrizketatu zituzten Berria Egunkarian J.M Udakiola eta Martin Etxeberria eta autoedizioari buruz ere hitz egin zuten
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 02 OTSAILA | 7 korapilo | Txipibooks | J.M. Udakiola Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro | J.M. Udakiola | Edizio elebiduna (Eusk/Gazt) | 2018 7 korapilo / 7 nudos |